2026/01/20ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (KAMEE) 2025eko azaroa

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Ondasunen esportazioak % 2,3 murriztu ziren 2025eko azaroan Euskal AEn


2025eko lehen hamaika hilabeteetako metatuan, esportazioek % 4,1 egin dute atzera, produktu energetikoek eraginda (–% 38,0)


2025eko azaroan, Euskal AEko ondasunen esportazioek % 2,3 egin zuten behera urte arteko tasan, Eustaten datuen arabera. Zenbatekoa 2.461,8 milioi eurokoa izan zen, aurreko urteko hilabete bereko 2.518,9 milioi euroen aldean. Produktu energetikoen esportazioak % 28,5 handitu ziren eta ez-energetikoenak % 3,0 murriztu ziren.


Hilabete honetan, merkataritza-saldoa positiboa da (257,7 milioi euro inguru) eta estaldura-tasa % 111,7koa.


Araba da bilakaerarik negatiboena izan duen lurralde historikoa (–% 13,9). Gipuzkoan esportazioak % 6,7 igo dira eta Bizkaian % 1,1.


Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzaren bilakaera. Milaka eurotan. Azaroa 2025

Excel csv
  ESPORTAZIOAK INPORTAZIOAK
  Azaroa Azaroa
  2024 2025 Gehikuntza (%) 2024 2025 Gehikuntza (%)
EUSKAL AE            
HILABETEA, GUZTIRA 2.518.911 2.461.793 -2,3 2.280.704 2.204.144 -3,4
ENERGIAZKO GAIAK 56.403 72.475 28,5 579.296 388.215 -33,0
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK 2.462.508 2.389.318 -3,0 1.701.408 1.815.929 6,7
URTEKO METATUA 28.723.929 27.550.133 -4,1 25.114.874 24.556.869 -2,2
ENERGIAZKO GAIAK 1.893.862 1.173.805 -38,0 6.623.937 5.143.358 -22,4
ENERGIAZKOAK EZ DIREN GAIAK 26.830.067 26.376.328 -1,7 18.490.938 19.413.511 5,0
 
ARABA / ÁLAVA            
HILABETEA, GUZTIRA 867.579 747.125 -13,9 593.120 740.341 24,8
URTEKO METATUA 8.413.562 8.254.111 -1,9 5.665.052 6.325.434 11,7
 
BIZKAIA            
HILABETEA, GUZTIRA 842.206 851.260 1,1 1.242.299 1.007.283 -18,9
URTEKO METATUA 11.094.418 9.872.465 -11,0 14.485.390 13.049.369 -9,9
 
GIPUZKOA            
HILABETEA, GUZTIRA 809.126 863.409 6,7 445.285 456.520 2,5
URTEKO METATUA 9.215.948 9.423.556 2,3 4.964.433 5.182.067 4,4

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika

Data 2026ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Euskal AEko ondasunen inportazioek % 3,4ko jaitsiera izan zuten eta 2.204,1 milioi euro izatera iritsi ziren. Inportazio energetikoak % 33,0 murriztu ziren eta ez-energetikoak % 6,7 hazi ziren. Arabako inportazioak % 24,8 handitu dira eta Gipuzkoakoak % 2,5; Bizkaikoak, aldiz, % 18,9 murriztu dira.


Produktuen araberako analisia (muga-zergen partidak)


Zehatzago aztertuz, ikusten da 969 esportazio-partiden rankingaren buruan honako hauek daudela: "10 pertsona baino gutxiagoko turismoak", 274,4 milioi euro merkaturatuta eta % 16,5eko beherakadarekin aurreko urteko hilabete beraren aldean; "Automobilentzako zatiak eta osagarriak" (142,7 milioi euro eta % 19,9ko beherakada); "Salgaiak garraiatzeko ibilgailu automobilak" (136,0 milioi euro esportatu eta % 5,5 gutxiago); "Petrolioaren olio finduak" (68,9 milioi euro eta % 75,9 gehiago); eta "Aleatu gabeko burdinazko edo altzairuzko profilak" (bosgarren lekuan), 59,5 milioi eurorekin, eta, kasu honetan, % 25,3ko igoerarekin. Bost partida horiek, azaroan, guztizko komertzializatuaren % 27,7 izan ziren, guztira 681,5 milioi euroko balioarekin.


Euskal AEko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2025

Excel csv
  2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA 2.518.911 2.461.793 100,0 -2,3
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak 328.803 274.416 11,1 -16,5
Automobilentzako zati eta osagarriak 178.130 142.689 5,8 -19,9
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak 143.927 135.978 5,5 -5,5
Petrolioaren olio finduak 39.174 68.921 2,8 75,9
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak 47.453 59.470 2,4 25,3
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako 56.118 54.042 2,2 -3,7
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne 34.728 48.421 2,0 39,4
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak 43.037 47.944 1,9 11,4
Kautxuzko pneumatiko berriak 80.689 38.722 1,6 -52,0
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak 25.962 36.868 1,5 42,0
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak 23.175 31.848 1,3 37,4
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak 31.684 31.668 1,3 -0,1
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina 28.667 31.247 1,3 9,0
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak 25.980 29.414 1,2 13,2
Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak 29.791 28.930 1,2 -2,9
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak 20.872 28.065 1,1 34,5
Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko 25.611 25.506 1,0 -0,4
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 31.085 25.102 1,0 -19,2
Ardoa, mahats freskoarena 26.325 23.702 1,0 -10,0
Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk 20.365 23.612 1,0 15,9
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak 22.782 22.797 0,9 0,1
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. 22.858 22.606 0,9 -1,1
Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. 21.592 21.604 0,9 0,1
Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak 27.162 21.011 0,9 -22,6
Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, arrabotatzea, harriz lantzea, zulatzea...) 720 20.948 0,9 2.810,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2026ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


25 partidarik garrantzitsuenen artean, honako hauen urte arteko hobekuntzak nabarmentzen dira: "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagarriak barne" (% 39,4), "Hamar pertsona edo gehiago —gidaria barne— garraiatzeko ibilgailu automobilak" (% 42,0) eta "Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatu, grapatu, mihiztatu, zerratu, eskuilatu, egokitu, zulatu...)" (0,7 milioitik 21,0 milioira igarotzen da).


"Kautxuzko pneumatiko berrien" beherapena ere aipatzekoa da, 38,7 milioi esportatu baitira, hau da, aurreko urtean baino 42,0 milioi gutxiago; hortaz, % 52,0 murriztu da.


Araban, hamar partida nagusien artean, "10 pertsona baino gutxiagoko turismoen" esportazioen jaitsiera nabarmendu behar da, 254,1 milioi esportatu baitira —aurreko urtean baino 55,5 milioi gutxiago—, hau da, % 17,9ko murrizketa egon da. "Automobilentzako zatiak eta osagarriak" (–% 43,9) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (–% 71,9) ere jaitsi egin dira.


Aitzitik, "Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak" (% 139,7) eta " Hodiak eta hodien osagarriak [adibidez: loturak (erragailuak), ukondoak, zorroak], nikelezkoak" ( % 946,7) salmentek gora egin dute.


Automobilgintzaren sektoreko partidak, aurreko urteko azaroarekin alderatuta, 119,0 milioi jaitsi dira (% 21,9), hots, 544,3 milioi eurotik 425,3 milioi eurora.


Arabako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2025

Excel csv
  2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA 867.579 747.125 100,0 -13,9
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak 309.631 254.102 34,0 -17,9
Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak 143.392 134.783 18,0 -6,0
Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak 36.274 29.486 3,9 -18,7
Ardoa, mahats freskoarena 24.698 22.768 3,0 -7,8
Automobilentzako zati eta osagarriak 38.402 21.540 2,9 -43,9
Motorra duten edo ez duten aireontzien zatiak, tripulatuak izan edo ez, eta satelite eta ibilgailu espazialen zatiak 13.851 15.931 2,1 15,0
Kautxuzko pneumatiko berriak 52.895 14.857 2,0 -71,9
Burdinako edo altzairuko beste tutu batzuk eta profil hutsak 5.293 12.691 1,7 139,7
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak 12.818 11.104 1,5 -13,4
Hodiak eta hodien osagarriak [adibidez: loturak (erragailuak), ukondoak, zorroak], nikelezkoak 809 8.469 1,1 946,7

(p)Behinbehineko datuak

Data 2026ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Bizkaian, hamar partida nagusien artean, honako hauen esportazioek izan duten igoera nabarmendu da: "Petrolioaren olio finduak" (66,5 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino 29,3 milioi euro gehiago, hau da, % 78,7ko igoera), "Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, piezak eta osagarriak barne" (48,4 milioi euro esportatu dira, hau da, % 40,2 gehiago); eta "0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak" (22,5 milioi euro esportatu dira, hau da, % 50,3 gehiago).


Bizkaiko hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2025

Excel csv
  2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA 842.206 851.260 100,0 1,1
Petrolioaren olio finduak 37.215 66.506 7,8 78,7
Automobilentzako zati eta osagarriak 67.270 52.084 6,1 -22,6
Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne 34.475 48.347 5,7 40,2
Kobre findu gabe; fintze elektrolitikorako kobre anodoak 25.980 29.414 3,5 13,2
Kautxuzko pneumatiko berriak 27.305 23.409 2,7 -14,3
0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak 14.981 22.509 2,6 50,3
10 pertsona baino gutxiagoko turismoak 18.330 19.960 2,3 8,9
Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina 20.481 19.445 2,3 -5,1
Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak 18.068 17.747 2,1 -1,8
Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak 14.692 17.632 2,1 20,0

(p)Behinbehineko datuak

Data 2026ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Aitzitik, behera egin dute salmentek honako arlo hauetan: " Automobilentzako zatiak eta osagarriak" (52,1 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino 15,2 milioi euro gutxiago, hau da, % 22,6ko murrizketa) eta "Kautxuzko pneumatiko berriak" (–% 14,3).


Gipuzkoako hileko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera. Milaka euro (p). Azaroa 2025

Excel csv
  2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
ESPORTAZIOAK GUZTIRA 809.126 863.409 100,0 6,7
Automobilentzako zati eta osagarriak 72.457 69.065 8,0 -4,7
Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak 44.717 56.852 6,6 27,1
Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako 40.551 42.190 4,9 4,0
Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak 25.959 36.834 4,3 41,9
Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak 17.761 25.944 3,0 46,1
Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 31.084 25.083 2,9 -19,3
Ontziak eta paketatzeko aparatuak garbitzeko, betetzeko, ixteko, etiketatzeko makinak 21.450 21.140 2,4 -1,4
Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatzea, grapatzea, mihiztatzea, zerratzea, arrabotatzea, harriz lantzea, zulatzea...) 718 20.947 2,4 2.815,5
Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. 19.868 19.903 2,3 0,2
Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak 16.091 17.604 2,0 9,4

(p)Behinbehineko datuak

Data 2026ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


Gipuzkoan, honako hauetan izandako igoerak azpimarra daitezke: "Hamar pertsona edo gehiago —gidaria barne— garraiatzeko ibilgailu automobilak" (% 41,9), 36,8 milioi euro esportatuta, "Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" ( % 46,1), 25,9 milioi euro esportatuta, eta " Zura, plastikoa edo antzeko gai gogorrak lantzeko makina-erremintak (iltzatu, grapatu, mihiztatu, zerratu, eskuilatu, egokitu, zulatu...)" (21,0 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino 20,2 milioi euro gehiago). Aitzitik, salmentek behera egin dute honako hauetan: "Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak" (2024ko azaroan baino 6,0 milioi euro gutxiago, hau da, % 19,3ko jaitsiera), eta "Automobilen zatiak eta osagarriak" (69,1 milioi euro esportatu ziren, hau da, % 4,7 gutxiago).

"Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" partidako inportazioak % 80,7 igo dira, eta " Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak " partidakoak, berriz, % 27,1 jaitsi dira


Inportazioak muga-zergen partiden arabera aztertuz gero, "Beroan ijeztutako produktu lauak, aleatu, txapatu edo estali gabeko burdinazkoak edo altzairuzkoak > 599 mm" igoera nabarmena izan duela ikus daiteke, 21,9 milioi eurotik 39,6 milioi eurora igaro baita. Era berean, gorakada esanguratsua izan da honako alderdi hauetan:  "Polarimetroak, errefraktometroak, espektrometroak, gasen edo keen analizagailuak eta analisi fisiko edo kimikoetarako gainerako tresnak eta aparatuak", 165,4 milioi eurorekin; "Jasotzeko makinen edo aparatuen parteak eta garraiagailuak, nibelatzeko makinak, pala mekanikoak, hondeamakinak, zulagailuak, etab." (% 238,7) eta "Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta galdaketako, burdinako edo altzairuko antzekoak" (% 526,7). Aitzitik, partidarik garrantzitsuenak, "Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak", guztizkoaren % 12,4 hartzen du, eta inportazioek % 27,1 egin dute behera, 376,1 milioi eurotik 274,4 milioi eurora. "Petrolioaren olio finduak" ere murriztu egin da (–% 26,8): 154,2 milioi eurotik 112,8 milioi eurora.


Jatorri/helmuga herrialdeak, 2025eko azaroa


Hilabete honetan, ranking esportatzailearen lehen postuetan honako hauek daude:


-Alemania: 361,3 milioiko balioa duten produktuak jaso ditu gure erkidegotik, % 97,5eko estaldura-tasarekin.

-Frantzia: 359,0 milioi euroko ondasunak esportatu dira herrialde horretara, % 219,4ko estaldura-tasarekin.

-Erresuma Batua: 169,0 milioi euroko balioagatik esportatu da bertara, % 505,7ko estaldura-tasarekin.

-Italia: gure esportazioetatik 155,8 milioi herrialde horretara bideratu dira, eta estaldura-tasa % 136,5ekoa izan da.

-Ameriketako Estatu Batuak: herrialde horretara 119,0 milioi euroko salmentak egin dituzte, % 100,3ko estaldura tasarekin.


Bost herrialde horiek esportazioen guztizkoaren % 47,3 hartzen dute; horietako hiru EB27koak dira; bertan biltzen da esportazioen % 63,6.


Hil honetan, inportazio handienak herrialde hauetatik egin dira, hurrenkera honetan: Alemania (370,6 milioi), Japonia (180,4), Frantzia (163,6 milioi), Txina (137,1 milioi) eta Mexiko (130,0 milioi).


2025eko lehen hamaika hilabeteetako metatuan, esportazioek % 4,1 (1.173,8 milioi euro gutxiago) egin dute atzera 2024ko aldi berarekin alderatuta


Lehenengo hamaika hilabeteetan, eta Euskal AEko esportazioen kasuan, % 4,1eko jaitsiera erregistratu da aurreko urteko aldi beraren aldean, hau da, 1.173,8 milioi euro gutxiago izan dira. Esportazioen zenbatekoa, berriz, 27.550,1 milioikoa izan da aldi horretan.


Bizkaiko esportazioak Euskal AEko handienak dira, 9.872,5 milioi euro guztira; Gipuzkoakoak 9.423,6 miloi euro eta Arabakoak 8.254,1 milioi euro. Bizkaiko esportazioek % 11,0ko jaitsiera izan dute, eta Arabakoek % 1,9koa. Gipuzkoakoak aurreko urtekoak baino % 2,3 gehiago dira.


Produktu mota kontuan hartuta, erkidego osoan "Produktu ez-energetikoak" izan ziren nagusi esportazioan, 26.376,3 milioi eurorekin, 2024ko lehen hamaika hilabeteetan baino % 1,7 gutxiago. Murrizketa hori ez zen homogeneoa izan; Bizkaiko esportazio ez-energetikoak % 5,4 eta Arabakoak % 1,9 jaitsi ziren bitartean, Gipuzkoako esportazioek aurreko urtekoak gainditu zituzten, % 2,3an. "Produktu energetikoen" esportazioek % 38,0ko atzerapena izan dute urte arteko konparazioan.


"10 pertsona baino gutxiagoko turismoak" partida esportazioen artean liderra da 2.822,1 milioi merkaturaturekin, eta % 12,7ko igoera izan du. Muga-zergen partida nagusien artean, hazkunde esportatzaile handienak honako hauek izan dituzte: " Trenbideetarako edo antzekoetarako ibilgailuen zatiak" (458,6 milioi esportatu eta % 84,0ko gehikuntza) eta " Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiari-autoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak " (390,5 milioi esportatu eta % 82,8ko gehikuntza). Aitzitik, partida nagusietako hirutan atzerapenak izan dira: "Kautxuzko pneumatiko berriak" (–% 36,0 eta 347,3 milioi gutxiago), "Petrolioaren olio finduak" (–% 18,7 eta 238,2 milioi gutxiago) eta "Ibilgailu automobilen zatiak eta osagarriak" (–% 15,4 eta 331,3 milioi gutxiago) eta




Euskal AEko esportazioen rankinga, arantzel-partiden arabera, urteko metatua (p). Azaroa 2025

Excel csv
  Kodea Izendapena 2024 2025 2025 (%) 2025/2024 (%)
    ESPORTAZIOAK GUZTIRA 28.723.929 27.550.133 100,0 -4,1
1 8703 10 pertsona baino gutxiagoko turismoak 2.504.973 2.822.089 10,2 12,7
2 8708 Automobilentzako zati eta osagarriak 2.156.604 1.825.309 6,6 -15,4
3 8704 Zamak garraiatzeko ibilgailu automobilak 1.369.019 1.307.943 4,7 -4,5
4 2710 Petrolioaren olio finduak 1.272.683 1.034.523 3,8 -18,7
5 4011 Kautxuzko pneumatiko berriak 965.707 618.432 2,2 -36,0
6 7216 Burdinazko edo aleatu gabeko altzairuzko profilak 587.651 552.820 2,0 -5,9
7 8481 Txorrotetarako artikuluak, balbulak eta antzekoak tutuetarako 520.522 539.091 2,0 3,6
8 7304 Hodiak eta profilak hutsak, soldadurarik gabe, burdinazko edo altzairuzkoak 476.330 458.618 1,7 -3,7
9 8607 Burdinbide eta antzekoetarako ibilgailuen parteak 249.191 458.579 1,7 84,0
10 8411 Turborreaktoreak, turbopropultsatzaileak eta gainerako gas-turbinak, bere piezak eta osagaiak barne 376.375 448.770 1,6 19,2
11 8605 Trenbideetarako eta antzekoetarako bidaiariautoak, ekipaje-furgoiak, posta-autoak eta bestelakoak 213.652 390.477 1,4 82,8
12 8504 Transformadore elektrikoak, bihurgailu estatikoak eta erreaktantzia-bobina 333.448 373.700 1,4 12,1
13 7606 0,2 mm baino gehiagoko lodiera duten aluminiozko xaflak eta tirak 302.187 362.357 1,3 19,9
14 7326 Burdina edo altzairuzko gainerako manufakturak 365.355 339.409 1,2 -7,1
15 8537 Koadroak, taulak eta kontrolerako edo elektrizitate-banaketarako euskarriak 281.030 317.802 1,2 13,1
16 8428 Igogailuak, eskailera mekanikoak, garraiagailuak, etab. 287.561 268.898 1,0 -6,5
17 8702 Gidaria barne hamar pertsona edo gehiago eramateko ibilgailu automobilak 217.157 264.786 1,0 21,9
18 9990 Aduana-tarifan berariaz jasota ez dauden merkantziak 364.020 262.707 1,0 -27,8
19 7325 Galdaketa, burdina edo altzairuzko beste manufaktura moldeatu batzuk 226.786 244.778 0,9 7,9
20 7222 Altzairu herdoilgaitzezko barra eta profilak 235.182 224.905 0,8 -4,4
21 8483 Transmisio-ardatzak, kojineteak, engranajeak, enbrageak, etab. 242.508 222.617 0,8 -8,2
22 7308 Xaflen bidez eraikuntzak, barrak, profilak, tutuak eta fundicion-etako, burdinako edo altzairuko antzeko 287.707 222.187 0,8 -22,8
23 8301 Metal arruntezko giltzarrapo, sarraila, morroilo eta giltzak 220.068 219.775 0,8 -0,1
24 2204 Ardoa, mahats freskoarena 218.842 214.262 0,8 -2,1
25 8501 Motor eta sorgailu elektrikoak (ekipo elektrogenoak izan ezik) 190.335 209.902 0,8 10,3

(p)Behinbehineko datuak

Data 2026ko Urtarrilaren 20a

Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika


2025eko lehen hamaika hilabete hauetako rankingaren arabera, Alemania da herrialde hartzaile nagusia, esportazioen guztizkoaren % 15,0ekin 4.128,6 milioi euroko balio baterako. Herrialde horretatik oso hurbil dago Frantzia, 4.079,6 milioi eurorekin ( guztizkoaren % 14,8). Ondoren datoz Erresuma Batua (1.809,8 milioi eta % 6,6), Italia (1.676,9 milioi eta % 6,1) eta Estatu Batuak (1.581,8 milioi, % 5,7); bost herrialde horien artean Euskadiko esportazioen % 48,2 biltzen da.


Euskal AE osorako inportazioen metatua 24.556,9 milioi euro ingurukoa da. Urte arteko alderaketa eginez gero, ikusten da aurreko urteko aldi berean erregistratutakoa baino 558,0 milioi euro (% 2,2) gutxiago dela. Jaitsiera horren arrazoia da Bizkaiak (13.049,4 milioi) % 9,9 gutxiago erosi duela (–1.436,0 milioi). Bestalde, Arabako inportazioak 660,4 milioi euro (6.325,4 milioi guztira), eta Gipuzkoakoak 217,6 milioi euro igo ziren (5.182,1 milioi euro guztira).


"Produktu ez-energetikoak" partidaren inportazioak % 5,0 igo dira, baina "Produktu energetikoen" partidarenak % 22,4 jaitsi dira.


"Petrolioaren edo mineral bituminosoaren olio gordinak" muga-zerga partida inportatzaile garrantzitsuenak % 27,2 egin du atzera, hau da, aurreko urteko aldi berean baino 1.251,4 milioi gutxiago, 3.355,5 milioi guztira. Olio gordinen inportazioen ondoren, "Petrolioaren olio finduak" agertzen dira, 1.498,5 milioi eurorekin (–% 5,8). Bien artean guztizkoaren % 19.8 dira.


Euskal AEko ondasunen kanpo-merkataritzak, 2025eko urtarriletik azarora, 2.993,3 milioi euroko saldo positiboa izan du, eta estaldura-tasa % 112,2 izatera heldu da.



Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Ondasunen esportazioak % 2,3 murriztu ziren 2025eko azaroan Euskal AEn

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Azaroa 2025
Eguneratze data : 
2026/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/19
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali