2025/07/04ko prentsa-oharra
EKIPAMENDU ETA ZERBITZUEN INBENTARIOA. 2024
Ostalaritza da nagusi Euskal AEko ekipamendu eta zerbitzuen eskaintzan 2024an
10.000 biztanleko, Gipuzkoa nabarmentzen da jatetxeetan, Bizkaia mediku-kontsultategietan eta Araba adinekoentzako egoitzetan
Eustatek egindako Euskal Autonomia Erkidegoko Ekipamendu eta Zerbitzuen Inbentarioak erakusten du Ostalaritzarekin lotutako ekipamenduak eta zerbitzuak direla lehen postuan daudenak, guztizkoaren % 26,3ra iritsiz. Termino absolutuetan, 12.720 ostalaritza-establezimendu zenbatu dira, hau da, 10.000 biztanleko 57,6 establezimendu. Hurrengo sektore nagusiak Moda eta osagarriak (9.618 establezimendu) eta Merkataritza eta elikadura (6.262) dira.
Lurraldeka, Bizkaiak ekipamendu guztien % 52,5 biltzen du, eta bere atzetik, Gipuzkoa (%33,9) eta Araba (%13,6) daude. Termino erlatiboetan, Gipuzkoa nabarmentzen da 10.000 biztanleko hornidura handiagoekin, hamaika ekipamendu- eta zerbitzu-multzotatik seitan: Elikagaien merkataritza, Ostalaritza —bereziki Jatetxeak—, Kultura eta kirola, Hezkuntza, eta Moda eta osagarriak. Mediku-kontsultategiak eta Hortz-klinikak, Osasuna atalaren barruan, eta Etxe taldeko Saltegi handiak eta bazarrak presentzia erlatibo handiagoa dute Bizkaian. Azkenik, Araba Gizarte-zerbitzuengatik nabarmentzen da, hain zuzen ere, Adinekoen egoitzen zuzkidura erlatibo handiena duelako, eta 10.000 biztanleko duen gasolindegi kopuruagatik —Garraioak taldearen barruan—.
Euskal AEko ekipamenduak eta zerbitzuak motaren arabera, lurralde historikoari jarraiki. 2024/01/01
| |
Euskal AE |
Araba/Álava |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
| |
KOP |
10.000 biztanleko |
KOP |
10.000 biztanleko |
KOP |
10.000 biztanleko |
KOP |
10.000 biztanleko |
| Guztira |
48.404 |
|
6.574 |
|
25.430 |
|
16.400 |
|
| |
| Elikagaien merkataritza |
6.262 |
28,4 |
788 |
23,5 |
3.304 |
28,7 |
2.170 |
30,0 |
| Kultura eta kirola |
2.707 |
12,3 |
415 |
12,4 |
1.327 |
11,5 |
965 |
13,4 |
| Hezkuntza |
1.575 |
7,1 |
231 |
6,9 |
739 |
6,4 |
605 |
8,4 |
| Estankoak eta ausazko jokoak eta apustuak |
1.032 |
4,7 |
143 |
4,3 |
552 |
4,8 |
337 |
4,7 |
| Finantzak |
991 |
4,5 |
151 |
4,5 |
506 |
4,4 |
334 |
4,6 |
| Etxea |
4.656 |
21,1 |
607 |
18,1 |
2.509 |
21,8 |
1.540 |
21,3 |
| Ostalaritza |
12.720 |
57,6 |
1.825 |
54,5 |
6.659 |
57,9 |
4.236 |
58,6 |
| Moda eta osagarriak |
9.618 |
43,6 |
1.185 |
35,4 |
5.119 |
44,5 |
3.314 |
45,8 |
| Osasuna |
4.922 |
22,3 |
568 |
16,9 |
2.726 |
23,7 |
1.628 |
22,5 |
| Gizarte zerbitzuak |
403 |
1,8 |
94 |
2,8 |
227 |
2,0 |
82 |
1,1 |
| Garraioa |
3.518 |
15,9 |
567 |
16,9 |
1.762 |
15,3 |
1.189 |
16,4 |
Data 2025eko Uztailaren 4a
Iturria: Eustat. Ekipamendu eta zerbitzuen inbentarioa
Ostalaritzaren esparruari dagokionez, Kafetegiak eta tabernak dira nagusi (6.912 establezimendu), eta, ondoren, Jatetxeak (4.383 establezimendu) azaltzen dira. Gipuzkoan dago horrelako establezimenduen dentsitaterik handiena: 58,6 establezimendu 10.000 biztanleko.
Etxea kategoriari dagokionez, Altzari- eta argiztapen-dendak, Burdindegiak, pintura-dendak eta drogeriak eta Telekomunikazio-dendak nabarmentzen dira; Bizkaian (% 38,6) eta Gipuzkoan (% 37,2) Araban (% 7,8) baino gehiago daude.
Kultura eta Kiroleko 2.707 ekipamendu zenbatu dira, 10.000 biztanleko 12,3 ekipamendu batez beste. Araba nabarmentzen da Kirol-instalazioetan; Gipuzkoa eta Bizkaia, berriz, Kirol-dendatan, Jostailu-dendatan eta Liburu-dendatan, hurrenez hurren.
Estankoak eta ausazko jokoak eta apustuak sektorean 10.000 biztanleko 4,7 establezimendu daude, hiru lurraldeen artean ia alderik ez dagoela.
Finantzak sektorean, 10.000 biztanleko 4,5 finantza-erakunde daude Euskal AEn. Berriro ere, 3 lurralde historikoetan modu homogeneoan banatuta.
Osasun-esparruan, 4.922 instalazio erregistratu dira; bertan sartuta daude Optikak eta entzumen-zentroak, Ortopediak eta podologia-zentroak, Parafarmaziak eta belar-dendak, Farmaziak, Ehorztetxeak, Ospitale-jarduerak, Osasun-zentroak eta anbulatorioak, Mediku-kontsultategiak eta Hortz-klinikak. Ekipamendu gehien dituztenak Mediku-kontsultategiak eta Hortz-klinikak dira. Horietan guztietan, Gipuzkoak zuzkidura handiagoa du erlatiboki, anbulatorioetan eta osasun-zentroetan izan ezik —horietan Arabak ratio handixeagoa du—; eta mediku-kontsultategietan eta hortz-kliniketan, berriz, Bizkaiak du zuzkidura erlatibo handiagoa.
Gizarte-zerbitzuei dagokienez, 10.000 biztanleko batez beste adinekoen 1,6 egoitza daude —Araban 2,7ra iristen dira—, eta 0,2 haurtzaindegi.
Aldiak
Aurreko urtearekin alderatuta, Merkataritza eta elikadura sektorean jaitsiera txiki bat ikusten da 10.000 biztanleko ekipamendu horien presentzian (29,7tik 28,4ra); jaitsiera argiagoa da Harategi eta urdaitegietan (5,3tik 4,8ra). Moda eta osagarriak sektorea, oro har, ia aldatu ez den arren, Arropa eta osagarrien dendak jaitsi egin dira, 12,3 ekipamendu egotetik 11,5 egotera. Garraioarekin lotutako ekipamenduen presentzia, ordea, hazi egin da, hala nola Gasolindegiak (1,5etik 1,6ra igo dira) eta Mezularitzak Araban (0,8tik 1era igo dira 10.000 biztanleko).
2.000 BIZTANLE BAINO GUTXIAGOKO UDALERRIAK
2.000 biztanle baino gutxiagoko udalerri guztiek (143 guztira) gutxienez ekipamendu bat dute Kultura eta Kirola esparruan. Arabak du udalerri horietako azpiegituren dentsitaterik handiena (244 azpiegitura 10.000 biztanleko), ondoren Gipuzkoak (218) eta, azkenik, Bizkaiak (200).
Araban nabarmentzekoak dira Adinekoentzako egoitzak (udalerri txikien % 34,2tan daude), Finantza-establezimenduak (% 48,8) eta Elikagaien merkataritza (% 53,7).
Osasuneko ekipamenduen presentzia nahiko handia da 2.000 biztanletik beherako udalerrietan: Bizkaian % 93,2, Araban % 80,5 eta Gipuzkoan % 79,1.
Hezkuntza kategorian Gipuzkoa nabarmentzen da, 2.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrien % 83,7k ikastetxe arauturen bat eskaintzen baitu; Araban eta Bizkaian, berriz, zifrak % 56,1 eta % 55,9 dira, hurrenez hurren.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HIRU HIRIBURUAK
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako ekipamenduen eta zerbitzuen banaketa aztertzean ikus daitekeenez, Bilbon daude establezimendu gehien (8.875), ondoren Donostian (5.038) eta, azkenik, Gasteizen (4.848). Hala ere, 10.000 biztanleko ratioa kontuan hartuz gero, Donostia da zerrendako lehena 275 ekipamendurekin, Bilboren (258) eta Gasteizen (192) aurretik.
Donostia da nagusi Ostalaritzan, 10.000 biztanleko 74,6 ekipamenduko tasarekin; ondoren, Bilbo (69,9) eta, azkenik, Gasteiz (50,0) daude. Donostia da, halaber, Moda eta osagarriak ekipamenduen buru (64,7), eta ondoren, Bilbo (56,9) eta Gasteiz (39,4) daude. Kultura eta kirola ekipamenduetan Donostiak (13,8) Bilbok (10,3) eta Gasteizek (9,4) baino ratio handiagoa du, Osasuna eta Hezkuntza ekipamenduetan bezala. Garraioan izan ezik, gainerako ekipamendu-talde guztietan Gasteiz da 10.000 biztanleko ekipamendu-dentsitate txikiena duen hiriburua.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62