2025/11/07ko prentsa-oharra
TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2025/III
Euskal AEko txikizkako merkataritzako salmentak % 3,8 igo dira 2025eko hirugarren hiruhilekoan
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, salmentak % 1,1 igo dira
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean, 2025eko hirugarren hiruhilekoan, salmentak % 3,8 igo dira, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, egutegiaren eraginak zuzendua eta prezio konstanteetan. Salmentak, urte artean, % 3,1 igo dira, gasolindegiak kontuan hartu gabe.
Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, dagozkion urtaro-eraginak kenduta, salmenta-indizea % 1,1 igo da 2025eko hirugarren hiruhilekoan.
2024ko hiruhileko beraren aldean, prezio finkoetako salmentak % 3,0, % 3,3 eta % 10,5 igo dira, hurrenez hurren, Elikaduran, Gainerako produktuetan eta Automobilgintzarako erregaiaren sektorean.
2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, urtaro-eraginak kenduta eta prezio konstanteetan, Automobilgintzarako erregaiaren salmentek eta Gainerako produktuen salmentek % 1,7ko hazkundea izan dute eta Elikagaien salmentek % 1,2koa.
Euskal AEko Txikizkako Merkataritzaren Indizea. Urte arteko eta hilabete arteko aldakuntza-tasak (p). 2025/III
| |
Prezio finkoak |
| |
t / t-4 |
t / t-1 |
At / At-4 |
| Indize orokorra lurralde historikoaren arabera |
|
|
|
| Euskal AE |
3,8 |
1,1 |
3,4 |
| Araba/Álava |
5,9 |
2,0 |
5,2 |
| Bizkaia |
3,7 |
1,1 |
3,0 |
| Gipuzkoa |
3,0 |
0,8 |
3,0 |
| |
| Indize orokorra sektorearen arabera |
|
|
|
| Janariak |
3,0 |
1,2 |
2,7 |
| Elikagaien saltoki espezializatuak |
-3,2 |
-0,1 |
-1,7 |
| Elikagaiak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak |
5,3 |
2,3 |
4,3 |
| Gainerako produktuak |
3,3 |
1,7 |
2,8 |
| Pertsonaren ekipamenduan espezializatutako establezimenduak |
1,6 |
0,2 |
1,8 |
| Etxearen ekipamenduan espezializatutako establezimenduak |
1,9 |
0,5 |
3,3 |
| Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako establezimenduak |
9,5 |
1,8 |
6,6 |
| Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuak |
1,7 |
0,5 |
-0,3 |
| Automoziorako erregaia |
10,5 |
1,7 |
10,0 |
| |
| INDIZE OROKORRA gasolindegirik gabe |
3,1 |
1,4 |
2,8 |
| |
| Langileria-indizea |
|
|
|
| Euskal AE |
1,3 |
0,8 |
0,8 |
(p)Behinbehineko datuak
t / t-4 Urteen arteko aldakuntza. Egutegi eraginak zuzendutako datuak
t / t-1 Hiruhileko arteko aldakuntza. Datu desestazionalizatuak
At/A(t4) Lehen hiruhilekotik behatutako azkenekora arte metatutako aldiko urte arteko tasa (At) aurreko urtean metatutako aldi beraren aldean
Data 2025eko Azaroaren 7a
Iturria: Eustat. Txikizkako merkataritzaren indizea
Elikaduraren sektorean, 2024ko hirugarren hiruhilekoaren aldean, salmentak % 5,3 hazi dira Elikagaiak, edariak eta tabakoa nagusi diren merkataritza ez-espezializatuan (batez ere supermerkatuak eta hipermerkatuak). Elikaduran, edarietan eta tabakoan espezializatutako merkataritzan (fruta-dendak, harategiak, arrandegiak eta abar), aldiz, salmentek behera egin dute % 3,2.
Gainerako produktuen salmentei dagokienez, Pertsonen ekipamenduan espezializatutako sektorean (arropa, oinetakoak, produktu kosmetikoak edo higienekoak) salmentak % 1,6 hobetu dira; Etxeko ekipamenduan espezializatutako sektorean (etxetresna elektrikoak, altzariak eta telekomunikazio-ekipoak barne) % 1,9; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatutako sektorean (besteak beste, kirol-gaiak, jokoak edo jostailuak) % 9,5 eta, azkenik, Gainerako produktuak nagusi diren establezimendu ez-espezializatuetan (korrespondentzia edo Internet) % 1,7.
2025eko hirugarren hiruhilekoko txikizkako merkataritzaren salmenta-indizeak, urte arteko igoera izan du hiru lurralde historikoetan: Araban indizea % 5,9 igo da, Bizkaian % 3,7 eta Gipuzkoan % 3,0.
Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenten bilakaera ere positiboa izan da hiruretan: Araban % 2,0, Bizkaian % 1,1 Gipuzkoan eta % 0,8 igo dira.
2025eko hirugarren hiruhilekoan, Euskal AE osoan, txikizkako merkataritzaren sektorean landunen kopuruak % 1,3 egin du gora aurreko urteko hirugarren hiruhilekoaren aldean. 2025eko bigarren hiruhilekoaren aldean, ordea, enplegua % 0,8 hazi da.
INFORMAZIO-OHARRA
Urte arteko aldakuntzak egutegiaren eraginak zuzendutako serieetan oinarrituta kalkulatzen dira, eta hil arteko aldakuntzak urtaroen eraginak kendutako serieetan oinarrituta.
Eustatek eskerrak eman nahi dizkie informazioa biltzen lagundu duten establezimendu guztiei. Horiei esker, hiruhileko honetako indizea laginaren % 98,48ko estaldurarekin kalkulatu da.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62