2025/06/06ko prentsa-oharra

HIRUHILEROKO KONTU EKONOMIKOAK. 2025/I

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko BPG % 2,1 igo da 2025eko lehen hiruhilekoan, eta enplegua % 1,5

Aurreko urteko laugarren hiruhilekoaren aldean, BPGak % 0,7 egin du gora eta enpleguak % 0,4

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Barne Produktu Gordinak (BPG), hiruhileko artean, % 0,7 egin du gora 2025eko lehen hiruhilekoan eta, beraz, urte artean % 2,1eko hazkundea izan du. Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, hiruhileko honetan % 0,4 igo da 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean; horrek esan nahi du urte artean % 1,5eko hazkundea izan dela eta 2024ko lehen hiruhilekoan baino 14.838 lanpostu garbi gehiago.

Estimazio horiek Eustaten apirilaren 16ko Hiruhileroko Kontuen Aurrerapenean adierazitako BPGaren estimazioa hamarren batean hobetzen dute, bai hiruhilekoen arteko hazkundeari dagokionez, bai urtetik urterako hazkundeari dagokionez. Enpleguari dagokionez, ordea, aurrerapen hori egiteko unean eskuragarri zegoen koiunturazko informaziotik abiatuta lortutako estimazioak berresten dira.

2025eko lehen hiruhilekoan estimatutako Euskal AEko BPGren urte arteko hazkundea (% 2,1), Estatu Batuetako ekonomiarako estimatutakoaren magnitude berekoa, Euroguneko ekonomiarako (% 1,2) eta Europar Batasun osorako (% 1,4) egindako azken estimazioen gainetik dago. Bestalde, apirilaren 29ko Espainiako Hiruhileko Kontabilitate Nazionalaren Aurrerapenak, Estatu osoan % 2,8ko urte arteko hazkundea estimatu zuen.

Eskaintzaren ikuspegitik, balio erantsiaren bilakaera positiboa izan da urte artean (2025eko lehen hiruhilekoa, 2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta) sektore ekonomiko guztietan, lehen sektorean izan ezik.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/I

Excel csv
 2023202420242025
   IIIIIIIVI
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza16,03,16,52,81,02,2-1,0
Industria eta energia1,81,01,71,00,80,50,7
Manufaktura-industria0,20,60,80,90,60,10,3
Eraikuntza2,61,62,21,00,92,21,6
Zerbitzuak3,02,62,62,52,52,72,6
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa1,11,81,21,42,02,62,9
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak0,92,93,03,13,12,42,0
-Gainerako zerbitzuak5,42,93,32,82,52,92,7
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan2,82,12,42,12,02,12,1
-Produktuen gaineko zerga garbiak1,72,32,32,32,22,22,3
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan2,72,22,42,12,02,12,1

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Ekainaren 6a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Izan ere, Lehen sektorean balio erantsia aurreko urteko hiruhileko beraren aldean % 1,0 jaitsi da balio errealetan, eta % 1,9 aurreko hiruhilekoaren aldean.

Industriaren sektorean, balio erantsia, urte artean % 0,7 igo da, eta manufaktura-industriari dagokio % 0,3ko hazkundea. 2024ko azken hiruhilekoaren aldean, Industria, oro har, % 0,3 hazi da, eta manufaktura-industria, % 0,2.

Eraikuntzaren sektoreak balio erantsiaren urte arteko % 1,6ko igoera izan du 2025eko lehen hiruhilekoan, balio errealetan, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,2ko igoera izan ondoren.

Zerbitzuen sektoreko jarduera osoa % 2,6 hazi da 2024ko hiruhileko beraren aldean; horrek esan nahi du balio erantsia % 0,9 igo dela aurreko hiruhilekoaren aldean.

Zerbitzuek portaera positiboa izan dute azken hiruhileko honetan bereizitako hiru arloetan. Merkataritza, ostalaritza eta garraioaren arloan balio erantsia % 2,9 igo da aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 1,2 hazi ondoren. Urte arteko hazkundea handia izan da, halaber, Gainerako zerbitzuen arloan – higiezinen arloko jarduerak, jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, bai eta finantza- eta aseguru-jarduerak ere –, urte artean % 2,7ko hazkunde-tasarekin; aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,7koa izan da.

Herri administrazioaren, hezkuntzaren, osasunaren eta gizarte-zerbitzuen arloan, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,9 igo ondoren, balio erantsiaren hazkundea% 2,0koa izan da 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean.

BPG m/p. Eskaintza. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/I

Excel csv
 20242025
 IIIIIIIVI
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza1,20,70,00,4-1,9
Industria eta energia0,0-0,30,50,30,3
Manufaktura-industria0,1-0,50,40,30,2
Eraikuntza0,9-0,70,41,60,2
Zerbitzuak1,00,70,40,60,9
Merkataritza, ostalaritza eta garraioa0,90,40,60,71,2
Herri administrazioa, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzuetako jarduerak1,30,50,30,20,9
-Gainerako zerbitzuak0,80,90,40,70,7
Balio erantsi gordina oinarrizko prezioetan0,80,40,40,60,7
-Produktuen gaineko zerga garbiak0,50,70,60,40,5
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan0,70,40,50,60,7

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Ekainaren 6a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Sektore-agregatuen urte arteko portaeraren ondorioz, Euskal AEko Balio erantsia % 2,1 igo da 2025eko lehen hiruhilekoan, hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,7 gehiago.

Eskariaren aldetik ere, orokorrak izan dira igoerak. Familien eta EZMAEDEen azken kontsumo gastuak (Kontsumo pribatua) urte arteko % 2,6ko igoera izan du, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,6 igo ondoren.

Herri Administrazioen azken kontsumo gastua (Kontsumo publikoa) % 2,0 igo da 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, eta aurreko hiruhilekorako aurreikusitakoa baino % 0,7 handiagoa da.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Urte arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/I

Excel csv
 2023202420242025
   IIIIIIIVI
Gastua azken kontsumoan1,72,42,22,32,42,52,4
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua1,92,42,12,32,42,52,6
Herri administrazioen azken kontsumo gastua1,32,32,42,32,32,32,0
Kapitalaren osaketa gordina1,82,12,31,72,02,32,2
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan3,12,32,61,82,22,63,0
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina1,01,92,11,61,92,11,7
Barne-eskaria1,82,32,22,22,32,42,4
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak1,00,1-3,42,12,0-0,31,7
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak-0,20,3-3,52,22,40,22,1
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan2,72,22,42,12,02,12,1

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Ekainaren 6a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Kontsumo publikoak eta pribatuak batera izandako bilakaerak Azken kontsumoko gastuaren urte arteko % 2,4ko igoera ekarri du eta, 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean, % 0,6ko hazkundea.

Kapitalaren osaketa gordinean (Inbertsioa), urte arteko hedapena % 2,2koa izan da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,8ko igoera izan ondoren. Ekipo-ondasunetan egindako inbertsioa % 3,0 igo da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, hau da, hiruhileko artean % 0,6 igo da.

Gainerako kapitalaren eraketa gordinean, eraikuntzaren bilakaerari lotuago dagoena, urte arteko hazkundea % 1,7koa izan da, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,9 igo dela estimatu ondoren.

Barne-eskariak (azken kontsumoko gastua eta kapitalaren osaketa gordina) % 2,4ko urte arteko hazkundea izan du urteko lehenengo hiruhilekoan. Hazkunde hori BPG osorako estimatutakoaren gainetik dago (% 2,1); beraz, Kanpo-sektorearen ekarpena negatiboa izan da urteko lehen hiruhilekoan. Izan ere, ondasun eta zerbitzuen Esportazioak % 1,7 igo dira urte artean, Inportazioak baino modu apalagoan, azken hauek aurreko urteko lehen hiruhilekoan izandakoak baino % 2,1 handiagoak izan baitira. 2025eko lehen hiruhilekoan, Kanpo-saldoak, beraz, eragin negatiboa izan du Euskal AEko ekonomia osoaren urte arteko bilakaeran.

BPG m/p. Eskaria. Bolumen-indize kateatuak. Hiruhileko arteko aldakuntza-tasak. Euskal AE (%). 2025/I

Excel csv
 20242025
 IIIIIIIVI
Gastua azken kontsumoan0,70,50,40,80,6
Familien eta EZMAEDE-en azken kontsumo gastua0,60,50,50,90,6
Herri administrazioen azken kontsumo gastua1,00,40,30,50,7
Kapitalaren osaketa gordina0,9-0,10,51,00,8
Kapital finkoaren eraketa gordina ekipo-ondasunetan0,30,60,71,00,6
Gainerako Kapitalaren Eraketa Gordina1,3-0,50,31,00,9
Ondasunen eta zerbitzuen esportazioak-1,35,1-0,5-3,30,6
Ondasunen eta zerbitzuen inportazioak-1,35,0-0,5-2,90,6
BarneProduktu Gordina merkatu-prezioetan0,70,40,50,60,7

Urtaroen eta egutegiaren eragina zuzendutako datuak

Data 2025eko Ekainaren 6a

Iturria: Eustat. Hiruhileroko kontu ekonomikoak

Enpleguari dagokienez (lanaldi osoko lanpostu baliokideetan neurtuta), enplegu osoa % 1,5 hazi da 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, aurreko hiruhilekoaren aldean % 0,4 igo ondoren.

Lehen sektorean, enplegua % 0,4 jaitsi da 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean eta % 0,3 hiruhileko artean. Industrian, urte arteko lanpostuen sorrera % 0,6koa izan da, hau da, aurreko hiruhilekoan baino % 0,2 handiagoa. Eraikuntzan ere enpleguaren bilakaera positiboa izan da, bai urte artean (% 1,1eko igoera), bai hiruhileko artean (% 0,4ko igoera). Azkenik, Zerbitzuen sektorean, lanaldi osoko lanpostu baliokideen kopurua % 1,8 igo da urte artean, hiruhileko artean % 0,4 igo ondoren.

BPGren lurralde historikoen araberako bilakaerari dagokionez, 2025eko lehen hiruhilekoan, Arabak urte arteko % 1,9ko hazkundea izan du, Bizkaiak % 2,1ekoa eta Gipuzkoak % 2,2koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, hazkundea % 0,6koa izan da Bizkaian, % 0,8koa Araban eta % 0,9koa Gipuzkoan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko BPG % 2,1 igo da 2025eko lehen hiruhilekoan, eta enplegua % 1,5

Eragiketa : 
Hiruhileroko kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
170115
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
i/2025
Eguneratze data : 
2025/06/06
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/16
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali