2025/05/16ko prentsa-oharra

MERKATUKO BESTE ZERBITZU BATZUEN INDIZEA. 2025/I

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak % 4,0 igo dira 2025eko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean salmentak % 0,9 igo dira

Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko salmentak % 4,0 igo dira 2025eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hori guztia, Eustaten datuen arabera, prezio konstanteetan eta egutegiaren eraginak kenduta. Sektore honetan Garraioa, Ostalaritza, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jardueren sektoreek eskainitako zerbitzuak kontabilizatzen dira.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio finkoetan eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 0,9 igo dira 2025eko lehen hiruhilekoan.


Merkatuko beste zerbitzu batzuen barruan, salmenten urte arteko bilakaera % 9,7 igo da Garraio eta biltegiratzearen sektorean, % 3,1 Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorean eta % 2,3 Informazio eta komunikazioen sektorean. Ostalaritzan, aldiz, salmentak % 0,1 jaitsi dira, eta Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak sektorean % 0,8.

2024ko azken hiruhilekoaren aldean, salmenten hiruhileko arteko igoera % 3,6koa izan da Garraio eta biltegiratzean; % 1,6koa Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan; % 0,2koa Informazioan eta komunikazioetan eta % 0,1ekoa Administrazio-jardueretan eta zerbitzu lagungarrietan. Hala ere, Ostalaritzan salmentak % 1,3 murriztu dira hiruhileko artean.

Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/I

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / A(t-4)
Indize orokorra sektorearen arabera4,00,94,0
Garraioa eta biltegiratzea9,73,69,7
Ostalaritza-0,1-1,3-0,1
Informazioa eta komunikazioak2,30,22,3
Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak3,11,63,1
Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak-0,80,1-0,8
    
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera   
Araba/Álava5,70,85,7
Bizkaia3,40,43,4
Gipuzkoa4,32,04,3
    
Enplegu-indizea   
Euskal AE0,2-0,10,1

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

Data 2025eko Maiatzaren 16a

Iturria: Eustat. Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea

Lurralde historikoen arabera, positiboa izan da salmenten bilakaera urteko lehen hiruhilekoan, bai urte artean, bai hiruhileko artean. 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, Araban hazkundea % 5,7koa izan da, Gipuzkoan % 4,3koa eta Bizkaian % 3,4koa. Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten igoera % 2,0koa izan da Gipuzkoan, % 0,8koa Araban eta % 0,4koa Bizkaian.

Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko landunen indizea % 0,2 igo da 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean; aitzitik, 2024ko azken hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,1 jaitsi da.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegi-efektuen serie zuzenduetatik eta hiru hilabete arteko aldaketetatik abiatuta kalkulatzen dira, urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 95,31ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
142537
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
i/2025
Eguneratze data : 
2025/05/16
Hurrengo eguneratzea : 
2025/09/17
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali