2025/10/24ko prentsa-oharra

2030 AGENDAKO GARAPEN JASANGARRIAREN ADIERAZLEAK. 2025

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskadik 2030 Agendako informatutako adierazleen % 57,7an helburua lortu du edo lortzeko bidean dago


Eustatek plataforma berri bat jarri du abian Euskadiko 2030 Agendaren adierazleen jarraipena egiteko


Eustatek eutsi egiten dio hartu duen konpromisoari; alegia, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendak barne hartzen dituen 169 xedeak eta 17 helburuak zenbateraino betetzen diren neurtzeko estatistika-adierazleak zabaldu eta desagregatzeko konpromisoari.


Konpromiso horrek bultzatuta, berritu egin da Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak hedatzeko plataforma. Plataforma horrek 258 adierazle biltzen ditu guztira, horietatik 248 Nazio Batuek maila globalean definitutako adierazleak dira, 8 Europar Batasunekoak eta beste 2 Eusko Jaurlaritzakoak.


Nazio Batuen gomendioari jarraituz, hau da, intereseko eremu geografiko bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta ahalik eta adierazle global gehienen berri emateko gomendioari jarraituz, Eustatek askotariko informazio-iturriak erabiltzen ditu adierazle bakoitzak Euskadin duen egoerari buruzko informazioa emateko. Plataforman sartutako 258 adierazleetatik, 10 ezin zaizkio Euskadiri aplikatu, garapen-bidean dauden herrialdeei edo estatu edo erakunde multilateralei dagozkielako. Gainerakoen artean, gaur egun plataformak 163 adierazlerentzako Euskadiko datuak eskaintzen ditu, eta beste 85 adierazleak datu-iturri egokia aurkitzeko zain daude. Beraz, egungo estaldura % 65,7koa da.


Histograman, Garapen Iraunkorreko Helburu bakoitzean Euskal AErako datuak dituzten adierazleen ehunekoa adierazten da (1). Eustaten lehentasunen artan dago informazio gutxien duten Garapen Iraunkorreko Helburuen estaldura handitzea, eta horretarako informazio-iturri berriak aztertzen ari da etengabe.





Adierazleak desagregatzeak adierazle bakoitzaren xede diren fenomenoak zehaztasun handiagoz aztertzen laguntzen du, eta, beraz, Eustaten ahaleginaren neurri handian alderdi horretan zentratzen da. Une honetan 47 adierazletan datuak sexuaren arabera bereizita aurkezten dira, 80 adierazletan lurralde historikoaren arabera eta 21 udalerrika. Gainera, zenbait adierazlek eremu edo sektore zehatzetarako garrantzitsuak diren desagregazio espezifikoagoak dituzte.


Bestalde, Euskadirako datuak dituzten adierazleen % 63,2 autonomia-erkidegoen arteko metodologia harmonizatuari jarraiki definitu dira, eta, beraz, haien alderagarritasun osoa eta zuzena bermatuta dago. Harmonizazio hori posible izan da autonomia-erkidego guztietako estatistika-organo zentralek sinatutako lankidetza-akordioari esker.


Plataforma berriari esker, Euskal AEk Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetako bakoitzean izan duen aurrerapenaren jarraipena egin daiteke


Plataformaren berrikuntzetako bat da adierazle bakoitzean Euskadik izandako aurrerapenaren neurketa eta Garapen Jasangarriko 17 Helburuetako bakoitzerako aurrerapena laburbiltzen duen jarraipen-txostena aurkezten dituela; Nazio Batuek ezarritako helburuen betetze-mailaren ebaluazioa errazten da honela.


Grafikoak adierazleen aurrerapenaren ebaluazioa erakusten du, 17 helburuetako bakoitzaren arabera taldekatuta.





2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetatik, Euskadik ondokoetan du egoera aurreratuena: 7 Energia eskuragarria, fidagarria, jasangarria eta modernoa bermatzea guztiontzat (adierazleen % 83,3an helburua lortu da edo lortzeko bidean dago), 13 Neurri urgenteak hartzea klima-aldaketaren eta haren ondorioen aurka egiteko (% 62,5) eta 11 Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea (% 60).


Aitzitik, Euskadik aurrera egiteko premia handiena duen helburuak hauek dira: 9 Azpiegitura erresilienteak eraikitzea, industrializazio inklusibo eta jasangarria bultzatzea eta berrikuntza sustatzea (geldialdian edo atzerakadan daude adierazleen % 30,8), 2 Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea (% 23,5), 10 Herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea (% 21,4) eta 5 Genero berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea (% 21,4).


Hurrengo grafikoan, gaur egun informazioa eskuragarri daukaten 2030 Agendaren adierazleetan Euskadik izan duen bilakaeraren laburpena ageri da.




Euskadiri buruzko informazioa duten adierazleak bakarrik kontuan hartuta (hau da, aplikagarriak ez direnak eta gaur egun daturik ez dutenak kontuan hartu gabe), adierazleen % 57,7an helburua lortu da edo 2030a baino lehen lortzeko bidean dago, % 16an arrazoizko aurrerapena eman da, baina beharrezkoa da bizkortzea helburua lortzeko, eta % 17,2an geldialdian edo atzerakadan dago Euskadi. Adierazleen % 9,2an, gaur egun, aurrerapena ezin da ebaluatu, ez baitago nahikoa datu edo testuinguruari buruzko nahikoa informazio.


Adierazle bakoitzaren datuez eta haren bilakaeraren ebaluazioaz gain, hedapen-plataforma berriak beste informazio erabilgarri batzuk ere baditu 2030 Agendaren adierazleen jarraipena egiteko: nazioarteko datuekin alderatzea, beste herrialde eta autonomia-erkidego batzuetako Garapen Jasangarriaren adierazleak hedatzeko plataformetarako estekak, eta 2030 Agendari eta Euskadin duen garapenari buruzko argitalpenak.


Garapen jasangarriaren helburuak


(1) Estalduraren ehunekoa kalkulatzeko ez dira kontuan hartu Euskal AErako aplikagarriak ez diren adierazleak.



Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadik 2030 Agendako informatutako adierazleen % 57,7an helburua lortu du edo lortzeko bidean dago

Eragiketa : 
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak
Eragiketa kodea : 
099901
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2025/10/24
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali