Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko landetxeak, apartamentuak eta turismo-aterpetxeak: sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-maila. 2025eko abendua


Nabarmentzekoak



2025. urtea


Sarrerak: Landetxeetan % 6,7ko hazkundea izan dute 2024arekin alderatuta, apartamentu turistikoetan(1) % 29,1ekoa eta turismo-aterpetxeetan % 4,9koa.

Ostatu-gauak: landetxeetan % 6,0ko hazkundea izan da 2024ko datuen aldean, % 15,8koa apartamentu turistikoetan eta % 4,6koa aterpetxeetan.

Batez besteko egonaldia(2): 2025ean 2,57 egunekoa izan da, apartamentu turistikoetan 3,01 egunekoa eta turismo-aterpetxeetan 1,80 egunekoa. 2024an batez besteko egonaldia 2,58, 3,36 eta 1,81 egunekoa izan zen, hurrenez hurren.

Okupazio-maila: landetxeetan logelen okupazio-maila 2,4 puntu handiagoa izan da 2024an baino (% 36,3ra iritsi da). Apartamentu turistikoetan apartamentuen okupazio-maila % 71,1ekoa da, 2024an baino 5,2 puntu gehiago, eta turismo-aterpetxeetan plazen araberako okupazio-maila % 38,9ra iritsi da, 2024an baino 0,6 puntu gehiago.


2025eko abendua


Sarrerak: Landetxeetan % 36,2 handitu dira 2024ko abenduko datuen aldean, apartamentu turistikoetan, berriz, % 8,6 eta turismo-aterpetxeetan % 12,5.

Ostatu-gauak: landetxeetan % 23,8 handitu dira 2024ko hilabete beraren aldean; apartamentu turistikoetan, berriz, % 9,2 eta turismo-aterpetxeetan % 16,2.

Egonaldiko batez besteko egun kopurua: 2,14 egun landetxeetan, 3,70 egun apartamentu turistikoetan eta 1,96 egun turismo-aterpetxeetan.

Okupazio-maila: logelen okupazio-maila % 24,7koa izan da landetxeetan; apartamentuetan okupazio-maila % 62,9koa izan da; eta turismo-aterpetxeetan, plazen okupazio-maila % 19,3koa izan da.


Azterketa estatistikoa



2025. urtea


Euskal AEko landetxeetan, 2025. urte osoan, okupazio-aldagaiek 2024. urtekoek baino balio handiagoak izan dituzte: sarrerak % 6,7 igo dira eta ostatu-gauak % 6,0. Horrela, 2025ean 183.900 sarrera izan dira landetxeetan eta 472.371 ostatu-gau egin dira, Eustaten datuen arabera.


2025ean sarrerak % 10,5 igo dira Araban, % 6,8 Bizkaian eta % 5,2 Gipuzkoan. Ostatu-gauak % 14,1 eta % 6,9 igo dira, hurrenez hurren, Araban eta Gipuzkoan, baina Bizkaian % 0,2 jaitsi dira.


Atzerriko bisitariak Euskal AEko mota horretako establezimenduetako sarrera guztien % 27,3 izan dira 2025ean, 2024an baino % 12,9 gehiago.


Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera gelaka
  2025 p/p-1 (%) 2025 p/p-1 (%) 2025 2024 2025 p.p. * 2025 p.p. *
EUSKAL AE 183.900 6,7 472.371 6,0 2,57 2,58 31,4 2,2 36,3 2,4
Estatukoak 133.605 4,6 343.908 3,5 2,57 2,60 - - - -
Atzerritarrak 50.295 12,9 128.463 13,5 2,55 2,54 - - - -
 
Araba/Álava 36.444 10,5 87.124 14,1 2,39 2,32 23,7 3,6 28,2 3,6
Estatukoak 29.524 7,0 68.925 10,9 2,33 2,25 - - - -
Atzerritarrak 6.920 28,7 18.199 27,9 2,63 2,65 - - - -
 
Bizkaia 55.083 6,8 133.010 -0,2 2,41 2,58 31,0 0,2 35,3 -0,2
Estatukoak 37.226 -1,7 94.999 -4,3 2,55 2,62 - - - -
Atzerritarrak 17.857 30,0 38.011 11,9 2,13 2,47 - - - -
 
Gipuzkoa 92.373 5,2 252.237 6,9 2,73 2,69 35,6 2,5 41,2 3,5
Estatukoak 66.855 7,3 179.984 5,3 2,69 2,74 - - - -
Atzerritarrak 25.518 0,2 72.253 11,2 2,83 2,55 - - - -

p/p-1: Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)

p.p.*= aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2026ko Urtarrilaren 26a

Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta


Euskal AEko landetxeetako batez besteko egonaldia 2,57 egunekoa izan da, 2024an erregistratu ziren 2,58 egunen oso antzekoa. Okupazio-maila, bestalde, % 31,4koa izan da plazen arabera neurtuta, eta % 36,3koa logelen arabera neurtuta, aurreko urtearen aldean ehuneko 2,2 eta 2,4 puntu igo ondoren, hurrenez hurren.


Euskal AEko apartamentu turistikoen 2025eko urteko balantzean, 2024ko datuekin alderatuta, hobekuntza ikusten da, bai sarreren kopuruari dagokionez, bai ostatu-gauei dagokienez. Guztira 276.504 sarrera eta 833.527 ostatu-gau izan dira urte osoan, eta 2024. urtearekiko urteko hazkundeak % 29,1era eta % 15,8ra iritsi dira, hurrenez hurren.


Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera apartamenduka
  2025 p/p-1 (%) 2025 p/p-1 (%) 2025 2024 2025 p.p. * 2025 p.p. *
EUSKAL AE 276.504 29,1 833.527 15,8 3,01 3,36 39,6 0,2 71,1 5,2
Estatukoak 162.348 24,0 491.162 12,2 3,03 3,34 - - - -
Atzerritarrak 114.156 37,1 342.365 21,3 3,00 3,39 - - - -
 
Araba/Álava 9.417 -14,6 115.459 6,0 12,26 9,87 28,8 0,2 71,0 -6,6
Estatukoak 7.658 -18,3 79.048 5,8 10,32 7,98 - - - -
Atzerritarrak 1.759 5,7 36.411 6,5 20,70 20,54 - - - -
 
Bizkaia 193.890 35,7 415.932 27,5 2,15 2,28 40,4 0,5 65,9 13,5
Estatukoak 114.394 30,9 236.771 24,6 2,07 2,17 - - - -
Atzerritarrak 79.496 43,3 179.161 31,4 2,25 2,46 - - - -
 
Gipuzkoa 73.196 21,4 302.135 6,1 4,13 4,72 44,6 -0,7 77,6 2,5
Estatukoak 40.295 18,0 175.342 1,3 4,35 5,07 - - - -
Atzerritarrak 32.901 25,9 126.793 13,4 3,85 4,28 - - - -

p/p-1: Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)

p.p.*= aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2026ko Urtarrilaren 26a

Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta


2025. urte osoan erregistratutako ostatu-gauek gora egin dute —2024an izandakoekin alderatuta— hiru lurraldeetan, maila desberdinean bada ere: % 27,5 Bizkaian, % 6,1 Gipuzkoan eta % 6,0 Araban. Sarreren kasuan, Araban % 14,6 jaitsi dira, Bizkaian % 35,7 igo dira eta Gipuzkoan % 21,4.


Atzerritar jatorriko pertsonen sarrerak, urtean zehar % 37,1eko igoera izan ondoren, Euskal AEko mota horretako establezimenduetan 2025ean izandako guztizkoaren % 41,3 izan ziren, 2024an izandako % 38,9ren gainetik.


Plazakako okupazio-maila ehuneko 0,2 puntutan gainditu da 2024an lortutakoa; apartamentukako okupazio-maila, berriz, 5,2 puntutan; hala, 2025ean % 39,6an eta % 71,1ean finkatu dira, hurrenez hurren.


Euskal AEko turismo-aterpetxeen kasuan, 2025eko urteko balantzean, urte arteko % 4,9ko hazkundea ikusten da sarreren kopuruan eta % 4,6koa ostatu-gauen kopuruan, izan ere, urte osoa hartuta, 262.558 sarrera eta 473.449 ostatu-gau izan dira. Sarreren urteko igoera % 86,2koa izan da Araban, % 6,3koa Gipuzkoan eta % 0,8koa Bizkaian.

Ostatu-gauek, bestalde, urte osoa hartuta, % 63,3 egin dute gora Araban, % 6,5 Gipuzkoan eta % 1,3 Bizkaian.


Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera
  2025 p/p-1 (%) 2025 p/p-1 (%) 2025 2024 2025 p.p. *
EUSKAL AE 262.558 4,9 473.449 4,6 1,80 1,81 38,9 0,6
Estatukoak 111.848 10,0 210.228 13,4 1,88 1,82 - -
Atzerritarrak 150.710 1,5 263.221 -1,5 1,75 1,80 - -
 
Araba/Álava 10.263 86,2 15.338 63,3 1,49 1,70 26,7 9,8
Estatukoak 7.869 56,7 12.355 47,3 1,57 1,67 - -
Atzerritarrak 2.394 386,4 2.983 197,5 1,25 2,04 - -
 
Bizkaia 142.867 0,8 267.715 1,3 1,87 1,87 43,6 0,2
Estatukoak 61.410 3,5 120.499 11,4 1,96 1,82 - -
Atzerritarrak 81.457 -1,1 147.215 -5,7 1,81 1,90 - -
 
Gipuzkoa 109.428 6,3 190.396 6,5 1,74 1,74 35,0 0,3
Estatukoak 42.569 14,0 77.373 12,4 1,82 1,84 - -
Atzerritarrak 66.859 1,8 113.023 2,8 1,69 1,67 - -

p/p-1: Azken aldian izandako urte arteko aldakuntza-tasa (p), aurreko urteko aldi berarekin alderatuta (p-1)

p.p.*= aurreko urteko aldi baliokidearekiko aldea ehuneko-puntutan

Data 2026ko Urtarrilaren 26a

Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta



2025eko abendua


Urteko azken hilabetean, 2025eko abenduan, Euskal AEko landetxeetan sarrerak eta ostatu-gauak % 36,2 eta % 23,8 murriztu dira, hurrenez hurren, aurreko urteko abenduan ikusitako datuekin alderatuta, eta 12.362n eta 26.509n kokatu dira, hurrenez hurren.


2025eko abenduan, sarreren % 91,2 eta ostatu-gauen % 90,8 Estatutik etorritako pertsonek egindakoak izan dira.


Araban 3.267 sarrera erregistratu dira, aurreko urteko abenduan baino % 37,0 gehiago; Bizkaian 3.281, aurreko abenduan baino % 33,2 gehiago; eta Gipuzkoan 5.814 erregistratu ziren, 2024ko abenduan baino % 37,4 gehiago.


Ostatu-gauei dagokienez, Araban % 2,3ko urte arteko igoera izan da, 6.060ra iritsita; Bizkaian 6.510 erregistratu dira —2024ko abenduan baino % 4,5 gehiago—, eta Gipuzkoan 13.939 —aurreko urteko hilabete berean baino % 50,6 gehiago—.


Euskal AEko landa-ostatuetako sarrerak, ostatu-gauak, batez besteko egonaldia eta okupazio-mailak. Abendua 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera gelaka
  2025/12 m/m-12 (%) 2025/12 m/m-12 (%) 2025/12 2024/12 2025/12 p.p. * 2025/12 p.p. *
EUSKAL AE 12.362 36,2 26.509 23,8 2,14 2,36 21,8 4,4 24,7 4,0
Estatukoak 11.271 36,8 24.060 29,4 2,13 2,26 - - - -
Atzerritarrak 1.091 29,9 2.449 -12,9 2,24 3,35 - - - -
 
Araba/Álava 3.267 37,0 6.060 2,3 1,85 2,49 18,7 0,6 21,5 -1,5
Estatukoak 3.124 34,7 5.755 18,1 1,84 2,10 - - - -
Atzerritarrak 143 120,0 305 -71,1 2,13 16,23 - - - -
 
Bizkaia 3.281 33,2 6.510 4,5 1,98 2,53 19,8 1,4 21,6 0,6
Estatukoak 2.960 27,0 5.785 -0,9 1,95 2,50 - - - -
Atzerritarrak 321 143,2 725 84,5 2,26 2,98 - - - -
 
Gipuzkoa 5.814 37,4 13.939 50,6 2,40 2,19 24,8 8,4 28,4 9,3
Estatukoak 5.187 44,6 12.520 58,7 2,41 2,20 - - - -
Atzerritarrak 627 -2,5 1.419 4,0 2,26 2,12 - - - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2026ko Urtarrilaren 26a

Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta


Mota horretako establezimenduetan, Euskal AEko batez besteko egonaldia 2,14 egunekoa izan da abenduan, 2024ko hil berean ikusitako 2,36 eguneko batez bestekoa baino zertxobait azpitik.


Plazen eta logelen araberako okupazio-mailek urte batetik bestera ehuneko 4,4 eta 4,0 puntu egin dute gora, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta % 21,8an kokatuz eta logelen arabera neurtuta % 24,7an.


Apartamentu turistikoei dagokienez, 2025eko abenduan sarrerak eta ostatu-gauak 16.071 eta 59.448 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko abenduaren aldean, sarrerak % 8,6 igo dira eta ostatu-gauak % 9,2.


Euskal AEko apartamentu turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Abendua 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-mailak (%)
    plazen arabera apartamenduka
  2025/12 m/m-12 (%) 2025/12 m/m-12 (%) 2025/12 2024/12 2025/12 p.p. * 2025/12 p.p. *
EUSKAL AE 16.071 8,6 59.448 9,2 3,70 3,68 33,0 0,7 62,9 3,2
Estatukoak 11.584 4,9 41.064 6,3 3,54 3,50 - - - -
Atzerritarrak 4.487 19,6 18.385 16,3 4,10 4,21 - - - -
 
Araba/Álava 814 7,4 10.188 17,0 12,52 11,49 29,3 3,0 73,1 0,0
Estatukoak 719 3,9 7.325 25,1 10,18 8,46 - - - -
Atzerritarrak 94 43,7 2.864 0,4 30,33 31,00 - - - -
 
Bizkaia 11.470 8,6 29.137 17,0 2,54 2,36 31,8 0,7 52,0 10,4
Estatukoak 8.532 7,0 20.324 10,9 2,38 2,30 - - - -
Atzerritarrak 2.938 13,6 8.813 34,4 3,00 2,54 - - - -
 
Gipuzkoa 3.787 8,8 20.123 -3,4 5,31 5,98 37,4 -0,1 73,4 -2,2
Estatukoak 2.333 -2,0 13.415 -7,0 5,75 6,06 - - - -
Atzerritarrak 1.455 32,1 6.708 4,9 4,61 5,81 - - - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2026ko Urtarrilaren 26a

Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta


Euskal AEko apartamentu turistikoetan izandako sarrera guztien % 27,9 eta ostatu-gau guztien % 30,9 atzerriko jatorriko bisitariei dagozkie, urte batetik bestera % 19,6ko eta % 16,3ko igoerak, hurrenez hurren, erregistratu ondoren.


Behatutako batez besteko egonaldia 3,70 egunekoa izan da 2025eko abenduan, 2024ko 3,68 egunekoa baino zertxobait luzeagoa. Lurralde historikoen arabera ikusita, batez besteko egonaldi hori 2,54 egunekoa izan da Bizkaian, 5,31 egunekoa Gipuzkoan eta 12,52 egunekoa Araban.


Plazen araberako okupazio-maila % 33,0koa izan da Euskal AEn, eta % 62,9ra iritsi da apartamentuen arabera neurtuta. Horrek esan nahi du urte arteko hazkundea ehuneko 0,7 eta 3,2 puntukoa izan dela, hurrenez hurren.


Turismo-aterpetxeei dagokienez, 2025eko abenduan sarrerak eta ostatu-gauak 9.269 eta 18.193 izan dira, hurrenez hurren. Aurreko urteko abenduarekin alderatuta, zifra horiek % 12,5eko igoera adierazten dute sarreren kasuan, eta % 16,2koa ostatu-gauen kasuan.


Plazakako okupazio-maila % 19,3koa izan da eta batez besteko egonaldia 1,96 egunekoa.


Euskal AEko aterpetxe turistikoetako sarrerak, gaualdiak, batez besteko egonaldia eta okupazio graduak. Abendua 2025

Excel csv
  Sarrerak Gaualdiak Batez-besteko egonaldia Betetze-maila plazaka (%)
  2025/12 m/m-12 (%) 2025/12 m/m-12 (%) 2025/12 2024/12 2025/12 p.p.
EUSKAL AE 9.269 12,5 18.193 16,2 1,96 1,90 19,3 0,8
Estatukoak 4.967 15,1 9.395 10,8 1,89 1,97 - -
Atzerritarrak 4.302 9,6 8.798 22,7 2,05 1,83 - -
 
Araba/Álava 668 12,9 887 8,9 1,33 1,38 16,7 0,5
Estatukoak 487 -5,3 587 -20,3 1,21 1,43 - -
Atzerritarrak 181 134,2 300 287,7 1,66 1,00 - -
 
Bizkaia 4.850 13,6 9.228 10,7 1,90 1,95 19,7 1,2
Estatukoak 2.673 16,0 4.669 9,1 1,75 1,86 - -
Atzerritarrak 2.177 10,9 4.559 12,3 2,09 2,07 - -
 
Gipuzkoa 3.751 11,0 8.078 24,3 2,15 1,92 19,2 0,2
Estatukoak 1.807 20,9 4.139 19,5 2,29 2,32 - -
Atzerritarrak 1.944 3,1 3.939 29,8 2,03 1,61 - -

p.p.*= aurreko urteko hilabete berarekiko portzentajezko puntuko aldea

M/m12 Behatutako azken hilabetean izandako urte arteko aldakuntza-tasa (m), aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta (m-12)

Data 2026ko Urtarrilaren 26a

Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta







Informazio-oharra


Landetxeetako Egoiliarren Turismo Inkestaren erantzun-tasa 63,7koa izan da, Apartamentu Turistikoetakoena 83,1ekoa eta aterpetxeen kasuan 77,4koa 2025eko abenduan.


Eustatek eskerrak eman dizkie inkesta honetan parte hartu duten establezimendu guztiei.



(1) Ez dira epigrafe honetan sartzen turismo-erabilerako etxebizitzak, arrazoi turistikoengatik aldi baterako eskaintzen, merkaturatzen edo lagatzen diren etxebizitza partikularrak.

(2) Bezeroek, batez beste, gaua ematen duten establezimendu bakoitzean igarotzen duten egun kopurua. Ez da Euskal AEn egon diren denboraren guztizko iraupena.


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko landetxeak, apartamentuak eta turismo-aterpetxeak: sarrerak, ostatu-gauak eta okupazio-maila. 2025eko abendua

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abendua 2025
Eguneratze data : 
2026/01/26
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali