HomeGaiakHerri Administrazioen kontuakPrentsa Oharrak Euskal AEko Herri Administrazioen...

2024/07/31ko prentsa-oharra

AMINISTRAZIO PUBLIKOEN KONTUAK. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko Herri Administrazioen defizita hiru mila milioitik behera jaitsi da 2022an, 2.972 milioira arte

2021eko datuekin alderatuta, finantzaketa-beharrak % 1,2 egin du behera

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko Administrazio Publikoek (Euskal Administrazioak, Estatuko Administrazio Lurralderatua eta Gizarte Segurantza Lurralderatua) 2.972 milioi euroko defizita izan zuten 2022an, hau da, 2021ean baino 37 milioi euro gutxiago.

2022ko defizitaren hobekuntza hori baliabide ez-finantzarioak % 7,5 gehitzearen emaitza izan zen, 2.274 milioi gehiago; enplegu ez-finantzarioak, berriz, % 6,7 hazi ziren, hau da, 2.237 milioi gehiago. Ondorioz, saldoa 37 milioi eurotan hobetu zen, eta 2.972 milioi eurotan kokatu.

Erakundeen ikuspegitik, Euskal Administrazioek (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udal-erakundeak eta mendeko erakunde sektorizatuak, administrazio publiko gisa) saldoa okertu zuten, 2021ean 1.074 milioiko finantzaketa-ahalmena (superabita) izatetik 2022an 465 milioiko finantzaketa-beharra (defizita) izatera igaro baitziren. Azpimarratu behar da 2021eko superabit handia, neurri batean, covid neurriak finantzatzera bideratutako transferentziek eragin zutela.

Euskal AEko herri administrazioen aurrezki garbia eta finantza-gaitasuna (+) edo finantza-beharra (-) (milaka euro). 2022

Excel csv
 Finantzazkoak ez diren baliabideakFinantzazkoak ez diren erabilerakAurrezki garbiaFinantzatzeko ahalmena(+) beharrizana(-)
---Herri Administrazioak32.697.20235.669.423-1.550.067-2.972.221
     
Estatuaren administrazioa + Gizarte Segurantza Lurralderatua12.595.70216.032.449-3.483.236-3.436.747
Estatuaren administrazioa Lurralderatua2.474.5542.842.494-414.781-367.940
Gizarte Segurantza Lurralderatua10.274.87713.343.684-3.068.455-3.068.807
     
Euskal administrazioak22.536.89022.072.3641.933.169464.526
Eusko Jaurlaritza13.748.52513.767.779657.741-19.254
Araba/Álava3.335.3903.278.55668.03256.833
Bizkaia10.636.44610.435.855862.647200.591
Gipuzkoa6.843.3736.617.018344.749226.356

Sartutako erakundeak, ikusi ohar metodologikoa

Data 2024ko Uztailaren 31a

Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak

Guztizko Administrazio Lurralderatuak (Estatua eta Gizarte Segurantza) saldoa 646 milioitan hobetu zuen, eta 2021ean 4.083 milioiko finantzaketa-beharra (defizita) izatetik 2022an 3.437 milioikoa izatera pasatu zen.

Xehetasunetan sartuz, Estatuko Administrazio Lurralderatuak 268 milioi eurotan murriztu zuen saldo negatiboa, 2021eko 636 milioitik 2022ko 368 milioira.

Bestalde, Gizarte Segurantza Lurralderatuak 13.344 milioi euroko enpleguak erregistratu zituen, eta guztira 10.275 milioiko baliabideak. Hartara, 3.069 milioiko saldo negatiboa izan zuen, baina defizitak 379 milioiko hobekuntza izan zuen. 2021arekin alderatuta, baliabide ez-finantzarioak % 5,1 hazi ziren, batez ere Gizarte-kotizazioak 463 milioi igo zirelako, % 4,8. Enplegu ez-finantzarioak, aldiz, % 0,1 bakarrik gehitu ziren, 117 milioi. Partidarik garrantzitsuena Gizarte-prestazioei dagokie (pentsioak eta langabezia-prestazioak barne), eta enpleguen % 97,2 izan ziren, % 1,4ko igoerarekin, 12.972 milioira iritsiz. Bigarrenik, Dirulaguntzak (salbuespenak eta kuoten hobariak) 95 milioi gutxitu ziren, eta 159 milioi izan ziren 2022an, hau da, enpleguen % 1,2.

Euskal Administrazioei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako erakundeen saldoak 646 milioi euro egin zuen okerrera: 2021ean 626 milioi euroko saldo positiboa izatetik 2022an 19 milioiko saldo negatiboa izatera igaro da. Alde batetik, baliabide ez-finantzarioak % 3,6 igo ziren, 13.749 milioira iritsiz, eta enplegu ez-finantzarioak % 8,9 igo ziren, 13.768 milioira iritsiz.

Arabako foru- eta udal-administrazioak 57 milioi euroko saldo positiboa izan zuen, aurreko urtean baino 35 milioi gutxiago. Bizkaiak 136 milioiko finantzaketa-ahalmena izan zuen 2021ean, eta 201 milioikoa 2022an. Gipuzkoako administrazioek ere saldo positiboa hobetu zuten: 220 milioi 2021ean eta 226 2022an.

Euskal AEko Administrazio Publikoen guztizkoak 32.697 milioiko baliabide ez-finantzarioak kudeatu zituen 2022an, 2021ean baino % 7,5 gehiago; bestalde, enplegu ez-finantzarioak % 6,7 hazi ziren, 35.669 milioi euroraino. Hori dela eta, 2.972 milioiko finantzaketa-beharra sortu zen, aurreko urtean baino % 1,2 txikiagoa.

Baliabide ez-finantzarioen barruan, pisu handieneko partidak hazi egin ziren 2022an. Zehazki, Gizarte-kotizazioak partidak pisu handiena izaten jarraitzen du (% 31,8), eta % 4,2ko hazkundea izan zuen, hau da, 417 milioi gehiago, eta 10.385 milioira iritsi zen 2022an. Produkzioaren eta inportazioen gaineko zergak, baliabideen % 31,0, % 9,7 gehitu ziren, 10.137 milioitan kokatuz. Errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zergak % 8,0 hazi ziren, 8.650 milioiraino, hau da, baliabideen % 26,5.

Hona hemen jaitsi ziren partidak: Inbertsiorako laguntzak (% 63,8), Kapitalaren gaineko zergak (% 23,3) eta Jabetzaren errentak (% 0,6). Laburbilduz, 2022ko baliabide ez-finantzarioak 2.274 milioi gehitu ziren aurreko urtearen aldean, 2021eko hobekuntza-ildoari eutsiz.

Era berean, enplegu ez-finantzarioak 35.669 milioi eurokoak izan ziren, 2021ean baino 2.237 milioi gehiago. Ia partida guztiek izan zituzten hazkundeak.

Pisu handieneko partida, Espezieko gizarte-transferentziak ez diren gizarte-prestazioak (Gizarte Segurantzako eta gizarte-laguntzako prestazioak barne), enpleguen % 40,1 izan zen, eta % 2,2 hazi zen, hau da, 305 milioi, 14.289 milioira iritsiz. Soldatapekoen ordainsaria, enpleguen % 24,9, % 8,8 hazi zen, eta 8.891 milioi eurora iritsi. Bitarteko kontsumoa % 5,5 hazi zen, 4.835 milioira iritsi arte, hau da, enpleguen % 13,6. Espezieko gizarte-transferentziak: merkatuan erositako ekoizpena % 6,6 gehitu zen, 2.494 milioira iritsiz, enplegu guztien % 7,0.

Euskal AEko Herri Administrazioen baliabide-enplegu ez-finantzetakoak (milaka euro). 2021-2022

Excel csv
 202120222022/2021 (%)
Finantzazkoak ez diren baliabideak30.423.30732.697.2027,5
Merkatuko ekoizpena eta azken erabilera propioarentzako ekoizpena1.154.3651.222.6775,9
Merkatukoa ez den produkzioaren ziozko ordainketak557.046737.84832,5
Ekoizpen eta inportazio zergak (kobratzekoak)9.238.33510.137.3239,7
Jabetzaren errentak229.461228.127-0,6
Errenta, ondare eta abarren gaineko zergak8.012.8858.650.7168,0
Gizarte-kotizazioak9.968.06110.385.4964,2
Beste transferentzia arrunt batzuk811.0591.027.19126,6
Kapitalzergak (kobratzekoak)257.809197.835-23,3
Inbertsiorako laguntzak (kobratzekoak)264.92795.855-63,8
Bestelako kapital-transferentziak (kobratzekoak) (1)-70.64114.134-
Finantzazkoak ez diren erabilerak33.432.49635.669.4236,7
Alokatuen ordainsariak8.175.7018.891.4288,8
-Bitarteko kontsumoa4.584.1694.835.1185,5
Dirulaguntzak (ordaintzekoak)1.160.1151.406.41621,2
Produkzioaren gaineko beste zerga batzuk38.71137.568-3,0
Jabetzaren errentak187.781211.31212,5
Errentaren, ondarearen eta abarren gaineko zerga arruntak (ordaintzekoak)5592.469341,4
Espezieko gizarte-transferentziak ez diren gizarte-prestazioak13.984.18314.288.8572,2
Gauzazko gizarte-transferentziak Merkatuan erositako ekoizpena2.340.1512.494.3986,6
Beste transferentzia arrunt batzuk920.784919.400-0,2
Kapitalaren osaketa gordina1.540.3411.942.46426,1
Kapital transferentziak (ordaintzekoak)486.764621.18927,6
Ezfinantzetako aktibo ez ekoitzien erosketa garbiak13.23818.80542,0
Aurrezki garbia-2.245.245-1.550.067-31,0
Finantzatzeko ahalmena(+) beharrizana(-)-3.009.189-2.972.221-1,2

(1)Barne ditu nekez lortuko den diru-bilketagatiko kapital-transferentziak

Data 2024ko Uztailaren 31a

Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak

Hazkunde handiak izan zituzten beste eragiketa batzuk kapital-eragiketak izan ziren: Kapital-eraketa gordina, Kapital-transferentziak (ordaindu beharrekoak) eta Beste aktibo batzuen eskurapenak. Horiek batera % 26,6 hazi ziren eta enpleguen % 7,2 izan ziren, 2.582 milioira iritsiz.

Dirulaguntzak (ordaindu beharrekoak) ere % 21,2 hazi ziren, 1.406 milioiraino, enplegu ez-finantzarioen % 3,9.

Herri administrazioen azken eskaria. Euskal AE (milaka euro). 2021-2022

Excel csv
 2021%2022%
Herri administrazioen azken kontsumoko gastua14.251.62590,215.150.46788,6
Herri administrazioen kapital finkoaren eraketa gordina1.540.3419,81.942.46411,4
Barne eskari publikoa15.791.965100,017.092.931100,0

Data 2024ko Uztailaren 31a

Iturria: Eustat. Administrazio publikoen kontuak

Administrazio Publikoen azken gastuaren egituran, Azken Kontsumoko Gastua – hau da, administrazioek ondasun eta zerbitzuen ekoizpenean egindako gastua gehi etxeei hornitzen zaizkien merkatuko ekoizleek ekoitzitako ondasun eta zerbitzuak (espezietako gizarte-transferentziak) – 2022eko Barne Eskari Publikoaren % 88,6 izan zen, aurreko urtean baino ehuneko 1,6 puntu gutxiago. Aitzitik, Kapital Eraketa Gordina (Inbertsio Publikoa) 1.942 milioi eurora iritsi zen, hau da, Barne Eskariaren % 11,4 (eta aurreko urtean % 9,8 izan zen).

Erakundeen ikuspegitik, inbertsioen % 94,6 Euskal Administrazioei egokitu zitzaien, eta ehuneko hori aurreko urtean bezala mantendu da, eta 1.838 milioira iritsi da, hau da, 2021ean baino 381 milioi gehiago. Bestalde, Estatuko Administrazio Lurralderatuari gehi Gizarte Segurantzari dagokien zenbatekoa 104 milioi eurokoa izan zen 2022an, aurreko urtean baino 22 milioi gehiago.

Ohar metodologikoa:

Eurostatek ezarritako ezohiko berrikuspenen politika europarrak dion bezala, kontu nazionalak egiteko erabilitako iturri estatistikoak eta zenbatespen-metodoak aldian behin berrikusi eta eguneratu behar dira; horrela, Eustatek, Administrazio Publikoen Kontuak zabalduz, Kontu Ekonomikoen sistema berrikusteari ekin dio. Europako politika horrek bost urtean behin hobekuntza sistematikoak eta koordinatuak sartzeko aukera ematen du, eta horren arabera, Europako herrialde guztiek dagozkien kontabilitateak berrikusiko dituzte 2024an.

2022ko Herri Administrazioen Kontuak egiteko, aldaketak egin dira, besteak beste, arlo hauetan:

Zergak eta dirulaguntzak kontabilizatzea, informazio-iturri berrien erabilgarritasunaren arabera.

Aldaketak Kapital Finkoaren Kontsumoaren kalkuluan erakunde-talderen batean

Iturri berriak dituzten erakunde batzuen informazio ekonomikoa eguneratzea

Berrikuspen horrek esan nahi du aurreko urteetako datuak berriz kalkulatu behar direla. Argitalpen honetan, 2021. urterako datuak berriz kalkulatu dira. Hurrengo hilabeteetan, aurreko serie osoa eguneratuko da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko Herri Administrazioen defizita hiru mila milioitik behera jaitsi da 2022an, 2.972 milioira arte

Eragiketa : 
Euskal administrazioen kontu ekonomikoak
Eragiketa kodea : 
173003
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2011-2022
Eguneratze data : 
2024/07/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali