HomeGaiakPrentsa OharrakPrentsa Oharrak Gora egin du nekazaritza...

2023/07/14ko prentsa-oharra

2030 AGENDAKO GARAPEN JASANGARRIAREN ADIERAZLEAK. 2023

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Gora egin du nekazaritza produktiboa eta jasangarria egiten den Euskal AEko nekazaritza-azaleraren proportzioak

Adierazle horren bilakaera bat dator garapen jasangarrirako bigarren helburuarekin, zeinak nekazaritza jasangarria sustatzen baitu, besteak beste

Eustatek eutsi egiten dio hartu duen konpromisoari; alegia, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan sartutako 169 xedeak eta garapen jasangarrirako 17 helburuak Euskal AEn zenbateraino bete diren kuantifikatzea ahalbidetzen duten adierazle estatistikoen multzoa etengabe zabaltzeko eta bereizteko konpromisoari.

Oraingoan 56 estatistika-adierazle berri sartu dira Eustaten Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak zabaltzeko plataforman. Horien artean, 44 adierazle autonomia-erkidegoen artean harmonizatutako metodologia bati jarraituz zehaztu dira, eta, beraz, bermatuta dago haien erabateko eta zuzeneko konparagarritasuna. Gainerako adierazle berriak geuk eginak dira, Nazio Batuen gomendioei jarraituz, hau da, ahalik eta adierazle global gehienen berri emanez, intereseko eremu geografiko bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta. 16 adierazle, gainera, udalerriaren arabera bereizita eskaintzen dira.

graf0021115_01_e.png

Gainera, Eustaten zabalkunde-plataforman lehenago informatutako 2 adierazle Euskal AEko udalerri bakoitzerako bereizi dira. Horietako bat Nekazaritza produktiboa eta jasangarria egiten den nekazaritza-azaleraren proportzioa da. Euskal AE osoan, 2015ean, % 1,09 zen; 2021ean, berriz, % 2,91 izan da, eta azken hamarkadan hazkunde jarraitua izan du.

Eustaten plataforman lehen aldiz sartu diren adierazleen artean daude, adibidez, Nekazaritza-ustiategi ekologikoen proportzioa eta Abeltzaintza-ustiategi ekologikoen proportzioa. Adierazle horiek informazio garrantzitsua ematen dute Nazio Batuen 2.4.1 adierazleari buruz, baita udalerri-mailan ere. Biek ere Euskal AE osorako joera positibo jarraitua erakusten dute aztertutako aldian.

Nekazaritza-ustiategi ekologikoen proportzioa guztizkoaren % 5,59 zen 2015ean; 2022an, berriz, % 9,95 da. Abeltzaintza-ustiategien kasuan, ustiategi ekologikoen ehunekoa guztizkoaren % 0,72 izatetik % 2,49 izatera igaro da aldi horretan bertan.

Eustatek lanean jarraitzen du adierazle berriak etengabe gehitzeko Euskal AEko Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak zabaltzeko plataforman; batetik, dagoeneko argitaratuta dauden estatistika-adierazleen desagregazioak eskaintzeko, eta, bestetik, orain arte bete ez diren xedeen berri emango duten adierazle berriak sartzeko. Histograma honetan adierazi da gaur egun zenbat adierazlek ematen duten informazioa garapen jasangarrirako 17 helburuetako bakoitzari buruz. Eustaten lehentasuna da gutxien informatuta dauden garapen jasangarrirako helburuetan adierazle berriak sartzea, bai eta Euskal AE mailan eskuragarri dauden adierazleen desagregazio geografikoa ere.

graf0021115_02_e.png

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Gora egin du nekazaritza produktiboa eta jasangarria egiten den Euskal AEko nekazaritza-azaleraren proportzioak

Eragiketa : 
Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren adierazleak
Eragiketa kodea : 
099901
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2023/07/14
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali