2025/08/21eko prentsa-oharra
ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. Hotelak. 2025eko uztaila
Ostatu-gauek % 2,3ko igoera izan dute Euskal AEko hotel-establezimenduetan 2025eko uztailean, eta sarrerek % 1,5ekoa
Gelen okupazio-maila % 81,6koa izan da eta ADRa edo eguneko batez besteko tarifa 144,5 eurokoa, aurreko urtean baino % 4,4 gehiago
Eustaten datuen arabera, 2025eko uztailean Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerek % 1,5eko igoera izan dute eta ostatu-gauek % 2,3koa, 2024ko uztailarekin alderatuta. Guztira 392.794 sarrera eta 837.143 ostatu-gau izan dira.
Sarreren % 57,0 eta ostatu-gauen % 57,2 atzerritarrek egin dituzte, sarrerak % 4,5 eta ostatu-gauak % 6,2 igo ondoren. Estatuko sarreren eta ostatu-gauen kopuruak, bestalde, % 2,2 eta % 2,5 egin dute behera, hurrenez hurren, urtetik urtera.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako sarrerak, gaualdiak eta batez besteko egonaldia. Uztaila 2025
| |
Sarrerak |
Gaualdiak |
Batez-besteko egonaldia |
| |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
2024/07 |
| EUSKAL AE |
392.794 |
1,5 |
837.143 |
2,3 |
2,13 |
2,11 |
| Estatukoak |
168.896 |
-2,2 |
358.580 |
-2,5 |
2,12 |
2,13 |
| Atzerritarrak |
223.898 |
4,5 |
478.563 |
6,2 |
2,14 |
2,10 |
| |
| Araba/Álava |
50.634 |
-8,6 |
110.164 |
-2,1 |
2,18 |
2,03 |
| Estatukoak |
28.410 |
-10,4 |
63.954 |
-7,5 |
2,25 |
2,18 |
| Atzerritarrak |
22.224 |
-6,2 |
46.210 |
6,5 |
2,08 |
1,83 |
| Vitoria-Gasteiz |
37.750 |
-11,9 |
86.890 |
-3,7 |
2,30 |
2,11 |
| |
| Bizkaia |
182.820 |
5,2 |
360.833 |
3,2 |
1,97 |
2,01 |
| Estatukoak |
81.371 |
1,9 |
162.364 |
-0,4 |
2,00 |
2,04 |
| Atzerritarrak |
101.449 |
8,1 |
198.469 |
6,5 |
1,96 |
1,99 |
| Bilbao |
122.987 |
7,7 |
242.100 |
5,5 |
1,97 |
2,01 |
| |
| Gipuzkoa |
159.340 |
0,9 |
366.146 |
2,8 |
2,30 |
2,26 |
| Estatukoak |
59.115 |
-3,4 |
132.262 |
-2,3 |
2,24 |
2,21 |
| Atzerritarrak |
100.225 |
3,7 |
233.884 |
6,0 |
2,33 |
2,28 |
| Donostia / San Sebastian |
96.724 |
-1,6 |
237.873 |
0,1 |
2,46 |
2,42 |
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Abuztuaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Araban, 50.634 sarrera eta 110.164 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, aurreko urtean baino % 8,6 eta % 2,1 gutxiago, hurrenez hurren. Bizkaian, sarreretan % 5,2ko igoera izan da eta ostatu-gauetan % 3,2koa, eta guztira 182.820 sarrera eta 360.833 ostatu-gau izan dira, hurrenez hurren. Gipuzkoan 159.340 sarrera zenbatu dira 2025eko uztailean, hau da, 2024ko uztailean baino % 0,9 gehiago, eta 336.146 ostatu-gau, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,8 gehiago.
Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak % 7,7ko igoera izan du Bilbon aurreko urteko uztailarekin alderatuta, eta Donostian % 1,6ko jaitsiera izan du eta Gasteizen % 11,9koa. Ostatu-gauen kasuan, Gasteizen % 3,7 jaitsi dira eta Bilbon, berriz, % 5,5 igo dira eta Donostian % 0,1.
Euskadiko AEko hotel-establezimenduetako batez besteko egonaldia(1) 2,13 egunekoa izan da 2025eko uztailean, hau da, aurreko urteko hilabete berekoa baino handixeagoa, 2,11 egunekoa izan baitzen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetako betetze-mailak eta errentagarritasuna. Uztaila 2025
| |
Betetze-mailak (%) |
Errentagarritasuna |
| |
plazen arabera |
gelaka |
ADR (eurotan) |
RevPAR (eurotan) |
| |
2025/07 |
p.p. * |
2025/07 |
p.p. * |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
2025/07 |
m/m-12 (%) |
| EUSKAL AE |
71,5 |
-0,1 |
81,6 |
0,9 |
144,53 |
4,4 |
117,91 |
5,6 |
| |
| Araba/Álava |
65,0 |
-1,6 |
81,3 |
3,3 |
100,13 |
10,8 |
81,42 |
15,4 |
| Vitoria-Gasteiz |
65,7 |
-3,2 |
85,7 |
2,0 |
88,19 |
13,8 |
75,59 |
16,5 |
| |
| Bizkaia |
68,5 |
0,2 |
78,4 |
0,1 |
118,35 |
0,7 |
92,78 |
0,8 |
| Bilbao |
73,2 |
0,2 |
82,7 |
0,3 |
127,90 |
-0,5 |
105,75 |
-0,1 |
| |
| Gipuzkoa |
77,1 |
0,0 |
85,3 |
0,9 |
185,99 |
6,0 |
158,56 |
7,1 |
| Donostia / San Sebastian |
83,2 |
0,2 |
90,0 |
-0,4 |
230,69 |
8,7 |
207,66 |
8,2 |
p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea
M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)
Data 2025eko Abuztuaren 21a
Iturria: Eustat. Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
2025eko uztailean Euskal AE osoko okupazio-maila % 71,5era iritsi da plazen arabera neurtuta, eta % 81,6ra gelen arabera neurtuta. 2024ko uztailarekin alderatuta, ehuneko 0,1 puntuko jaitsiera izan da plazen kasuan eta ehuneko 0,9 puntuko igoera gelen kasuan.
Euskal AEn, errentagarritasuna, ADRren edo eguneko batez besteko tarifaren bidez neurtzen dena ("logela bakarrik" erregimeneko gela bikoitz bainugeladunari aplikatua), 144,5 eurokoa izan da 2025eko uztailean, eta % 4,4ko igoera izan da, beraz, aurreko urteko uztailarekin alderatuta. ADRa 186,0 eurora iritsi da Gipuzkoan, 118,4 eurora Bizkaian eta 100,1 eurora Araban. Hiriburuei dagokienez, aldeak handiagoak izan dira; izan ere, ADRa 230,7 eurokoa izan da Donostian, 127,9 eurokoa Bilbon eta, azkenik, 88,2 eurokoa Gasteizen.
Euskal AEko hotel-establezimenduetan, RevPar edo gela eskuragarri bakoitzeko batez besteko diru-sarrerak 117,9 eurokoak izan dira 2025eko uztailean, hau da, aurreko urteko hilabete berean lortutakoak baino % 5,6 handiagoak.
Urteko metatua
Urtea hasi zenetik metatutako aldian (2025eko urtarrila-uztaila), aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta, sarrerek % 4,0ko igoera izan dute eta ostatu-gauek % 4,8koa. Zazpi hilabeteko aldi horretan, batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa izan da 2025ean; aurreko urteko aldi metatu berean, berriz, 1,95 egunekoa izan zen.
Urteko lehen zazpi hilabeteetan, okupazio-maila % 56,7koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 68,1ekoa gelen arabera neurtuta. Hortaz, aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta, ehuneko 0,8 eta 0,9 puntuko igoera izan da, hurrenez hurren.
Informazio-oharra
Hoteletako ETHren erantzun-tasa % 91,3koa izan da 2025eko uztailean. Eustatek eskerrak eman nahi dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.
Euskal AEko turismoko datu-esploratzailea. Hotel-establezimenduak
(1) Batez besteko egonaldiak ez du adierazten Euskal AEra etortzen diren bidaiarien egonaldiaren guztizko iraupena, gaua igarotzen duten establezimendu bakoitzean batez beste ematen duten egun kopurua baizik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62