2025/05/15eko prentsa-oharra
MERKATARITZA-INDIZEA. 2025/I
Euskal AEko merkataritza-sektoreko salmentak % 1,2 igo dira 2025eko lehen hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoaren aldean salmentak % 1,4 jaitsi dira
Eustaten datuen arabera, Merkataritza-sektoreak % 1,2 egin du gora urte artean 2025eko lehen hiruhilekoan, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak kenduta. Merkataritza-sektorean Handizkako merkataritza, Txikizkako merkataritza eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa sartzen dira.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 1,4 jaitsi dira 2025eko lehen hiruhilekoan.
Merkataritzaren barruan, salmenten urte arteko bilakaera positiboa izan da Txikizkako merkataritzan (% 2,5) eta Handizkako merkataritzan (% 0,7). Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren sektorean, aldiz, salmentak % 1,2 murriztu dira. Hori guztia, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak kenduta.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, urtaroen eragina kenduta, Txikizkako merkataritza % 0,4 igo da, Handizkako merkataritza % 1,9 jaitsi da eta Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa % 0,6 jaitsi da.
Euskal AEko merkataritza-indizea.Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/I
| Prezio finkoak |
| t / t-4 | t / t-1 | A (t) / A (t-4) |
Indize orokorra sektorearen arabera | 1,2 | -1,4 | 1,2 |
Ibilgailu motordunen salmenta eta konponketa | -1,2 | -0,6 | -1,2 |
Handizkako merkataritza | 0,7 | -1,9 | 0,7 |
Txikizkako merkataritza | 2,5 | 0,4 | 2,5 |
| | | |
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera | | | |
Araba/Álava | 1,6 | -0,4 | 1,6 |
Bizkaia | 0,4 | -2,5 | 0,4 |
Gipuzkoa | 2,4 | 0,0 | 2,4 |
| | | |
Enplegu-indizea | | | |
Euskal AE | -0,3 | 0,1 | -0,3 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2025eko Maiatzaren 15a
Iturria: Eustat. Merkataritza-indizea
Salmenten urte arteko portaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan 2025eko lehen hiruhilekoan. Salmentak % 2,4 igo dira Gipuzkoan, % 1,6 Araban eta % 0,4 Bizkaian. Hala ere, aurreko hiruhilekoaren aldean, salmentek ez dute aldaketarik izan Gipuzkoan, % 0,4 jaitsi dira Araban eta % 2,5 Bizkaian.
Euskal AEko Merkataritza-sektoreko landunen indizea % 0,3 jaitsi da 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean. 2024ko azken hiruhilekoaren aldean, aldiz, enplegua % 0,1 igo da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hiru hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 95,31ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62