2024/12/19ko prentsa-oharra
INGURUMEN-KONTUAK. INGURUMEN-ONDASUN ETA -ZERBITZUEN KONTUA. 2022
Euskal AEko ingurumen-ekonomiaren Balio Erantsi Gordina % 8,2 hazi zen 2022an
Enpleguari dagokionez, ingurumen-ekonomiak 27.740 enplegu sortu zituen, ekonomia osoaren % 2,9
Euskal AEko ingurumen-ekonomiak 2.176 milioi euroko Balio Erantsi Gordina (BEG) sortu zuen 2022an, BPGren % 2,51, Eustaten datuen arabera. 2021. urteari dagokionez, ingurumeneko BEGaren urte arteko tasak % 8,2ko hazkundea izan zuen, ekonomia osorako Barne Produktu Gordinaren hazkundea baino txikiagoa, % 10,2 hazi baitzen aldi berean.
Ingurumeneko Ondasun eta Zerbitzuen Kontua (IOZK) Eurostaten metodologiari jarraituz egiten den ingurumen-kontuen sistemaren parte da. Kontu horiek aukera ematen dute ekonomia- eta ingurumen-alderdiak integratzeko, Kontabilitate Sistema Nazionalarekin modu koherentean. Ingurumen-ondasunen eta -zerbitzuen azpisektorea (ingurumen-ekonomia) honako hauek osatzen dute: ingurumena babesteko ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituen ekonomiak, eta ingurumenaren gaineko presioak murrizteko edo ezabatzeko baliabide naturalak kudeatzeko jarduerek.
Sektore ekonomikoen arabera, eta ingurumenaren BEGari dagokionez, 2022an Zerbitzuen sektorearen ekarpena nabarmentzen da (% 27,5), ondoren Erauzketa industriak eta Manufakturak (% 24,0), Eraikuntza (% 23,5), Ur hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 16,5) eta, azkenik, Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza (% 5,6) eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura (% 2,9).
Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen Balio Erantsi Gordina, jarduera-taldeen arabera (p). 2021-2022
| 2021 | 2022 | Ingurumeneko BEGaren gaineko % | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| (milaka euro) | (milaka euro) | 2021 | 2022 | 2022/2021 |
Ingurumeneko BEG GUZTIRA | 2.010.432 | 2.175.766 | 100,0 | 100,0 | 8,2 |
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza | 91.764 | 122.913 | 4,6 | 5,6 | 33,9 |
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak | 430.759 | 521.188 | 21,3 | 24,0 | 21,0 |
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 107.855 | 61.323 | 5,4 | 2,9 | -43,1 |
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 343.250 | 358.986 | 17,1 | 16,5 | 4,6 |
F: Eraikuntza | 484.669 | 512.117 | 24,1 | 23,5 | 5,7 |
G-U: Zerbitzu-sektorea | 552.135 | 599.239 | 27,5 | 27,5 | 8,5 |
BGP m/p | 78.709.402 | 86.714.411 | | | 10,2 |
(p)behinbehineko datuak
Data 2024ko Abenduaren 19a
Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua
Sektore ekonomikoen arabera, eta garrantziaren arabera, Zerbitzuetako ingurumen-enplegua ingurumeneko enplegu osoaren % 32,4 da; ondoren, Eraikuntza (% 25,4), Erauzketa eta Manufaktura (% 20,4) eta Ur hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 16,6) daude. Era berean, guztizko ingurumen-enpleguari ekarpen txikiena egiten dioten sektoreak Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura dira, % 4,8 eta % 0,4, hurrenez hurren.
Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektoreko lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuak, jarduera-taldeen arabera (p). 2021-2022
| 2021 | 2022 | ingurumen-enpleguaren gaineko % | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| | | 2021 | 2022 | 2022/2021 |
Ingurumeneko DOB, guztira | 26.481 | 27.740 | 100,0 | 100,0 | 4,8 |
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza | 1.093 | 1.325 | 4,1 | 4,8 | 21,2 |
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak | 5.049 | 5.681 | 19,1 | 20,4 | 12,5 |
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 193 | 102 | 0,8 | 0,4 | -47,2 |
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 4.476 | 4.610 | 16,9 | 16,6 | 3,0 |
F: Eraikuntza | 6.977 | 7.040 | 26,3 | 25,4 | 0,9 |
G-U: Zerbitzu-sektorea | 8.693 | 8.982 | 32,8 | 32,4 | 3,3 |
Ekonomia osoaren lanaldi osoko baliokideak | 926.449 | 953.067 | | | 2,9 |
(p)behinbehineko datuak
Data 2024ko Abenduaren 19a
Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua
Ingurumen-zifrak ekonomia osoarekin lotzen dituzten adierazle nagusiei erreparatuz gero, ingurumenaren gaineko BEG 2022ko BPGren % 2,51 da eta, bestalde, ingurumen-enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokideen arabera neurtuta, 2022ko enplegu guztiaren % 2,91 da.
Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen adierazleak, jarduera-taldeen arabera (p). 2021-2022
| Ingurumeneko BEGd, BPGaren % gain | Ingurumeneko enplegua (lanaldi osoko baliokidea), guztizko enpleguan (lanaldi osoko baliokidea) |
| 2021 | 2022 | 2021 | 2022 |
Ingurumena, guztira | 2,55 | 2,51 | 2,86 | 2,91 |
A: Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza | 0,12 | 0,14 | 0,12 | 0,14 |
B+C: Ateratze eta manufaktura-industriak | 0,55 | 0,60 | 0,55 | 0,60 |
D: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura | 0,14 | 0,07 | 0,02 | 0,01 |
E: Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa | 0,44 | 0,41 | 0,48 | 0,48 |
F: Eraikuntza | 0,62 | 0,59 | 0,75 | 0,74 |
G-U: Zerbitzu-sektorea | 0,68 | 0,70 | 0,94 | 0,94 |
(p)behinbehineko datuak
Data 2024ko Abenduaren 19a
Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua
Europako gainerako herrialdeekin alderatuz, Eurostatek argitaratutako 2021eko azken datuak aztertu dira. Euskal AEko BPGren gaineko ingurumen BEGren adierazlea % 2,54 da, Polonia (% 2,46), Herbehereak (% 2,47) eta Frantzia (% 2,98) eta Luxenburgo (% 2,94) baino zertxobait gehiago. Datu horien arabera, Euskal AE EB-27ko batez bestekoaren gainetik dago (% 2,49), eta Finlandia (% 5,97), Austria (% 4,80) edo Estonia (% 4,59) dira EBko ingurumen-ekarpenaren buru.
Europako araudiari jarraituz, bi eremu handi bereizten dira ingurumen-helburuaren arabera: ingurumena babesteko jarduerak eta baliabideak kudeatzeko jarduerak, elkarrengandik baztertzaileak direnak. Ingurumena babesteko jarduerak Ingurumena Babesteko Jardueren Sailkapenean (IBJS) deskribatzen dira; eta baliabideak kudeatzeko ingurumena babesteko jarduerak, berriz, Baliabideak Kudeatzeko Jardueren Sailkapenean (BKJS) deskribatzen dira.
2022an ingurumenaren gaineko BEGn pisu handiena izateagatik nabarmentzen den eremua Energia eta beroa kudeatzea eta aurreztea (BKJS 13B) da, % 26,3rekin; ondoren datoz, % 22,3rekin, uraren, baso-baliabideen, fosilen eta mineralen kudeaketarekin lotutako jarduerak eta produktuak; ingurumen-kudeaketara bideratutako I+G; baliabideen kudeaketako hezkuntza eta ingurumen-zuzendaritzarako laguntza (beste AGAE batzuk). Nabarmentzekoak dira, halaber, hondakinen kudeaketarekin (IBJS 3) lotutako jarduerak eta produktuak, ingurumen-balio erantsiaren % 17,5 hartzen baitute, eta ingurumena babesteko beste jarduera batzuk, hala nola zarata murriztea, biodibertsitatea eta paisaiak babestea, etab. (Beste IBJS batzuk), ingurumeneko BEGaren % 14,3.
Ingurumen BEGd-ak BPGri egiten dion ekarpenari dagokionez, baliabideak kudeatzeko jarduerek % 1,32ko ekarpena egiten dute, eta ingurumena babestekoek, berriz, % 1,19koa 2022an. Ingurumen-enplegua aztertuta, BKJS baliabideen kudeaketari lotutako jarduerek % 1,45 egiten dute, eta IBJS ingurumen-babeserako jarduerek, berriz, % 1,46.
Zehazki, Energia/beroa kudeatzea eta aurreztea (% 0,67 eta % 0,73, hurrenez hurren) izan zen ingurumenaren gaineko BEGari eta ingurumen-enpleguari gehien laguntzen dion ingurumen-esparrua.
Euskal AEko ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen sektorearen adierazleak, ingurumen-eremuaren arabera (p). 2021-2022
| Ingurumeneko BEGd, BPGaren % gain | Ingurumeneko enplegua (lanaldi osoko baliokidea), guztizko enpleguan (lanaldi osoko baliokidea) |
| 2021 | 2022 | 2021 | 2022 |
(IBJS + BKJS) GUZTIRA | 2,55 | 2,51 | 2,86 | 2,91 |
IBJS GUZTIRA | 1,21 | 1,19 | 1,45 | 1,46 |
IBJS 1 - Airearen eta klimaren babesa | 0,17 | 0,18 | 0,18 | 0,18 |
IBJS 2 - Hondakin-uren kudeaketa | 0,15 | 0,12 | 0,17 | 0,15 |
IBJS 3 - Hondakinen kudeaketa | 0,44 | 0,44 | 0,51 | 0,52 |
IBJS 4 - Lurzoruak, lurpeko urak eta lurrazaleko urak babestea eta deskontaminatzea | 0,11 | 0,09 | 0,18 | 0,16 |
BESTE IBJS BATZUK | 0,34 | 0,36 | 0,41 | 0,45 |
BKJS GUZTIRA | 1,34 | 1,32 | 1,41 | 1,45 |
BKJS 13A - Energia iturri berriztagarrien bidez ekoiztea | 0,09 | 0,09 | 0,04 | 0,07 |
BKJS 13B - Energia/beroa kudeatzea eta aurreztea | 0,71 | 0,67 | 0,75 | 0,73 |
BESTE BKJS BATZUK | 0,54 | 0,56 | 0,62 | 0,65 |
(p)behinbehineko datuak
Data 2024ko Abenduaren 19a
Iturria: Eustat. Ingurumen-kontuak.Ingurumen-ondasun eta zerbitzuen kontua
Oharra:
Gaur 2021erako eta 2022rako argitaratutako datuek datu horiek berrikusi eta eguneratu dituzte Kontu Ekonomikoen zifra berriekin. Zifra horiek 2022ko Oinarriko zenbatespen berriak zabaldu dituzte, Balio Erantsiari eta Lanaldi Osoko Lanpostu Baliokideei buruzko informazio eguneratua barne.
Gainera, Ingurumeneko Ondasun eta Zerbitzuen Kontuak berak, Eurostatek emandako gomendioen eta Europako Batzordeak 2015etik egindako arau-berrikuspenen arabera (2015/2174 Erregelamendua (EB)), metodologia berriak ezartzen ditu IBJS eta BKJS sailkapenetik abiatuta, eta, ingurumen-domeinu bakoitzerako, ingurumen-ondasunen eta -zerbitzuen eta jarduera ekonomikoen zerrenda adierazlea zabaltzen du (2024/1769 (EB) Erregelamendua). Horren ondorioz, informazio-iturriak eta zenbatespen-metodoak berrikusi behar izan dira, zenbatespenak hobetzeko. Zenbatespen horiek eragin berezia izan dute sektore garrantzitsuetan, hala nola Energian, Motorraren eta bere laguntzaileen industrian, Materialen berreskurapenean, I+Gn eta Administrazio Publikoan.
Lehen fasean, 2021erako eta 2022rako eguneratzea egin da, eta, beraz, orain arte argitaratutako datu-serieak eten egin dira, eta, ondorioz, ezin da konparazio homogeneorik egin.
Hori dela eta, 2021a baino lehen argitaratutako datuak berrikusi eta berriro kalkulatu behar dira, metodologia berriak kontuan hartuta. Berrikuspen hori bigarren fase batean egingo da, eta bertan erabiltzaileen eskura jarriko dira datuen serie homogeneoak.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Servicio de Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62