2025/11/05eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2025EKO IRAILA

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 0,8 murriztu da 2025eko irailean


Aurreko hilaren —2025eko abuztua— aldean, industria-produkzioa % 0,6 handitu da


Eustaten datuen arabera, 2025eko irailean Euskal Autonomia Erkidegoko industria-produkzioa aurreko urteko hil berean izandakoa baino % 0,8 txikiagoa izan da, lan-egutegi homogeneoari dagokionez.


Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 0,6 handitu da azken hilabetean, urtaroen eragina zuzendu ondoren.



Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, Kontsumo-ondasunetan produkzioak urte arteko portaera positiboa izan du 2025eko irailean, eta produkzioa % 2,1 handitu da sektore osoa kontuan hartuta. Igoera hori batez ere Kontsumo iraunkorreko ondasunen portaerak eragin du, horien produkzioa % 12,3 igo baita; izan ere, Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen produkzioa % 0,3 murriztu da, 2024ko iraileko datuekin alderatuta. Kontsumo iraunkorreko ondasunen artean, besteak beste, altzarien eta etxeko tresnen fabrikazioa sartzen da. Kontsumo ez-iraunkorreko ondasunen artean, bestalde, elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko jarduerak, garbiketa- eta higiene-produktuen fabrikazioa, farmazia-produktuak eta janzteko arropen produkzioa agertzen dira.


Ekipamenduko ondasunen produkzioa (ibilgailu motordunen fabrikazioa, tren-makinen eta trenbide-materialen eraikuntza eta aeronautikaren edo itsasontzien eraikuntza barne hartzen dira) % 1,6 jaitsi da aurreko urteko irailaren aldean.


Bitarteko ondasunetan (metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa, industria kimikoa eta kautxuzko eta plastikozko produktuen fabrikazioa barne hartzen dira) produkzioa % 1,5 jaitsi da urte artean.


Azkenik, Energiaren produkzioa % 4,2 igo da 2025eko irailean, aurreko urteko hil beraren aldean. Sektore honetan sartzen dira energia elektrikoaren produkzioa eta hornidura eta petrolioa fintzea.


Euskal AEko Industria produkzioaren indizea lurralde historikoaren eta ondasunen helburu ekonomikoaren arabera. Aldakuntza-tasak (p). Iraila 2025

Excel csv
  Egutegi eraginak zuzendutako datuak Datu desestazionalizatuak
  m / m-12 Am / A(m-12) m / m-1
Indize orokorra      
Euskal AE -0,8 -1,1 0,6
Araba/Álava -10,0 -4,0 -5,9
Bizkaia 0,8 -0,7 1,1
Gipuzkoa 2,5 0,1 3,6
ONDASUNEN HELBURU EKONOMIKOAREN ARABERAKO INDIZEAK      
Kontsumo-ondasunak 2,1 1,1 1,3
Kontsumoondasun iraunkorrak 12,3 0,0 1,0
Kontsumoondasun ez-iraunkorrak -0,3 1,4 1,4
Ekipo-ondasunak -1,6 -0,2 0,4
Bitarteko ondasunak -1,5 -1,8 -0,5
Energia 4,2 -5,1 6,3

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Am / A(m-12) Urte arteko aldakuntza-tasa , urtarriletik behatutako azken hilera arte metatutako aldian (Am), aurreko urtean pilatutako aldi beraren (A(m-12)) aldean

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

Data 2025eko Azaroaren 5a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea


2025eko irailean Industria-produkzioaren indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan da Araban (% 10,0 murriztu da). Gipuzkoan eta Bizkaian, aldiz, produkzioak urte artean % 2,5 eta % 0,8 egin du gora, hurrenez hurren.


Maila bereiziagoan, Euskal AEko industrian pisu handiena duten sektoreen artean, 2025eko irailean, urte artean, produkzioaren hazkuntza handiena sektore hauek izan dute: Materiala eta ekipo elektronikoa eta Energia elektrikoa, gasa eta lurruna; % 5,8ko eta % 4,2ko igoerekin, hurrenez hurren. Aldiz, produkzioaren urte arteko murrizketa nabarmenenak Elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (% 3,7) eta Metalurgia eta produktu metalikoak (% 3,1) sektoreetan izan dira.


Euskal AEko Industria produkzioaren indizea. Sektore A38 nagusiak (1). Urte arteko hazkunde-tasa (p). Iraila 2025

Excel csv
  m / m-12
Elikadura ind., edariak, tabakoa -3,7
Zurgintza, papera eta arte grafikoak 2,6
Kautxua eta plastikoak 2,3
Metalurgia eta produktu metalikoak -3,1
Materiala eta tresna elektrikoak 5,8
Makineria eta tresneria -2,5
Garraio-materiala -1,5
Energia elektrikoa, gasa eta lurruna 4,2

(p)Behinbehineko datuak

Egutegi eraginak zuzendutako datuak

(1)Euskal Aeko industrian pisurik handiena duten sektoreak

Data 2025eko Azaroaren 5a

Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea




2025EKO IRAILEKO BALANTZE METATUA


Urteko lehen bederatzi hilabeteetako balantze metatuan, Industria-produkzioaren indizea % 1,1 jaitsi da. Irailera arte metatutako produkzioa % 5,1 jaitsi da Energian, % 1,8 Bitarteko ondasunetan eta % 0,2 Ekipamenduko ondasunetan, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean. Kontsumo-ondasunen sektoreko produkzioa, aldiz, % 1,1 igo da.


Lurralde historikoen arabera, 2025eko lehenengo bederatzi hilabeteetako balantze metatua balantze positiboarekin itxi da Gipuzkoan, produkzioa % 0,1 igo baita. Araban eta Bizkaian, aldiz, produkzioa % 4,0 eta % 0,7 jaitsi da, hurrenez hurren, aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.




INFORMAZIO-OHARRA


Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Haiei esker, hilabete honetako indizea laginaren % 86,91ko estaldurarekin kalkulatu da.


Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria-jarduera % 0,8 murriztu da 2025eko irailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Iraila 2025
Eguneratze data : 
2025/11/05
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/04
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali