Ikerketa zientifikora bideraturiko jarduerak jaso egiten dira Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoko Jarduerei buruzko Estatistika izeneko eragiketan, non neurtzen baitira giza eta material baliabideak zeinak jarduera mota horietan baitituzte erabiltzen enpresek, unibertsitateek eta erakunde publikoen pean dauden beste zentro batzuek I+Gko jarduerarik egiten dutenak. I+Gri buruzko estatistikek erakutsi ahal dute komunitate baten gaitasun maila edo aurrerapen zientifikoa eta inguruko beste herrialde batzuen aldean duen kokalekua.