2025/02/28ko prentsa-oharra

ERAIKUNTZAREN INKESTA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko eraikuntzaren sektorearen 2023ko fakturazioaren % 24 Bizitegi-zaharberritzeak eragin zuen

Langile okupatuen % 12,1 emakumeak ziren 2023an

Eraikuntzaren sektoreak 2023an izan zuen negozio-zifrari egindako ekarpenik handiena Bizitegi-zaharberritzeak eragin zuen, fakturazio osoaren % 24 izan baitzen, Eustaten datuen arabera. Ondoren, % 20,6 Bizitegi-obra berriko eraikingintzatik dator. Bizitegitarako ez den eraikingintza berria (% 7,9) eta Bizitegitarako ez den zaharberritzea (% 12,5) gehituz gero, Eraikingintzari, oro har, fakturatutako hamar eurotik ia zazpi esleitzen zaizkio (% 65).

Higiezinen sustapena (% 12,1), Obra zibila (% 21,3) eta Eraikuntzarekin zerikusirik ez duten beste jarduera batzuk (% 1,7) dira eraikuntza-enpresen negozioaren banaketa ekonomikoaren gainerakoa.

Eraikuntzaren negozio-zifra % 7,7 igo da

2023an, eraikuntzaren sektorearen fakturazioa % 7,7 igo zen 2022aren aldean, eta 10.052 milioi eurora iritsi zen, uneko prezioetan neurtuta, Euskal AE osoan.

Bilakaera positibo hori hiru lurraldeek partekatzen dute, intentsitate desberdinarekin bada ere. Horrela, Bizkaiak 5.162 milioi euroko negozio-zifrarekin (Euskal AEko guztizkoaren % 51,4), hiru lurraldeetako hazkunderik handiena izan du, % 8,1. Atzetik, oso gertutik, Gipuzkoa du, lurralde horrek 3.552 milioi euro fakturatzen baititu, eta erkidego osoaren % 35,3 hartzen du, 2022an lortutako diru-sarrerak % 8,0 gaindituta. Arabak % 5,5 egin du hobera, 1.338 milioi euro fakturatu baititu; lurralde hori Euskal AEko guztizkoaren % 13,3 da.

Eraikuntzako aldagai nagusiak. Euskal AE. Prezio korronteak (milaka euro). 2022-2023

Excel csv
 20232022Gehikuntza (%)
Landunkopurua NU65.06863.0033,3
Negozio zifraren zenbatekoa guztira10.052.2609.332.3567,7
Hornidurak5.479.2475.099.2007,5
Kanpo-zerbitzuak1.164.7761.119.3944,1
Pertsonal gastuak2.366.2172.156.1619,7
Amortizazioetarako zuzkidurak154.131145.6835,8
Emaitza zergak ordaindu aurretik954.407874.6659,1
Eragiketa jarraituetatiko ekitaldiaren emaitza874.198802.5858,9
Egindako inbertsioa169.402193.575-12,5

Data 2025eko Otsailaren 28a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren inkesta

Salmenten % 7,7ko hazkundea norabide bereko baina tamaina desberdineko portaeraren ondorio da, enplegu-geruza desberdinetan. Horrela, soldatapekorik gabekoen geruzak, onurarik handiena jaso duenak, % 8,7 igo ditu salmentak. Ondoren, 1-19 enpleguko geruza dago, fakturazioa % 8,6 handituta. Azkenik, goiko geruza dago, 20 enplegu edo gehiagokoa, negozio-zifra % 6,4 igo duena. Aldakuntza horiekin, negozio-zifra osoaren % 53,6 1-19 enpleguko geruzari dagokio, % 39,3 20 enplegu eta gehiagokoari eta gainerako % 7,1 soldatarik gabekoen geruzari.

graf0023371_01_e.png

Enplegua, 65 mila pertsona, handiena da 2013tik

2023an, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko enplegua % 3,3 hazi zen 2022tik. Zifra absolutuetan, 2.065 enplegu garbi gehiago daude aurreko urtearen aldean, 65.068.

Lurraldeka, eraikuntzaren sektoreko enplegua dinamikoagoa da Gipuzkoan (% 5,2) eta Bizkaian (% 3,1). Araban, aldiz, langile okupatuak % 0,4 murriztu dira 2023an, 2022rekin alderatuta. Ondorioz, 2023an Bizkaiak du sektoreko enpleguaren % 53,1, Gipuzkoak % 33,5 eta Arabak % 13,4.

2023an, lan egindako ordu kopuruaren adierazlearen bilakaera positiboa izan da hiru lurraldeetatik bitan. Horrela, Euskal AEn % 4,1eko igoera izan da, Gipuzkoan % 6,1ekoa eta Bizkaian % 3,9koa. Araban ez dago aldaketa esanguratsurik, % 0,1.

Gainera, enpleguaren bilakaera eraginkorrak aldeak erakusten ditu establezimenduaren tamainaren arabera. Horrela, enplegu handieneko geruza da, 20 pertsona baino gehiagokoa, 2023an gorakada handiena izan duena, % 6,2koa; ondoren 1-19 pertsonako geruza dago, % 2,5eko hazkundearekin, eta soldatapekorik gabekoen kolektiboa, autonomoak, da errekuperazio moderatuena izan duena, % 1,6ko hazkundea izan baitu.


Aldiak

Enpleguaren erdia baino gehiago – % 57 – eraikuntza-obretako eraikinen eta instalazioen akaberan kontzentratzen da

Tamainaren arabera, Eraikuntzaren hiru azpisektore nagusiak honako hauek dira: Instalazio elektrikoak, iturgintza eta beste instalazio batzuk, 19.670 enplegurekin; Eraikinen akabera, 17.456 enplegurekin; eta Eraikinen eraikuntza, 11.891 langilerekin. Izan ere, hiruren artean eraikuntzako langileen % 75 baino zertxobait gehiago okupatzen dute. 2023an bilakaera positiboa izan dute guztiek: % 4,7 enplegu gehiago Eraikinen akabera azpisektorean, % 2,9 gehiago Eraikinen eraikuntza azpisektorean eta % 2,5 gehiago Instalazioak azpisektorean.

Aipatu behar da 2023an eraikuntzaren sektorean lan egiten zuten langileen % 12,1 emakumeak zirela. Proportzio hori 2022an ikusitakoa (% 11,9) baino handiagoa da, eta 2011tik izandako handiena.

Eraikuntzak azken hamar urteetako balio erantsi gordin handiena lortu du

Faktore-kostuko balio erantsi gordina, enpresak sortutako aberastasuna adierazten duena, % 9,9 hazi zen 2023an, eta 3.481 milioi eurora iritsi zen. Bizkaian % 10,9 igo zen, Araban % 9,7 eta Gipuzkoan % 8,4. Uneko prezioetan neurtuta, azken hamar urteetan lortutako baliorik handiena da.


Aldiak

Higiezinen sustapena eraikuntzaren sektoreko lan-produktibitate handiena duen jarduera da

Eustaten datuen arabera, Higiezinen sustapena da, 111.600 eurorekin, Euskal AEko eraikuntzaren sektoreko lan-produktibitate handiena duen jarduera 2023an.

Jarraian, jarduera hauek ageri dira: Obra hidraulikoak, 93.400 euro; Lurrazaleko eta lurpeko trenbideen eraikuntza, 84.600 euro; eta Lurren prestakuntza, 81.400 euro. 80.000 eurotik gorakoak dira, halaber, Zubien eta tunelen eraikuntza eta Errepideen eta autobideen eraikuntza.

Beste muturrean, Pintura eta beirak (34.500 euro) eta Eraikinen bestelako akaberak (35.000 euro), Arotzeriako instalazioa (36.400 euro) eta Zoru eta hormen estaldura (39.200 euro) dira produktibitate txikieneko eraikuntza-jarduerak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko eraikuntzaren sektorearen 2023ko fakturazioaren % 24 Bizitegi-zaharberritzeak eragin zuen

Eragiketa : 
Eraikuntzaren inkesta
Eragiketa kodea : 
122401
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2025/02/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali