2025/05/28ko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN KONTUA. Aurrerapena. 2024

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

2024an, hezkuntzako gastua % 6,4 hazi da Euskal AEn, eta 5.240 milioi eurokoa izan da

Biztanleko hezkuntza-gastua 2.373 eurokoa izan da, 2023an baino % 6,1 gehiago

Eustaten aurrerapen-datuen arabera, Euskal AEko hezkuntzako gastu osoa 5.240 milioi eurokoa izan da 2024an; hau da, 2023aren aldean % 6,4 igo da. Gastu osotik 5.004 milioi gastu arruntekoak izan dira eta 236 milioi kapital-eraketa gordinekoak.

Kopuru erlatiboetan, 2.373 eurokoa izan da gastua biztanleko, hau da, % 6,1eko hazkundea izan du; eta BPGaren portzentajea % 5,4koa izan da, aurreko urtean baino ehuneko 0,1 puntu handiagoa.

Hezkuntzaren Kontuak jasotzen ditu hezkuntza-erakundeetan nahiz beste edozein ikastetxe edo enpresa motatan egin diren eta iturri publiko edo pribatuek finantzatu dituzten hezkuntza-jarduera arautu zein arautu gabeetan egindako gastu arrunta eta kapital-gastua.

Hezkuntzaren datu eta adierazle nagusiak Euskal AEn. 2021-2024

Excel csv
 202120222023 2024 (a)Aldakuntza-tasa (%) 2023/2022Aldakuntza-tasa (%) 2024 (a)/2023
HEZKUNTZAKO GUZTIZKO GASTUA (mila eurotan)4.451.0004.636.5814.924.3235.240.4686,26,4
       
GASTU ARRUNTA GUZTIRA4.265.0154.437.9034.699.1985.003.8265,96,5
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA185.985198.678 225.125 236.642 13,35,1
       
Hezkuntzako gastua biztanleko (eurotan)2.0332.1162.2362.3735,76,1
Hezkuntzako gastua BPGaren % gisa5,75,45,35,4-0,10,1

(a)Aurrerapena

Data 2025eko Maiatzaren 28a

Iturria: Eustat. Hezkuntzaren Kontua

Azken bi urteetako hazkunde-tasa % 6 inguruan mantendu da; zehazki, 2023an % 5,9ko igoera izan zen gastu arruntean eta % 13,3ko hazkunde nabarmena kapital-eraketa gordinean. 2024an hazkunderik handiena gastu arruntean izan zen, aurreko urtean baino % 6,5 handiagoa, 5.000 milioi eurotik gorakoa; bestalde, inbertsioa zertxobait gutxiago hazi zen, % 5,1, eta 236 milioi eurokoa izan zen.

Finantzaketaren egiturari dagokionez, aurreko urteetako joerari eutsi dio, eta finantzaketa publikoa pribatua baino gehiago hazi da. Finantzaketa publikoa 2019an % 76,0 izatetik 2024an % 78,4 izatera igaro da, eta azken 10 urteetako ehunekorik handiena da hori.

Finantzaketa publiko nagusia hezkuntza-zerbitzuetan (% 85,1) eta kapital-gastuan (% 63,9) mantentzen da, eta finantzaketa pribatua, berriz, handiagoa da gainerako jarduera eta ondasunetan (% 55,7), garraioa, eskola-jantokia, liburuak eta eskola-materiala barne.

Zuzeneko finantzaketa-iturriak Euskal AEn (%). 2024

Excel csv
 PublikoaPribatua
HEZKUNTZAKO GUZTIZKO GASTUA78,421,6
GASTU ARRUNTA79,120,9
Hezkuntza-zerbitzuak85,114,9
Gainerako jarduerak eta ondasunak44,355,7
KAPITALAREN OSAKETA GORDINA63,936,1

Data 2025eko Maiatzaren 28a

Iturria: Eustat. Hezkuntzaren Kontua

Gastuaren egitura xehatuari dagokionez, funtzioen araberako azterketak adierazten du nahiko egonkor mantendu dela azken urteetan: gastu arrunta gastuaren % 95 baino gehiago da eta kapital-eraketa gordina, berriz, gastuaren % 4 baino zertxobait handiagoa.

Hezkuntza eta Prestakuntza Zerbitzuak gastu osoaren % 81,4 izan dira azken bi urteetan, 4.000 milioi baino gehiago. Jarduera Osagarriak (garraioa, jantokia, egoitza eta bestelakoak) gastuaren % 6,6 izan dira, eta partida garrantzitsuena jantokiko gastua izan da: 226 milioi 2024an. Bestalde, Hezkuntza Ikerketa eta Berrikuntzako gastua (174 milioi euro) % 3,3koa izan da. Ondoren, Liburuak, Eskolako materiala eta etxeek erositako beste ondasun batzuk partidako gastua dago. Partida hori 163 milioira iritsi da 2024an, gastu osoaren % 3,1. Azkenik, Hezkuntza Sistemaren Administrazio Orokorrarekin lotutako gastua guztizkoaren % 1,0 izan da, hau da, 53 milioi 2024an.

Euskal AEko hezkuntzako guztizko gastua, funtzioen arabera. 2021-2024

Excel csv
 2021202220232024 (a)
 mila euro%mila euro%mila euro%mila euro%
HEZKUNTZAKO GUZTIZKO GASTUA4.451.000100,04.636.581100,04.924.323100,05.240.468100,0
GASTU ARRUNTA4.265.01595,84.437.90395,74.699.19895,45.003.82695,5
Hezkuntza eta prestakuntza zerbitzuak3.620.67981,33.769.71181,34.008.39781,44.267.03281,4
Garraioa45.2101,049.6721,154.4601,156.8931,1
Jantokia202.2224,5199.8504,3206.4634,2226.0654,3
Beste jarduera osagarri batzuk44.9851,061.3521,362.8191,363.6971,2
Liburuak, Eskolako materiala eta etxeek erositako beste ondasun batzuk155.1133,5155.2163,3159.0163,2163.2573,1
Hezkuntza Sistemako Administrazio Orokorra44.8871,047.3231,050.1981,052.9691,0
Irakaskuntzako ikerketa eta berrikuntza151.9193,4154.7793,3157.8453,2173.9133,3
KAPITAL ERAKETA GORDINA185.9854,2198.6784,3225.1254,6236.6424,5

(a)Aurrerapena

Data 2025eko Maiatzaren 28a

Iturria: Eustat. Hezkuntzaren Kontua

Nazioarteko konparazioari dagokionez, ELGAk argitaratu dituen azken datuak 2021ekoak dira. Urte horretan, Euskal AEn, Erosteko Ahalmenaren Parekotasunean ($) neurtutako ikasle bakoitzeko gastuaren guztizkoa hezkuntza-erakundeetan 16.172koa izan zen, Lehen Hezkuntzatik Hirugarren Hezkuntzarako etapak batuta. Horrek EB-25eko batez bestekoaren (13.787), ELGAko batez bestekoaren (14.209) eta Espainia (12.426), Frantzia (14.803) eta Finlandia (14.723) bezalako herrialdeen batez bestekoaren gainetik jarri zuen; eta Alemania (17.161), Suedia (17.107) eta Luxenburgo (30.115) bezalako herrialdeen azpitik, taularen goiko muturrean.

Hezkuntza-etapen arabera, Euskal AEn ikasle bakoitzeko gastua 15.300 ($) EAP izan zen Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzaren ondoko hezkuntza-mailetan, hau da, ELGAko (12.703) eta EB-25eko (12.395) batez bestekoa baino handiagoa; bestalde, Hirugarren Hezkuntzako ikasle bakoitzeko gastua 19.257 ($) EAP izan zen; kasu honetan, ELGAko (20.499) eta EB-25eko (20.027) batez bestekoa baino txikiagoa.

graf0024474_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
170117
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2001-2024
Eguneratze data : 
2025/05/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali