2006/06/30ko prentsa-oharra
OSTALARITZAKO INKESTA EKONOMIKOA. 2004. URTEA
2004. urtean 47.000 pertsonak baino gehiagok lan egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritzan
Langile horietatik 15.000 autonomoak ziren eta 32.500 soldatakoak
EUSTATen datuen arabera, ostalaritzak (hotelak, jatetxeak, tabernak, kafetegiak, etab.) 1.810 milioi euroko aberastasuna eragin zuen 2004. urtean eta guztira 47.656 enplegu izan zituen.
Pertsona bakoitzeko balio erantsia 38.000 eurokoa izan zen: 21.900 euro langileen kostuetan eta 16.100 euro enpresa-soberakinetan.
Ekonomia osoak eragindako aberastasunari ostalaritzak %3,8ko ekarpena egin zion; enpleguaren ikuspegitik, gainera, bere establezimenduetan Euskal Autonomia Erkidegoko okupatuen %5,1 izan zen.
Ostalaritzaren sektoreko hiru azpisektoreen artean edaritegiak (kafetegiak, tabernak, etab.) azpimarratu behar dira; hain zuzen ere, azpisektore honetan ia 11.000 establezimendu izan ziren eta horietan ia 20.000 pertsona egon ziren lanean. Beraz, azpisektore honetan, pertsona bakoitzeko balio erantsia 36.238 eurokoa izan zen.
Garrantzi handiena duen bigarren jarduera jatetxeena da: 3908 establezimendu eta 17.859 langile izan zituen. Azpisektore honek aurrekoaren antzeko balio erantsia izan zuen pertsona bakoitzeko, 36.026 eurokoa alegia.
Hoteletan 4.416 langile izan ziren, 528 establezimendutan banatuta. Pertsona bakoitzeko balio erantsia 56.462 eurokoa izan zen; izan ere, aurreko bien aldean, kapital handiena izan zuen azpisektorea izan da eta, ondorioz, langile bakoitzeko balio erantsi handiena izan zuena.
2004. urtean ostalaritzako salmenta garbiak 4.228 milioi eurokoak izan ziren, bitarteko kontsumoak 2.448 milioikoak eta langileen gastuak 1.044 milioikoak.
Sektore osoan 132 milioiko inbertsioak egin ziren (22 milioi hoteletan, 32 milioi jatetxeetan, 68 milioi edaritegietan eta 10 milioi gainerakoetan).
Zerga aurreko emaitzak 610,5 milioikoak izan ziren eta cash flow (amortizazioa gehi mozkinak) 736 milioikoak 2004. urtean.
Ostalaritzako langileen %51k Bizkaian egiten zuen lan, %34,7ak Gipuzkoan eta %14,3ak Araban. Lurraldeen araberako banaketa hori aldatu egingo da, dena den, azpisektore bakoitza kontuan hartuz gero. Gipuzkoako hoteletan langileen %41ak lan egin zuen, jatetxeetan %34ak eta edaritegietan %32ak. Bizkaiko edaritegietan langileen %53ak lan egin zuen, jatetxeetan %51ak eta hoteletan %44ak. Araban, aldiz, ia hiru azpisektoreetan Euskal Autonomia Erkidegoko langile kopuruaren antzeko ehunekoa eman zen, %15ekoa.
Argibide gehiago nahi izanez gero:
Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
Tel:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Posta elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Jose Mª Agirre Eskisabel
Tel:+34-945-01 75 80 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: www.eustat.es