2012/10/23ko prentsa-oharra

Egiturazko adierazleak EKOEUSKADI 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

EUSTATEK aurreneko aldiz Ekoeuskadi 2020 adierazleak aurkezten ditu

Adierazle hauek Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategian definitutako helburuetara lotuta daude

EUSTATEK aurreneko aldiz Ekoeuskadi 2020 adierazleak aurkezten ditu, Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategian (Ekoeuskadi 2020) ezarriak. 27 adierazleen multzoa da, ezarritako helburu estrategikoei lotuta daude eta Oheburuko adierazleen –hauek Europa 2020 estrategiarako definitutakoekin bat datoz- osagarri dira.

Hamar dira Europar Batasunekoekin aldera daitezkeen adierazleak; Euskal AEk haietako zortzitan balio hobeak edo antzekoak ditu: Baliabide naturalen produktibitatea, Biztanleko BPG, Zor publiko gordin sendotua, Hiri hondakinak, Garraioaren kontsumo energetikoa, PISA ebaluazioa, Garapenerako laguntza ofiziala eta Biztanleko CO2 igorpenak.

Berriz, IUS eta, batez ere, Mendekotasun energetikoa 27-EBko batez bestekoaren azpitik daude.

Denboran zehar, Euskal AEk dituen bilakaerak bai positiboak, bai negatiboak dira.

Berrikuntzarekin, leihakortasunarekin, ekoefizientziarekin eta kanporako irekidurarekin lotutakoen artean, hazi dira Baliabide naturalen produktibitatea eta Kanpo-merkataritzaren irekidura-maila; urritu, Biztanleko BPG eta eutsi Europako Berrikuntza-Indizea (IUS).

Gizarte kohesioaz eta integrazioaz, okerrera egiten du Gazte-okupazio tasak eta hobera Pertsona-errentaren kontzentrazio-indizeak eta Inklusio-mailak.

Euskal administrazioen zor gordin sendotua, BPGren portzentaje gisa neurturik, hazi egin da; baita ere Gizarte gastu publikoa; lehengoan dirau Jaiotza-tasak.

Baliabide naturalen babesean eta biodibertsitatean, lotutako adierazleen bilakaera ezberdina da: Landa-biztanleen tasak gora egin du; lehengoan dirau Eraikitako eremuen portzentajeak; jaitsi, Biztanleko hiri-hondakinen sorrera. Okerrera egin du Hegazti arrunten indizeak.

Mendekotasun energetikoaren adierazlean aldaketa handirik ez; mugikortasunean, behera egin dute Garraioaren kontsumo energetikoak, Salgaien errepide-garraioak eta Bidaiarien garraio pribatuak, guztirakoaren gaineko ehuneko gisa neurturik.

Hezkuntza-sisteman, hobera egin dute bai PISA ebaluazioaren adierazleek baita Euskal Unibertsitate Sistemaren argitalpen zientifikoek ere; Ikasketa iraunkorraren adierazleak –alegia, 25-64 urte bitartekoen prestakuntzak- gora egin du; Euskal kulturaren kanpo-zabalkunderakoak behera egin du, aurrekontua aintzat harturik.

Hauteskunde parte-hartzeak behera egin du; Arartekoari egindako kexa-kopuruak, administrazioarekiko gogobetetasun-eza adierazten duenak, gora egin du aztertutako azken urtean.

Behera egin dute Garapenerako laguntza ofizialak, BPGren portzentajean, eta baita ere Biztanleko CO2 igorpenek.

graf0009904_01_e.png

Informazio gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.eus Harremanetarako pertsona: Teresa Remirez de Ganuza Tel.: +34-945-01 75 32 Faxa: +34-945-01 75 01  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

EUSTATEK aurreneko aldiz Ekoeuskadi 2020 adierazleak aurkezten ditu

Eragiketa : 
Ekoeuskadi-2020 adierazleak
Eragiketa kodea : 
172525
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
2000-2018
Eguneratze data : 
2012/10/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali