Turismoaren Kontu Satelitea estatistika eragiketaren sorrera turismo industria ezaugarritzeko eta bere ekarpena jarduera ekonomikoaren osotasunera baloratzeko beharretik dator. Bertan, turismoa gertakizun ekonomiko gisa aztertzen da, eskaintzatik eta eskaritik; Euskal AEko sektoreko makromagnitude nagusiak landu eta Barne Produktu Gordinaren gaineko bere pisuaren bilakaera kalkulatzen da, merkatu prezioetan.