2024/11/27ko prentsa-oharra

OSASUNAREN KONTUA. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko osasunaren gastu arrunta % 6,0 hazi zen 2023an, eta 8.554 milioira iritsi zen

Osasunean egindako gastu arrunta BPGren % 9,2 izan zen, eta biztanle bakoitzeko 3.882 euro gastatu zen

Euskal AEko osasun gastu arrunta 8.554 milioi eurokoa izan zen 2023an, BPGren % 9,2, Eustatek landutako datuen arabera. Datu horiek Osasun Kontuen Sisteman argitaratutako ELGAren metodologiaren arabera kalkulatzen dira (System of Health Accounts-SHA 2011). Biztanle bakoitzeko zenbatekoa 3.882 eurokoa izan zen, aurreko urtean baino % 5,4 handiagoa.

Osasun-gastuak osasunerako ondasunen eta zerbitzuen azken kontsumoa neurtzen du, hau da, edozein agente finantzatzailek egindako gastu arrunta. Gastu horren finantzaketan sartzen dira Herri Administrazio guztiak, Nahitaezko osasun-aseguruak, Borondatezko osasun-aseguruak eta Etxeetako ordainketa zuzena.

2020tik, balio absolutuko gastu arruntaren guztizkoa % 5,0ko urteko batez besteko tasa metatuan hazi da; eta azken urtean % 6,0koa, 2022an 8.068 milioikoa izatetik 2023an 8.554 milioikoa izatera igaro baita.

Osasun-gastu arrunta, BPGren ehunekoan, ehuneko 0,1 puntu jaitsi da azken urtean. Era berean, biztanleko gastua % 5,4 hazi da, 2022ko 3.683 euroetatik 2023ko 3.882 euroetara.

Euskal AEko Osasunaren Kontuaren datu eta adierazle nagusiak. 2020-2023

Excel csv
 2020202120222023(p)Aldakuntza-tasa ( %)
     2023(p)/20222023(p)/2020 urteko batez besteko metatua
GASTU ARRUNTA GUZTIRA (mila eurotan)7.389.7967.820.8368.068.0718.554.2136,05,0
Herri AdmInistrazioak/ Derrigorrezko aseguruak5.179.6515.499.5915.631.7095.944.1515,54,7
Borandetezko sistemak/Etxekoen ordainketa zuzena2.210.1452.321.2452.436.3622.610.0627,15,7
       
Biztanleko gastua (euro)3.3643.5713.6833.8825,44,9
Gastu arrunta/BPG (%):9,99,39,2-0,1 (*):
HHAAen osasun-gastua/HHAAen guztizko gastua ( %)16,016,415,8:::

(p)behin-behinekoa

(*)aldea portzentajezko puntutan

Data 2024ko Azaroaren 27a

Iturria: Eustat. Osasunaren Kontua

Finantzaketa-iturriei dagokienez, 2023an 8.554 milioi euroko gastu arrunta izan zen, eta, horietatik, 5.944 milioi euro Herri Administrazio guztiei eta Nahitaezko ordainketarako aseguruei dagozkie, hau da, 2022an baino % 5,5 gehiago. Gainerako 2.610 milioi euroak Borondatezko ordainketarako osasun-aseguruei eta Etxeetako ordainketa zuzenari dagozkie, aurreko urtearen aldean % 7,1 hazi baitziren.

Euskal AEko Osasun Kontuaren datuen analisi xehatuak, funtzioen araberako gastuari buruzkoak, erakusten du Sendatzeko osasun-arretak jarraitzen duela pisurik handienekoa izaten (% 56,9) eta bere zenbatekoa % 6,5 hazi zela 2023an, 4.867 milioi eurora iritsiz. Garrantzian bigarren funtzioa Produktu medikoei dagokie (Produktu farmazeutikoak, Material sanitarioa eta Material terapeutikoa), gastu arruntaren % 16,8 izan baitzen eta urteko % 7,2ko hazkundea izan baitzuen. Hirugarrenik, Egonaldi luzeko osasun-laguntzako gastua (mendeko pertsonentzako osasun-arretara bideratutako gastua barne) gastu arruntaren % 14,7 izan zen, eta hazkunde neurritsuagoa izan zuen, % 3,5 aurreko urtearen aldean. Ondoren, Osasun zerbitzu lagungarrietan egindako gastua dago (analisi klinikoetan, irudi bidezko diagnostikoan eta garraio sanitarioan egindako gastua barne), 2023an 429 milioi eurora iritsi zena eta gastu arruntaren % 5,0 izan zena.

Gainerako funtzioek, gastuan garrantzi erlatibo txikiagoa izan arren, hazkunde garrantzitsuak izan zituzten 2023an: Errehabilitazioko osasun-laguntza % 12,1 hazi zen, 180 milioi eurora iritsiz; Prebentzio-zerbitzuei dagokien zenbatekoa % 7,8 hazi zen eta 109 milioi eurora iritsi zen; eta Osasun-sistemaren gobernantza eta administrazioa funtzioaren zenbatekoa % 5,9 igo zen, 270 milioi eurora iritsi arte.

Euskal AEko osasun gastua funtzioen arabera (milaka euro). 2020-2023

Excel csv
 2020202120222023(p)osasun-gastu osoaren %Urteko aldakuntza-tasa (%)
     20202023(p)2022/20212023(p)/2022
FUNTZIOA        
-HC.1 Sendatzeko osasun-laguntza4.137.9314.458.5484.569.4644.867.17556,056,92,56,5
HC.2 Birgaitzeko osasun-laguntza135.836149.462160.383179.7971,82,17,312,1
-HC.3 Iraupen luzeko osasun-asistentzia1.160.1321.180.8631.215.9761.258.21715,714,73,03,5
-HC.4 Osasun-zerbitzu osagarriak390.283428.532421.644429.2355,35,0-1,61,8
-HC.5 Produktu medikoak (funtzion-ei esleituta izan barik)1.253.0001.267.3071.345.0291.441.37517,016,86,17,2
-HC.6 Aurrea hartzeko zerbitzuak97.97295.703100.711108.5431,31,35,27,8
-HC.7 Gobernantza eta osasun-sistemaren eta osasun-finantzaketaren administrazioa214.642240.421254.864269.8712,93,26,05,9
OSASUNEKO GASTUA, GUZTIRA7.389.7967.820.8368.068.0718.554.213100,0100,03,26,0

(p)behin-behinekoa

Data 2024ko Azaroaren 27a

Iturria: Eustat. Osasunaren Kontua

Hornitzaileen araberako gastuaren egitura aurreko aldien antzekoa da; gastu gehiena ospitaleetan egin zen (% 41,5) eta % 6,3ko hazkundea izan zuen 2023an. Bigarren lekuan osasun-laguntza anbulatorioaren hornitzaileak daude, gastuaren % 22,4 izan baitziren, eta % 6,9 igo ziren 2022aren aldean. Hirugarrenik, Txikizkariak eta produktu medikoen hornitzaileak gastu arruntaren % 16,9 izan ziren eta % 7,2ko hazkundea izan zuten 2023an. Egonaldi luzeko egoitza-establezimenduetako gastua gastu arruntaren % 10,2ra iritsi zen.

Gainerako gastua (% 9,0) honako hauei dagokie: Zerbitzu osagarrien hornitzaileei (garraio sanitarioa, laborategiak), Prebentzio-zerbitzuen hornitzaileei, Osasun-sistemaren administrazioari eta Gainerako ekonomiari (etxeko osasun-arretaren hornitzaile gisa sartzen dira etxekoen unitateak).


Aldiak

Nazioarteko konparazioari dagokionez, Eurostatek eta ELGAk EB27 herrialdeetarako argitaratutako azken datuak 2022koak dira. Konparaziorako adierazle nagusiak honako hauek dira: gastua BPGren ehunekoan, per capita gastua EAPn (euro) eta administrazio publikoen ahaleginaren adierazlea.

Administrazio publikoen ahaleginaren adierazlea, hau da, Euskal AEko administrazio publikoen guztizko gastuarekiko osasun gastu publikoa % 15,8 izan zen 2022an, EB27ko (% 14,7) eta Espainiako (% 15,2) batez bestekoaren gainetik.

Euskal AEko BPGren ehunekoaren gaineko osasun gastua % 9,3 izan zen 2022an, EB27ko batez bestekoaren azpitik (% 10,4).

Gastuaren adierazleak herrialdearen arabera. 2022

Excel csv
 BPGren gaineko Herri administrazioen gastuaOsasun gastu arruntaren gaineko Herri administrazioien gastuaHerri Administrazioen gastu guztiaren gaineko Herri Administrazioen Osasun gastuaBPGren gaineko Osasun gastu arruntaGastu arrunta biztanleko (PPC, euro)
27EBko batez bestekoa8,481,314,710,4 3.685
Alemania10,986,720,512,6 5.317
Austria8,777,616,311,2 4.751
Belgika8,175,115,210,8 4.339
Bulgaria4,963,511,87,7 1.786
Zipre7,480,918,39,1 2.854
Kroazia6,285,313,77,3 1.858
Danimarka8,084,617,89,5 4.154
Eslovakia6,279,914,67,7 1.947
Eslovenia7,174,015,09,6 2.927
Espainia7,274,015,29,7 2.814
Estonia5,374,813,27,0 2.014
Finlandia7,779,614,89,7 3.645
Frantzia10,184,715,911,9 4.302
Grezia5,362,09,98,5 1.986
Hungaria4,972,69,96,7 1.867
Irlanda4,777,422,36,1 4.136
Italia6,774,411,89,0 2.945
Letonia4,964,912,17,6 1.928
Lituania4,866,513,07,2 2.318
Luxemburgo4,886,111,05,6 4.316
Malta6,667,016,29,8 3.427
Herbehereak8,584,215,410,1 4.531
Polonia4,773,710,76,4 1.960
Portugal6,562,514,810,5 2.823
Txekiar Errepublika7,585,016,78,8 2.908
Errumania4,577,811,25,7 1.627
Suedia9,086,018,810,5 4.363
Euskal AE6,569,815,89,33.775

EAP: Eros Ahalmenaren Parekotasuna

Data 2024ko Azaroaren 27a

Iturria: Eustat, Osasunaren Kontua eta OCDE Health Statistics 2024. Eurostat

EAPn (euro) biztanleko osasunean egindako gastua hobea da, 3.775era iritsi baitzen Euskal AEn, hau da, EB27ko (3.685) eta Espainiako (2.814) eta Finlandiako (3.645) batez bestekoaren gainetik. Taularen mutur gorenean Alemania dago, 5.317rekin. Azken adierazle hori EB27ko batez bestekoaren gainetik mantendu da eskuragarri dagoen urte guztietan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko osasunaren gastu arrunta % 6,0 hazi zen 2023an, eta 8.554 milioira iritsi zen

Eragiketa : 
Osasunaren kontua
Eragiketa kodea : 
170118
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2000-2023
Eguneratze data : 
2024/11/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali