2025/02/27ko prentsa-oharra

KULTURAREN KONTU SATELITEA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko kultura-jarduerek 1.713 milioi euroko balio erantsia sortu zuten 2022an, BPGren % 2,0

Enpleguari dagokionez, kultura-jarduerak lanaldi osoko 28.535 lanpostu baliokide izan ziren, guztizkoaren % 3,0

Eustatek egindako Kulturaren Kontu Satelitearen datuen arabera, Kultura-jardueren Balio Erantsi Gordina (BEG) 1.713 milioi eurokoa izan zen 2022an Euskal AEn, urte horretako BPGaren % 2,0. 2020. urtea pandemiaren baldintzapean egon bazen ere, 2022. urteak susperraldi argiaren zantzuak erakusten ditu, eta sektoreko BEGaren urte arteko tasa % 19,5ekoa da 2020. urtearekiko. BPGri dagokionez, kultura-sektoreak ehunen bat igo du bere partaidetza.

Kultura-jarduerak bereizten diren sektoreetatik, sortutako BEGri dagokionez, "Ikus-entzunezko eta multimedia" sektorea nabarmentzen da, 2022an 472 milioi euroko ekarpena egin baitzuen, kulturaren BEGaren % 27,6; ondoren, "Liburuak eta prentsa" dago, 431 milioirekin, hau da, % 25,2, eta, hirugarren lekuan, "Arte plastikoak", 425 milioirekin eta % 24,8ko ekarpenarekin. Hiruren artean kultura-jarduerek sortutako BEG osoaren % 77,6 hartzen dute. "Arte eszenikoak" sektoreak % 9,7 hartzen du, eta gainerakoa sektore hauek banatzen dute: "Artxiboak eta liburutegiak" (% 4,6), "Ondarea" (% 4,1) eta "Diziplinartekoa" D % 4).

graf0023368_01_e.png

Euskal AEko kulturaren BEGd-aren bilakaera eta egitura (mila eurotan). 2016-2022

Excel csv
 2016201820202022 (p)guztizkoaren gaineko %Urteko aldakuntza-tasa ( %)
     2016201820202022 (p)2018 / 20162020 / 2018 2022 / 2020 (p)
SEKTOREKA           
            
GUZTIZKO KULTURAKO BEG1.589.8001.595.2761.433.0421.713.059100,0100,0100,0100,00,3-10,219,5
Ondarea54.63653.27756.11370.3633,43,33,94,1-2,55,325,4
Artxiboak eta liburutegiak54.48962.99563.22179.6333,43,94,44,615,60,426,0
Liburuak eta prentsa482.772473.146395.383431.08230,429,727,625,2-2,0-16,49,0
Arte plastikoak334.107348.846333.247425.25021,021,923,324,84,4-4,527,6
Arte eszenikoak169.044154.880112.949165.64010,69,77,99,7-8,4-27,146,7
Ikus-entzunezkoa eta multimedia440.112444.030419.995472.14827,727,829,327,60,9-5,412,4
Diziplinartekoa54.64058.10252.13468.9433,43,63,64,06,3-10,332,2
            
FASEEN ARABERA           
            
GUZTIZKO KULTURAKO BEG1.589.8001.595.2761.433.0421.713.059100,0100,0100,0100,00,3-10,219,5
Nuklear-jarduerak, guztira1.350.5751.367.3811.238.1031.474.09885,085,786,486,11,2-9,519,1
Sorkuntza eta ekoizpena797.544822.824751.925898.83459,160,260,761,03,2-8,619,5
Fabrikazioa178.393168.406127.586154.65613,212,310,310,5-5,6-24,221,2
Hedapena eta banaketa186.119180.639159.405200.45713,813,212,913,6-2,9-11,825,8
Sustapena eta erregulazioa54.64058.10252.13468.9434,04,24,24,76,3-10,332,2
Hezkuntza133.879137.410147.053151.2089,910,011,910,32,67,02,8
Osagarri-jarduerak, guztira239.225227.895194.939238.96115,014,313,613,9-4,7-14,522,6
Fabrikazioa13.71610.5627.89912.0175,74,64,15,0-23,0-25,252,1
Merkataritza eta konponketak222.906214.495183.930223.27693,294,194,493,4-3,8-14,221,4
Besteak2.6032.8383.1103.6681,11,21,61,59,09,617,9

(p)behinbehineko datuak

Data 2025eko Otsailaren 27a

Iturria: Eustat. Kulturaren kontu satelitea

Enplegua, lanaldi osoko baliokidetzako lanpostu gisa neurtuta (BLG), "Liburuak eta prentsa" lanaren ekarpenek markatu zuten, 8.177 BLG lanposturekin 2022an, hau da, kultura-sektoreei esleitutako enplegu guztiaren % 28,7, eta, ondoren, "Arte plastikoak", 7.943 enplegurekin (% 27,8); hirugarren postuan, "Ikus-entzunezkoak eta multimedia" sektorea dago, 6.935 lanposturekin (% 24,3).

Euskal AEko kultura-jardueren lanaldi osoko enplegu baliokidearen (LOB) bilakaera eta egitura. 2016-2022

Excel csv
 2016201820202022 (p)guztizkoaren gaineko %Urteko aldakuntza-tasa ( %)
     2016201820202022 (p)2018 / 20162020 / 20182022 / 2020 (p)
SEKTOREKA           
            
GUZTIZKO KULTURAKO BEG29.05929.67425.67328.535100,0100,0100,0100,02,1-13,511,1
Ondarea8889538279003,13,23,23,27,3-13,28,8
Artxiboak eta liburutegiak9781.0478989893,43,53,53,57,1-14,210,1
Liburuak eta prentsa8.9558.8727.9368.17730,829,930,928,7-0,9-10,63,0
Arte plastikoak7.4127.5966.6747.94325,525,626,027,82,5-12,119,0
Arte eszenikoak2.2882.4321.9542.4327,98,27,68,56,3-19,724,5
Ikus-entzunezkoa eta multimedia7.5327.7496.5336.93525,926,125,424,32,9-15,76,2
Diziplinartekoa1.0061.0258511.1593,53,53,34,11,9-17,036,2
            
FASEEN ARABERA           
            
GUZTIZKO KULTURAKO BEG29.05929.67425.67328.535100,0100,0100,0100,02,1-13,511,1
Nuklear-jarduerak, guztira25.40926.00322.51525.24987,487,687,788,52,3-13,412,1
Sorkuntza eta ekoizpena14.53115.10913.04714.79657,213,212,512,44,0-13,613,4
Fabrikazioa3.4313.4362.8213.13413,514,413,412,70,1-17,911,1
Hedapena eta banaketa3.8363.7553.0093.19515,13,93,84,6-2,1-19,96,2
Sustapena eta erregulazioa1.0061.0258511.1594,010,312,411,71,9-17,036,2
Hezkuntza2.6052.6782.7872.96510,312,412,311,52,84,16,4
Osagarri-jarduerak, guztira3.6503.6713.1583.28612,612,412,311,50,6-14,04,1
Fabrikazioa39430925829110,88,48,28,9-21,6-16,512,8
Merkataritza eta konponketak3.2023.3042.8442.93487,790,090,189,33,2-13,93,2
Besteak545856611,51,61,81,97,4-3,48,9

(p)behinbehineko datuak

Data 2025eko Otsailaren 27a

Iturria: Eustat. Kulturaren kontu satelitea

Urte arteko tasetan, sektore guztiek, enpleguari dagokionez, hazkunde nabarmena izan zuten 2022an, eta % 10etik gora nabarmendu ziren "Arte eszenikoak" (+%24,5), "Arte plastikoak" (+%19,0) eta "Artxiboak eta liburutegiak" (+%10,1).

Kultura-ondasun eta -zerbitzuen balio-katearen faseei dagokienez, alde batetik "Jarduera nuklearrak" bereizten dira, besteak beste, "Sorkuntza eta ekoizpena", "Fabrikazioa", "Hedapena eta banaketa", "Sustapena eta erregulazioa" eta "Hezkuntza"; bestalde, "Jarduera osagarriak" jasotzen dira, "Fabrikazioa", "Merkataritza eta konponketak" eta beste jarduera batzuk barne hartzen dituztenak.

Jarduera nuklearrek, hau da, kultura-arloko berezko jarduerek, ematen diote pisu handiena kulturaren BEGari, % 86,1 2022an. Horien artean, garrantzitsuena "Sorkuntza eta ekoizpena" izan zen, artisten lana barne hartzen duena (adibidez, literatura-lanak sortzea), baina baita kultura-zerbitzuaren ekoizpena ere, zerbitzu hori sormen-lanetik bereiz daitekeenean (adibidez, musika-kontzertu bat edo antzezlan baten antzezpena). Fase horrek 899 milioi BEG eragin zituen, hau da, BEG kulturalaren guztizkoaren % 52,5. Jarduera osagarriek kultura-ondasun eta -zerbitzuen erabilera eta gozamena errazten duten produktuak lortzea ahalbidetzen dute (adibidez, musika-tresnen fabrikazioa). Jarduera horiek kultura-sektorearen BEGren % 13,9 izan ziren 2022an, 239 milioi euro. Horien artean, "Merkataritza eta konponketak" arloarekin lotutako jarduerak nabarmentzen dira, besteak beste, audio- eta bideo-erreproduzitzaileak merkaturatzeko jarduerak eta horien konponketa, 223 milioiko ekarpena eginez eta BEG kultural osoaren % 13,0koa.

Kultura-jarduerei buruzko informazioa emateaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Kulturaren Kontu Sateliteak jabetza intelektualarekin lotutako jarduerei buruzko datu osoak ere ematen ditu. Kategoria honek ez ditu kultura-jarduera batzuk barne hartzen — kultura-ondarearen kudeaketarekin eta kulturarekin, sustapenarekin eta erregulazioarekin lotutakoak, esaterako — baina publizitatearekin eta informatikarekin lotutako beste batzuk ere biltzen ditu.

graf0023368_02_e.png

Jabetza intelektualari lotutako jarduerei lotutako BEG, oro har, kultura-jarduerek zentzu hertsian sortzen dutena baino handiagoa da, eta 2022an 1.959 milioi eurokoa izan zen, 2020arekin alderatuta % 23,7ko igoerarekin. BPGari dagokionez, jabetza intelektualari lotutako jarduerak % 2,26 izan ziren 2022an.

graf0023368_03_e.png

Jabetza intelektualari lotutako jarduerek BEGri egindako ekarpenik handiena, 2022an, "Kultur jarduerak" izan zen, 1.456 milioi eurorekin, hau da, guztizkoaren % 74,3; "Informatikarekin" lotutako jarduerek 328 milioi euro ekarri zituzten (% 16,7), eta "Publizitatearekin" lotutakoek 176 milioi euro (% 9,0).

Euskal AEko jabetza intelektualari lotutako jardueren datu nagusiak. 2016-2022

Excel csv
 2016201820202022 (p)guztizkoaren gaineko %Urteko aldakuntza-tasa ( %)
     2016201820202022 (p)2018 / 20162020 / 20182022 / 2020 (p)
SEKTOREKA           
            
BEG GUZTIRA (milaka euro)1.725.7911.752.7671.583.9841.959.361100,0100,0100,0100,01,6-9,623,7
Hertsiki kulturalak diren jarduerak1.372.4091.373.8241.203.9081.455.64879,578,476,074,30,1-12,420,9
Informatika204.935220.205235.443327.68211,912,614,916,77,56,939,2
Publizitatea148.447158.738144.633176.0318,69,19,19,06,9-8,921,7
            
Lan-postuak (LOB), guztira32.51733.48229.16432.659100,0100,0100,0100,03,0-12,912,0
Hertsiki kulturalak diren jarduerak24.99025.48121.61423.94876,976,174,173,32,0-15,210,8
Informatika4.0284.3754.3134.86512,413,114,814,98,6-1,412,8
Publizitatea3.4993.6263.2373.84610,810,811,111,83,6-10,718,8

(p)behinbehineko datuak

Data 2025eko Otsailaren 27a

Iturria: Eustat. Kulturaren kontu satelitea

Ohar metodologikoa:

Euskal AEko kulturaren kontu satelitea (KKS) Eustatek egiten dituen gainerako kontu sateliteekin bat egiten duen eragiketa da. Kontu satelite bat eragiketa estatistiko bat da, ekonomiaren sektore baten errealitatea islatzen duena, Kontabilitate Nazionalaren esparru orokorrean erabiltzen diren printzipio, kategoria eta balorazio-irizpide berberak erabiliz. Jarduteko modu horrek sektorerako lortutako emaitzen eta ekonomia osoaren emaitzen arteko erabateko alderagarritasuna bermatzen du. Kulturaren kontu satelitea UNESCOk 2009ko Kultur Estatistiken Esparruaren azken edizioan proposatzen duen kultura-sektorearen mugaketan oinarritzen da, bai eta estatuko eta nazioarteko beste erreferentzia metodologiko batzuetan ere.

2022. urteari dagozkion Euskal AEko Kontu ekonomikoen zabalkundearekin bat etorriz (behin betiko zenbatespenak), Eustatek oinarri-aldaketa bat egin du (2022. oinarria), Eurostatek ezarritako ezohiko berrikuspenen Europako politikari jarraituz. Politika horrek mugarri hori ezarri du 2024. urterako aurreikusitako Kontabilitate Nazionalaren hedapen guztietarako. Berrikuspen horren ondorioz, zifra berrietara egokitzeko lanak egin dira, bai BEGan, bai enpleguetan, bai kontua lortzearekin zerikusia duten gainerako aldagaietan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko kultura-jarduerek 1.713 milioi euroko balio erantsia sortu zuten 2022an, BPGren % 2,0

Eragiketa : 
Kulturaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
173303
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2025/02/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali