2025/04/15eko prentsa-oharra

BERRIKUNTZAREN INKESTA. ESKUALDEAK. 2023

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Arratia-Nerbioi eta Debagoiena eskualdeetan eta Bilbo hiriburuetan enpresa berritzaileen ehunekoan dira nagusi 2023an, % 40tik gora

Hiriburuetako eskualdeetan kontzentratzen da lurraldeetako berrikuntza-jardueretako gastua, bereziki Arabako Lautadan (438,9 milioi) eta Bilbo Handian (1.314,3 milioi)

Eustatek landutako datuen arabera, 2023an, 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 38,4k izan zen Euskal AEn. Horien artean nabarmentzekoak dira Arratia-Nerbioi (% 42,7) Bizkaian eta Debagoiena (% 42,4) Gipuzkoan.

Aipatutakoez gain, hauek dira Euskal AEko batez bestekoaren gainetik dauden eskualdeak: Gernika-Bermeo (10 langile edo gehiagoko enpresen % 42,0), Debabarrena (% 41,5), Durangaldea (% 41,0), Markina-Ondarroa (% 40,9), Plentzia-Mungia (% 40,3), eta Bilbo Handia eta Goierri ( % 40,0).

graf0024362_01_e.png

Lurralde bakoitzean enpresa berritzaileen ehuneko txikiena duten eskualdeak honako hauek dira: Kantauri Arabarra (% 33,0) Araban, Bidasoa Beherea (% 35,4) Gipuzkoan eta Enkarterriak (% 37,9) Bizkaian.

Euskal AEko hiriburuei dagokienez, 2023an 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileekin Bilbo da enpresa berritzaileen buru (% 40,0), ondoren Donostia (% 37,6) eta, azkenik, Gasteiz (% 33,8),.

Balio absolutuetan berrikuntza-jardueretako gastuari dagokionez, 10 langile edo gehiagoko enpresetan, kopuru nagusiak hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeetan kontzentratzen dira. Hala ere, kontzentrazio-maila desberdina da, batez ere Gipuzkoan. Hala, Araban eta Bizkaian hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeek (Arabako Lautada eta Bilbo Handia, hurrenez hurren) lurraldearen guztizko gastuaren % 91,3 eta % 81,5 hartzen dute; Gipuzkoan, berriz, proportzio hori txikiagoa da, eta Donostialdeak berrikuntzan egindako gastu osoaren % 44,4 hartzen du.

Araban 480,7 milioi euroko gastutik 438,9 milioi euro Arabako Lautadan egin dira eta Bizkaian 1.612,4 milioi eurotik 1.314,3 milioi Bilbo Handian. Gipuzkoan, ordea, proportzio hori jaitsi egiten da: lurraldeko 1.046,9 milioietatik 464,3 milioi Donostialdekoak dira. Aipatzekoak dira, halaber, 100 milioitik gorako gastuarekin Debagoiena (196,2 milioi), Goierri (176,6 milioi) eta Debabarrena (110,8 milioi) Gipuzkoan eta Durangaldea (118,2 milioi) Bizkaian.

Hiriburuek, bestalde, 508,1 milioi euroko gastua egin dute jarduera berritzaileetan Bilbon, 428,0 milioikoa Gasteizen eta 362,5 milioikoa Donostian, hau da, lurraldeko gastuaren % 31,5, % 89,0 eta % 34,6, hurrenez hurren.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
223202
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2018-2023
Eguneratze data : 
2025/04/15
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar