2025/05/09ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2025/I

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 2,5 igo dira 2025eko lehen hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmentak % 0,4 igo dira

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2025eko lehen hiruhilekoan, salmentak % 2,5 igo dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren eraginak kenduta eta prezio finkoetan. Salmentak, urte artean, % 2,3 igo dira, gasolindegiak kontuan hartu gabe.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-ondorioak kenduta, salmenta-indizea % 0,4 igo da 2025eko lehen hiruhilekoan.


2024ko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetako salmentak % 3,4, % 1,1 eta % 4,7 igo dira, hurrenez hurren, Elikaduran, Gainerako produktuetan eta Automobilgintzarako erregaiaren sektorean.

2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean, urtaroen eragina kenduta eta prezio finkoetan, Automobilgintzarako erregaiaren salmentek % 5,0ko hazkundea izan dute; Elikagaien eta Gainerako produktuen salmentek, berriz, % 0,3 eta % 1,0 egin dute behera, hurrenez hurren.

Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/I

Excel csv
 Prezio finkoak
 t / t-4t / t-1At / At-4
Indize orokorra lurralde historikoaren arabera   
Euskal AE2,50,42,5
Araba/Álava3,51,33,5
Bizkaia2,1-0,12,1
Gipuzkoa2,70,52,7
    
Indize orokorra sektorearen arabera   
Janariak3,4-0,33,4
Elikagaien saltoki espezializatuak3,40,43,4
Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak3,4-0,83,4
Gainerako produktuak1,1-1,01,1
Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak0,0-0,80,0
Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak2,90,82,9
Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak4,10,24,1
Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak-3,0-0,8-3,0
Automoziorako erregaia4,75,04,7
    
INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe2,3-0,62,3
    
Langileria-indizea   
Euskal AE0,0-0,20,0

(p)Behinbehineko datuak

t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak

t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak

At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean

Data 2025eko Maiatzaren 9a

Iturria: Eustat. Txikizkako Merkataritzaren Indizea (BMIt)

Elikaduraren sektorean, 2024ko lehen hiruhilekoaren aldean, salmentak % 3,4 hazi dira, bai Elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzan (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak eta abar), eta bai Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren merkataritza ez-espezializatuan ere (batez ere supermerkatuak eta hipermerkatuak).

Gainerako produktuen salmentei dagokienez, Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak) salmentek ez dute aldaketarik izan urte batetik bestera. Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak barne), aldiz, % 2,9 hazi da. Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako sektorean ere (besteak beste, kirol-gaiak, jokoak edo jostailuak) salmentak % 4,1 hazi dira. Bestalde, Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuetan (korrespondentzia edo Internet), salmentak % 3,0 jaitsi dira.

2025eko lehen hiruhilekoko txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak urte arteko igoera izan du hiru lurralde historikoetan. Araban indizea % 3,5 igo da, Gipuzkoan % 2,7 eta Bizkaian % 2,1.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten bilakaera ere positiboa izan da Araban eta Gipuzkoan: % 1,3 eta % 0,5 igo dira, hurrenez hurren. Bizkaian, aldiz, salmentek % 0,1 egin dute behera hiruhileko batetik bestera.

2025eko lehen hiruhilekoan, Euskal AE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean landunen kopurua ez da aldatu aurreko urteko lehen hiruhilekoaren aldean. 2024ko laugarren hiruhilekoaren aldean, ordea, enpleguak % 0,2 egin du behera.

INFORMAZIO-OHARRA

Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtaroen ondorioak kendutako serieetan oinarrituta.

Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 97,22ko estaldurarekin kalkulatu da.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
i/2025
Eguneratze data : 
2025/05/09
Hurrengo eguneratzea : 
2025/08/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali