HomeGaiakUdako ikastaroaPrentsa Oharrak Berrikuntza euskal ekonomian:...

2024/06/20ko prentsa-oharra

EHUko UDAKO IKASTAROA. 2024

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Berrikuntza euskal ekonomian: egoera, irismena eta aztertu beharreko perspektibak Eustaten udako ikastaroan

Ikastaroa uztailaren 8an eta 9an emango da, UIKren (UPV/EHU) udako ikastaroen esparruan, aurrez aurre eta online

“La innovación en la economía vasca. Situación alcance y perspectivas” da Eustatek UIKren udako ikastaroen 2024. edizioan antolatu duen ikastaroa. Ikastaroa uztailaren 8an eta 9an emango da, online eta aurrez aurre, Miramar Jauregian, Donostian.

Helburua da euskal ekonomiaren berrikuntza-maila erakustea, lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza sustatzeko mekanismoak aztertzea eta ekonomiaren ekosistema berritzailea errazten duten faktoreak ulertzea.

Horretarako, bi egunetan zehar, ekonomiaren eta berrikuntzaren esparruan esku hartzen duten adituek eta eragileek euskal ekonomiak berrikuntzari dagokionez duen errealitateari helduko diote, hori funtsezkoa baita haren lehiarako potentziala zein den jakiteko. Horien inpaktuan sakonduko dute, gertatzen diren aldaketetara arin eta azkar egokitzeko eta lehiakortasuna hobetzeko, estrategia publikoak eta pribatuak azterketa-elementu bihurtzen diren testuinguru batean, estatistika ofizialaren bidez eskuragarri dagoen informazioarekin batera.

Programa eta irakasleak

Ikastaroaren lehen eguna, uztailaren 8a, hiru klasetan banatzen da. Lehenengoan, berrikuntzaren neurketa, iturriak, baliabideak eta emaitzak azalduko dira, Eustateko Estatistika Produkzio eta Analisiko zuzendariorde Mariví García Olearen eta enpresen estatistiken arduradun Javier San Vicenteren eskutik. Ondoren, Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendari nagusiak, Cecilia Cabellok, I+G+Bk lurralde-kohesioan duen garrantziaz hitz egingo du, eta, azkenik, Orkestrako zuzendari nagusiak, Maria José Arangurenek, itxiko du ikasturteko lehen eguna, lehiakortasuna hobetzeko berrikuntzan oinarrituz.

Hilaren 9an, Euskadiko berrikuntzaren egoera, nazioarteko testuingurua, Europarekiko konparazioa eta lurralde-azterketa ezagutzeko 3 saio izango ditugu, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken Unitateko arduradun Alaitz Landalucerekin. Ondoren, Tecnaliako zuzendari nagusiak, Jesus Valerok, Euskadiko ikerketa aplikatuaren emaitzak erakutsiko dizkigu eta klase-zikloa itxiko du. Ivan Ubarrechena Biofisika Institutuko zuzendariak 3 ardatz aztertuko ditu: zientzia, talentua eta berrikuntza.

Ikastaroari amaiera emateko, euskal ekonomian berrikuntza hobetzeko ondorioen eta proposamenen mahai-ingurua egingo da, eta bertan parte hartuko dute Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendari Cristina Oyonek, Mondragon Korporazioko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Eduardo Beltrán de Nanclaresek eta Ikerbasqueko zuzendari Fernando Cossiok.

Izen-emateak eta informazio gehiago esteka honetan.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística

C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Berrikuntza euskal ekonomian: egoera, irismena eta aztertu beharreko perspektibak Eustaten udako ikastaroan

Eragiketa : 
Eustateko internet zerbitzaria
Eragiketa kodea : 
999102
Periodikotasuna : 
Etengabea
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2024/06/20
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Estatistika taulak

Grafiko interaktiboak

Datu Bankua

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Metodologia eta Kalitatea

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali