2025/07/30eko prentsa-oharra
ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN KONTUAK. 2023
Euskal AEko Administrazio Publikoen defizita 2023an 3.337 milioi eurora iritsi zen, BPGren % 3,6
Euskal Administrazioek 203 milioi euroko defizita izan zuten
Euskal AEko Administrazio Publikoek (Euskal Administrazioak, Estatuko Administrazio lurralderatua eta Gizarte Segurantza lurralderatua) 3.337 milioi euroko defizita izan zuten, hau da, 2022an baino 365 milioi euro gehiago, Eustatek Europar Batasuneko Nazio eta Eskualde Kontuen Europako Sistemak (SEC-2010) ezarritako irizpideen arabera landutako datuen arabera.
2023an kudeatutako baliabide ez-finantzarioak 34.878 milioi eurora iritsi ziren, guztira, 2022an baino % 6,7 gehiago; bestalde, enplegu ez-finantzarioak % 7,1 hazi ziren, 38.214 milioi eurora arte. Emaitza 3.337 milioi euroko finantzaketa-beharra izan zen, aurreko urtean baino % 12,3 handiagoa.
Euskal AEko Herri Administrazioen baliabide-enplegu ez-finantzetakoak (milaka euro). 2022-2023
| |
2022 |
2023 |
2023/2022 (%) |
| Finantzazkoak ez diren baliabideak |
32.697.202 |
34.877.543 |
6,7 |
| Merkatuko ekoizpena eta azken erabilera propioarentzako ekoizpena |
1.222.677 |
1.341.299 |
9,7 |
| Merkatukoa ez den produkzioaren ziozko ordainketak |
730.051 |
688.110 |
-5,7 |
| Ekoizpen eta inportazio zergak (kobratzekoak) |
10.145.120 |
10.135.834 |
-0,1 |
| Jabetzaren errentak |
228.127 |
496.721 |
117,7 |
| Errenta, ondare eta abarren gaineko zergak |
8.650.716 |
9.587.521 |
10,8 |
| Gizarte-kotizazioak |
10.385.496 |
11.214.080 |
8,0 |
| Beste transferentzia arrunt batzuk |
1.027.191 |
1.044.936 |
1,7 |
| Kapitalzergak (kobratzekoak) |
197.835 |
229.404 |
16,0 |
| Inbertsiorako laguntzak (kobratzekoak) |
95.855 |
72.380 |
-24,5 |
| Bestelako kapital-transferentziak (kobratzekoak) (1) |
14.134 |
67.257 |
375,8 |
| Finantzazkoak ez diren erabilerak |
35.669.423 |
38.214.436 |
7,1 |
| Alokatuen ordainsariak |
8.891.428 |
9.173.964 |
3,2 |
| -Bitarteko kontsumoa |
4.790.322 |
4.999.518 |
4,4 |
| Dirulaguntzak (ordaintzekoak) |
1.406.416 |
952.678 |
-32,3 |
| Produkzioaren gaineko beste zerga batzuk |
37.568 |
40.785 |
8,6 |
| Jabetzaren errentak |
211.312 |
311.574 |
47,4 |
| Errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zerga arruntak (ordaintzekoak) |
2.469 |
2.212 |
-10,4 |
| Espezieko gizarte-transferentziak ez diren gizarte-prestazioak |
14.288.857 |
15.604.270 |
9,2 |
| Gauzazko gizarte-transferentziak Merkatuan erositako ekoizpena |
2.494.398 |
2.616.542 |
4,9 |
| Beste transferentzia arrunt batzuk |
882.884 |
933.627 |
5,7 |
| Kapitalaren osaketa gordina |
1.942.464 |
2.738.291 |
41,0 |
| Kapital transferentziak (ordaintzekoak) |
702.501 |
849.031 |
20,9 |
| Ezfinantzetako aktibo ez ekoitzien erosketa garbiak |
18.805 |
-8.055 |
-142,8 |
| Aurrezki garbia |
-1.505.755 |
-1.220.460 |
-18,9 |
| Finantzatzeko ahalmena(+) beharrizana(-) |
-2.972.221 |
-3.336.894 |
12,3 |
(1)Barne ditu nekez lortuko den diru-bilketagatiko kapital-transferentziak
Data 2025eko Uztailaren 30a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak
Baliabide ez-finantzarioen xehetasunak bilakaera desberdinak erakusten ditu. Hiru garrantzitsuenen artean (guztizkoaren % 88,7 hartzen dute), Gizarte-kotizazioak daude. Horrek jarraitzen du izaten pisurik handieneko partida (guztizkoaren % 32,2), eta % 8,0ko hazkundea izan zuen, hau da, 829 milioi euro gehiago, eta 2023an 11.214 milioi eurora iritsi zen. Errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zergak baliabideen % 27,5 izan ziren, eta % 10,8 hazi ziren, 9.588 milioi eurora iritsi arte. Aitzitik, Produkzioaren eta inportazioen gaineko zergei dagokien zenbatekoa (baliabideen % 29,1) % 0,1 jaitsi zen, eta 10.136 milioikoa izan zen. Murrizketa hori, batez ere, BEZaren eta Ondare-eskualdaketen eta Egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren diru-sarreren jaitsierak eragin zuen.
Gainerako errubriken bilakaera positiboa izan zen, oro har. Zehazki, Merkatu-produkzioa eta Beste produkzio batzuengatiko ordainketak (baliabideen % 5,8) atalari dagozkion diru-sarreren guztizkoa % 3,9 handitu zen. Bestelako transferentzia arruntak (baliabideen % 3,0) % 1,7 handitu ziren. Jabetza-errentek (guztizkoaren % 1,4) % 117,7ko hazkundea izan zuten, batez ere interesengatiko diru-sarreren igoeraren ondorioz, horiek 497 milioi eurora iritsi baitziren 2023an. Kapitalaren gaineko zergak % 16,0 hazi ziren eta 229 milioi eurotan kokatu ziren. Azkenik, gainerako kapital-transferentziak (Inbertsiorako laguntzak eta Bestelako kapital-transferentziak) % 27 handitu ziren guztira, 2023an 140 milioi eurotara iritsiz.
Enplegu ez-finantzarioak 38.214 milioi eurotan kokatu ziren, hau da, 2022an baino 2.545 milioi euro gehiago. Errubrika gehienek bilakaera positiboak izan zituzten.
Pisu handieneko zenbatekoa Gauzazko gizarte-transferentziak ez diren gizarte-prestazioei dagokie (Gizarte Segurantzako eta gizarte-laguntzako prestazioak barne), enpleguen % 40,8 izan baitzen, eta % 9,2ko hazkundea izan zuen, hau da, aurreko urtean baino 1.315 milioi euro gehiago, eta 2023an 15.604 milioi eurokoa izan zen. Soldatapekoen ordainsariak (enpleguen % 24,0) % 3,2 egin zuen gora, eta 9.174 milioi eurora iritsi zen. Bitarteko Kontsumoa % 4,4 hazi zen, ia 5.000 milioi eurora iritsi arte, hau da, enpleguen % 13,1era. Kapital-eraketa gordinak (inbertsioa) % 41,0eko igoera izan zuen, eta 2.738 milioi eurora iritsi zen 2023an, enpleguen % 7,2ra. Gauzazko gizarte-transferentziak: merkatuan eskuratutako produkzioa (osasun- eta hezkuntza-itunak barne) % 4,9 hazi zen, eta 2.617 milioi eurora iritsi zen, enpleguen guztizkoaren % 6,8ra. Eta Kapital-transferentziak (ordaintzekoak) eta bestelako aktiboen erosketak batera % 16,6 hazi ziren, 841 milioi euro arte, eta enpleguen % 2,2 izan ziren.
Murriztu ziren partiden artean, garrantzitsuena Dirulaguntzetarako (ordaintzeko) zenbatekoa da, % 32,3 murriztu baitzen, hau da, 454 milioi euro gutxiago, eta 2023an 953 milioi eurora iritsi zen; jaitsiera hori erregaiaren eta energiaren prezioaren hobarira bideratutako gastuaren jaitsierak eragin zuen, batez ere.
Erakundeen ikuspegitik, Euskal Administrazioek (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, Udal-erakundeak eta Administrazio Publiko gisa sektorizatutako mendeko erakundeak) 667 milioi eurotan egin zuten okerrera euren saldoan, 2022an 465 milioi euroko finantzaketa-ahalmena (superabita) izatetik 2023an 203 milioi euroko finantzaketa-beharra (defizita) izatera igaro baitziren.
Administrazio Lurralderatuak (Estatua gehi Gizarte Segurantza) 303 milioi eurotan hobetu zuen bere saldoa, eta 2022an 3.437 milioi euroko finantzaketa-beharra (defizita) izatetik 2023an 3.134 milioi eurokoa izatera pasatu zen.
Euskal AEko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantza-gaitasuna (+) edo finantza-beharra (-) (milaka euro). 2023
| |
Finantzazkoak ez diren baliabideak |
Finantzazkoak ez diren erabilerak |
Aurrezki garbia |
Finantzatzeko ahalmena(+) beharrizana(-) |
| Herri Administrazioak |
34.877.543 |
38.214.436 |
-1.220.460 |
-3.336.894 |
| |
| Estatuaren administrazioa + Gizarte Segurantza Lurralderatua |
13.975.741 |
17.109.797 |
-2.663.434 |
-3.134.056 |
| Estatuaren administrazioa Lurralderatua |
2.892.456 |
2.647.528 |
717.285 |
244.928 |
| Gizarte Segurantza Lurralderatua |
11.083.284 |
14.462.268 |
-3.380.718 |
-3.378.984 |
| |
| Euskal administrazioak |
23.428.348 |
23.631.186 |
1.442.974 |
-202.838 |
| Eusko Jaurlaritza |
14.350.950 |
14.457.124 |
581.220 |
-106.175 |
| Araba/Álava |
3.449.705 |
3.418.634 |
112.152 |
31.071 |
| Bizkaia |
11.076.281 |
11.243.774 |
512.547 |
-167.493 |
| Gipuzkoa |
7.088.745 |
7.048.987 |
237.054 |
39.759 |
Sartutako erakundeak, ikusi ohar metodologikoa
Data 2025eko Uztailaren 30a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak
Euskal Administrazioei dagokienez, zehazki, Eusko Jaurlaritzari dagozkion erakundeen saldoak 87 milioi euro egin zuen behera, eta 2022an 19 milioi euroko saldo negatiboa izatetik 2023an 106 milioi euroko saldo negatiboa izatera igaro zen.
Arabako foru- eta udal-administrazioen multzoak, oro har, 31 milioi euroko saldo positiboa izan zuen, aurreko urtean baino 26 milioi gutxiago. Bizkaiak 368 milioi eurotan murriztu zuen bere saldoa: 2022an 201 milioi euroko saldo positiboa zuen bitartean, 2023an 167 milioi euroko saldo negatiboa izan zuen. Gipuzkoak ere okerrera egin zuen: 2022an 226 milioi euroko saldo positiboa izatetik 2023an 40 milioi eurokoa izatera igaro zen.
Bestalde, Estatuko Administrazio Lurralderatuak 613 milioi eurotan hobetu zuen bere saldoa, 2022an 368 milioi euroko defizita izatetik 2023an 245 milioi euroko finantziazio-gaitasuna izatera igaroz. Alde batetik, baliabide ez-finantzarioak 400 milioi euro baino gehiago hazi ziren, batez ere euskal administrazioek 2023an ordaindu zuten kupoaren zenbateko handiagoagatik. Bestalde, enplegu ez-finantzarioak 195 milioi eurotan murriztu ziren, batez ere, 2022an Estatuak 360 milioi euroko transferentzia egin zuelako Euskal Autonomia Erkidegora, energia-produktu jakin batzuen prezioaren aparteko eta aldi baterako hobaria finantzatzeko, elkarrekikotasunik gabe 2023an.
Gizarte Segurantza Lurralderatuari dagokionez, finantziazio-beharra 310 milioi euro handitu zen, eta 2023an 3.379 milioi eurora iritsi zen.
Herri administrazioen azken eskaria. Euskal AE (milaka euro). 2021-2023
| |
2021 |
% |
2022 |
% |
2023 |
% |
| Herri administrazioen azken kontsumoko gastua |
14.201.693 |
90,2 |
15.150.467 |
88,6 |
15.895.191 |
85,3 |
| Herri administrazioen kapital finkoaren eraketa gordina |
1.540.341 |
9,8 |
1.942.464 |
11,4 |
2.738.291 |
14,7 |
| Barne eskari publikoa |
15.742.034 |
100,0 |
17.092.932 |
100,0 |
18.633.482 |
100,0 |
Data 2025eko Uztailaren 30a
Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak
Administrazio publikoen azken gastuaren egituran, Azken Kontsumoko Gastua —hau da, administrazioek ondasun eta zerbitzuen produkzioak egindako gastua gehi etxeei hornitzen zaizkien merkatuko ekoizleek ekoitzitako ondasun eta zerbitzuak (espezietako gizarte-transferentziak) batuta— Barne Eskari Publikoaren % 85,3 izan zen 2023an —aurreko urtean baino ehuneko 3,3 puntu azpitik—.Kapital Eraketa Gordinak (Inbertsio Publikoa), berriz, Barne Eskariaren % 11,4tik % 14,7ra egin zuen gora, eta 2.738 milioi eurora iritsi zen.
Erakundeen aldetik, inbertsioen % 95,2 Euskal Administrazioek egin zuten; hala, 2.608 milioi eurora iritsi zen, hau da, 2022an baino 770 milioi euro gehiago. Bestalde, Estatuko Administrazio eta Gizarte Segurantza Lurralderatuei dagokien zenbatekoa 130 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtean baino 26 milioi euro gehiago.
BPGri dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen defizita % 3,6koa izan zen, hau da, ehuneko 0,2 puntu igo zen aurreko urtearekin alderatuta.
Administrazio Publikoen finantzaketa-beharraren igoera hori 27-Europar Batasuneko batezbestekoan ere gertatu zen, non BPGren ehuneko defizita ehuneko 0,3 puntu igo baitzen, 2022ko % 3,2tik 2023ko % 3,5era pasatuz. Defizita handitu egin zen Frantzian (% 4,7tik % 5,4ra), Alemanian (% 2,1etik % 2,5era), Belgikan (% 3,6tik % 4,1era) eta Finlandian (% 0,2tik % 3,0ra). Espainian, aldiz, defizita ehuneko 1,1 puntu murriztu zen, BPGren % 4,6tik % 3,5era pasatuz.
Informazio gehiago nahi izanez gero:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62