2012/05/14ko prentsa oharra
Euskal AEko merkataritza sektorearen salmentak %1,2 jaitsi ziren 2012ko lehen hiruhilekoan
Handizkako merkataritza salmentak %2,5 murriztu ziren eta txikizkakoak %0,9
Eustatek emandako datuen arabera, 2012ko lehenengo hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %1,2 murriztu ziren, aurreko ekitaldiko hiruhileko beraren aldean.
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmenta-indizea %1,3 nominala hazi da, urtaro-eraginak kenduta.
Iturria: EUSTAT. Barne merkataritzaren indizea (BMI)
Sektoreka, handizkako merkataritzan salmenta nominalak %2,5 murriztu dira 2012ko lehen hiruhilekoan; txikizkakoan %0,9 jaitsi dira 2011ko aldi beraren aldean.
Handizkakoaren barruan positiboki nabarmentzen da Nekazaritza eta elikadura produktuen sektorea, zeinak %1,7ren igoera nominala izan baitu. Produktu erdi landuen eta txatarraren sektorea %1,0 hazi da Makineria eta ekipoan (%-6,1) eta Elikagai ez diren kontsumo-produktuetan (%-9,4) jaitsi egin dira salmenta nominalak.
Txikizkakoan merkataritza ez-espezializatuaren salmentak %0,7 igo dira, eta espezializatuan %1,7 jaitsi.
2012ko lehen hiruhilekoan merkataritza sektorearen salmenta nominalak %1,5 murriztu dira Bizkaian urte artean, hiruren arteko jaitsierarik handiena; Araban %0,4 eta Gipuzkoan %1,1.
Termino errealetan, prezioen eragina kenduta, barne-merkataritzaren salmentak %3,2 jaitsi ziren lehen hiruhilekoan.
2011ko hiruhileko beraren aldean eta prezio finkoetan handizkako salmentak %5,0 murriztu dira eta txikizkakoak %2,1.
Handizkako merkataritzan urte artekoa negatiboa izan da sektore guztietan. Nekazal produktu eta elikagaietan %2,3 jaitsi dira salmentak; Produktu erdi landuen eta txatarrarenak %3,7; Makineria eta ekipoarenak %,6,1 eta Elikagai ez diren kontsumo-produktuetan %7,0, dena termino errealetan.
Txikizkako merkataritzan, euro finkoetan, %2,7 jaitsi dira merkataritza espezializatuaren salmentak eta %0,9 ez-espezializatuarenak.
Euskal AE osoan, 2011ko laugarren hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,6 murriztu da 2012ko lehen hiruhilekoan.
Informazio gehiago:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: +34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.eus
Harremanetan jartzeko pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.: +34-945-01 75 06 Faxa: +34-945-01 75 01
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEKo Barne merkataritzaren indizeari buruzko datu-bankua