2025/09/17ko prentsa-oharra
MERKATUKO BESTE ZERBITZU BATZUEN INDIZEA. 2025/II
Euskal AEko merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak % 1,7 igo dira 2025eko bigarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoan baino % 1,1 txikiagoak izan dira
Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko salmentek % 1,7 egin dute gora 2025eko bigarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hori guztia, Eustaten datuen arabera, prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzendua. Sektore honen barne ondorengoak daude: Garraioa, Ostalaritza, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jardueren sektoreek eskainitako zerbitzuak.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio konstanteetan eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentek % 1,1 egin dute behera 2025eko bigarren hiruhilekoan.
Merkatuko beste zerbitzu batzuen barruan, salmenten urte arteko bilakaera % 5,5 igo da Ostalaritzan, % 2,6 Garraio eta biltegiratze sektorean eta % 1,5 Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak sektorean. Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorean, aldiz, % 0,3 jaitsi dira eta Informazio eta komunikazioen sektorean % 2,1.
2025eko lehen hiruhilekoaren aldean, salmenten igoera % 3,2koa izan da Ostalaritzan eta % 0,8koa Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak sektorean. Bestalde, Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan eta Informazioan eta komunikazioetan % 1,9 egin dute salmentek behera eta Garraio eta biltegiratzean % 2,1.
Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/II
| |
Prezio finkoak |
| |
t / t-4 |
t / t-1 |
At / A(t-4) |
| Indize orokorra sektorearen arabera |
1,7 |
-1,1 |
2,7 |
| Garraioa eta biltegiratzea |
2,6 |
-2,1 |
6,0 |
| Ostalaritza |
5,5 |
3,2 |
2,9 |
| Informazioa eta komunikazioak |
-2,1 |
-1,9 |
0,1 |
| Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak |
-0,3 |
-1,9 |
1,1 |
| Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak |
1,5 |
0,8 |
0,3 |
| |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera |
|
|
|
| Araba/Álava |
5,3 |
0,7 |
5,5 |
| Bizkaia |
1,5 |
-1,4 |
2,4 |
| Gipuzkoa |
0,8 |
-1,1 |
2,3 |
| |
| Enplegu-indizea |
|
|
|
| Euskal AE |
1,0 |
0,4 |
0,6 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2025eko Irailaren 17a
Iturria: Eustat. Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea
Lurralde historikoei dagokienez, hiru lurralde historikoetan positiboa izan da salmenten bilakaera urteko bigarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berberarekin alderatuz. Araban % 5,3 hazi dira salmentak, Bizkaian % 1,5 eta % 0,8 Gipuzkoan. Bestalde, aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten igoera % 0,7koa izan da Araban; aldiz, salmentak % 1,1 gutxitu dira Gipuzkoan eta % 1,4 Bizkaian.
Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko landunen indizeak % 1,0 egin du gora 2024ko bigarren hiruhilekoaren aldean; gainera, 2025eko lehen hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,4 handitu da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegiko eraginak zuzendutako serieetan oinarritzen dira eta hiruhileko arteko aldakuntzak urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 95,76ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62