2025/11/14ko prentsa-oharra
MERKATUKO BESTE ZERBITZU BATZUEN INDIZEA. 2025/III
Euskal AEko Merkatuko zerbitzuen sektoreko salmentak % 2,9 igo dira 2025eko hirugarren hiruhilekoan
Salmentak aurreko hiruhilekoan baino % 1,4 handiagoak izan dira
Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko salmentek % 2,9 egin dute gora 2025eko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, Eustaten datuen arabera. Hori guztia prezio konstanteetan eta egutegiko eraginak zuzendua. Sektore honen barne ondorengoak daude: Garraioa, Ostalaritza, Informazioa eta komunikazioak eta Enpresentzako zerbitzu-jardueren sektoreek eskainitako zerbitzuak.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, prezio konstanteetan eta dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmentak % 1,4 hazi dira 2025eko hirugarren hiruhilekoan.
Merkatuko beste zerbitzu batzuen barruan, salmenten urte arteko bilakaera % 6,4 igo da Garraio eta biltegiratze sektorean, % 3,2 Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoen sektorean eta % 1,0 bai Ostalaritzan zein Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak sektorean. Aldiz, Informazio eta komunikazioen sektorean % 0,4 txikiagoak izan dira salmentak.
2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, salmentak % 3,2 hazi dira Garraio eta biltegiratzean, % 1,2 Administrazio-jarduerak eta zerbitzu lagungarriak sektorean, % 0,9 Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan eta % 0,6 Informazio eta komunikazioen sektorean. Bestalde, Ostalaritzan salmentak % 2,0 txikiagoak izan dira.
Euskal AEko merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/III
| |
Prezio finkoak |
| |
t / t-4 |
t / t-1 |
At / A(t-4) |
| Indize orokorra sektorearen arabera |
2,9 |
1,4 |
2,6 |
| Garraioa eta biltegiratzea |
6,4 |
3,2 |
5,4 |
| Ostalaritza |
1,0 |
-2,0 |
2,2 |
| Informazioa eta komunikazioak |
-0,4 |
0,6 |
-0,1 |
| Jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak |
3,2 |
0,9 |
2,3 |
| Administrazio jarduerak eta zerbitzu lagungarriak |
1,0 |
1,2 |
-0,7 |
| |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera |
|
|
|
| Araba/Álava |
5,3 |
1,0 |
5,4 |
| Bizkaia |
3,6 |
1,8 |
2,6 |
| Gipuzkoa |
0,9 |
1,0 |
1,5 |
| |
| Enplegu-indizea |
|
|
|
| Euskal AE |
0,3 |
-0,2 |
0,5 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
A(t) / A(t-4) Urteen arteko aldakuntza urte honetan zehar. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
Data 2025eko Azaroaren 14a
Iturria: Eustat. Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea
Lurralde historikoei dagokienez, hiru lurralde historikoetan positiboa izan da salmenten bilakaera urteko hirugarren hiruhilekoan aurreko urteko hiruhileko berberarekin alderatuz. Araban % 5,3 hazi dira salmentak, Bizkaian % 3,6 eta % 0,9 Gipuzkoan. Aldi berean, aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten igoera % 1,8koa izan da Bizkaian eta % 1,0koa Araban eta Gipuzkoan.
Euskal AEko Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektoreko landunen indizeak % 0,3 egin du gora 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean; aldiz, 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, enplegua % 0,2 jaitsi da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegiko eraginak zuzendutako serieetan oinarritzen dira eta hiruhileko arteko aldakuntzak urtaro-eraginik gabeko serieak oinarri hartuta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhilekoaren indizea kalkulatu da laginaren % 96,68 kontuan izanik.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62