2025/10/15eko prentsa-oharra

FINANTZAZ BESTEKO ENPRESEN ONDARE-KONTUAK. 2023

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Finantzaz besteko enpresen errentagarritasun ekonomikoa % 6,5ekoa izan zen, eta finantza-errentagarritasuna, berriz % 10,4koa izan zen


Euskal AEko enpresa ez finantzarioen zorra ehuneko puntu bat baino gehiago jaitsi da eta % 46,7an kokatu da 2023an


Euskal AE osoan, enpresa ez-finantzarioen errentagarritasun ekonomikoa % 6,5ekoa izan zen 2023an, eta finantza-errentagarritasuna % 10,4koa, Eustaten datuen arabera.


Euskal AEko finantzaz besteko enpresen zorpetze osoaren ratioa % 46,7koa izan zen 2023an. Adierazle honek besteren baliabideen eta aktibo guztien arteko erlazioa ezartzen du, enpresen finantza-arriskua ebaluatzeko aukera emanez, eta adierazten du aktiboaren erdia baino gutxiago besteren baliabideekin finantzatuta dagoela. Haren balioa ehuneko 1,1 puntu txikiagoa da 2022an erregistratutakoa baino.


Enpresa tamainaren araberako banaketari dagokionez, enpresa ertainek (50-249 enplegu) dute guztizko zorpetze-ratiorik handiena (% 51,1), eta ondoren enpresa handiek (249 enplegu baino gehiago), % 49,5ekin, enpresa txikien % 49,4tik oso hurbil (10-49 enplegu). Mikroenpresek (1-9 enplegu) dute ratiorik txikiena, % 40,7.

Jarduera-sektorearen arabera, alde nabarmenak daude. Zorpetze osoaren ratiorik handienak dituzten sektoreak, % 60tik gorakoak, honako hauek dira: Garraio materialaren fabrikazioa (% 73,4), Telekomunikazioak (% 69,8) eta Ostalaritza (% 63,1). Aldiz, ratiorik baxuenak (% 30etik beherakoak) dituzten sektoreak Ur hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa (% 27,3) eta Jarduerak higiezinekin (% 24,6) dira.


2023an, finantzaz besteko enpresen aktibo korrontea % 0,4 jaitsi zen, eta guztizko aktiboa % 3,2


Finantzaz besteko euskal enpresen ondare-balio metatua, 2023an, 226.787 milioi eurokoa da balio nominalean. Ondare-balioak enpresa batek dituen ondasun eta eskubide guztiak adierazten ditu, baita dituen zorrak edo betebeharrak ere.


Industria-sektore handiei dagokienez, zerbitzuek enpresa ez-finantzarioen aktibo osoaren % 50,6 hartzen dute; industriak % 41,6 eta eraikuntzak % 7,8. Egitura hori 2010ekoarekin alderatuz gero, zerbitzuek (% 44,1 2010ean) eta, neurri txikiagoan, industriak (% 40,5 2010ean) pisua irabazi dutela ikusiko dugu, eraikuntza-sektorearen kaltetan (% 15,4 2010ean).


Aktibo finko edo ez-korrontearen barne daude, besteak beste – epe luzeko negoziorako balio duten baliabideak, hala nola ibilgetu ukiezina (patenteak, markak), materiala (makineria, eraikinak), higiezinetako eta taldeko enpresetako inbertsioak edo epe luzeko inbertsio finantzarioak, eta kuantitatiboki partida garrantzitsuena da. 2023an, 127.127 milioi eurokoa da eta aktibo osoaren % 56,1.


Aktibo korronteak – hamabi hilabete baino gutxiagoan diru bihur daitekeen enpresa baten aktiboak –, bestalde, 99.659 milioi eurorekin, gainerako % 43,9 hartzen du.

Bilakaera horrekin, aktibo finkoa % 5,2 gutxitu da 2022aren aldean, eta aktibo korrontea edo zirkulatzailea, berriz, % 0,4. Bi masen bilakaeraren konbinazio gisa, aktibo osoa % 3,2 egin du behera aurreko urtearen aldean.


Adierazi behar da aktibo finkoaren eta korrontearen arteko erlazioa nabarmen aldatzen dela jarduera-sektore zehatzaren arabera. Tarte horren mutur batean dago, Ehunen industria, janzkiak egitea, larruaren eta oinetakoen industria jarduera-adarraren % 27,5 eta beste muturrean dago Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura adarra % 88,5. Azken horretaz gain, % 70etik gora daude baita ere, Telekomunikazioak (% 84,5) eta Jarduerak higiezinekinak (% 76,8). Beste muturrean, % 30etik % 40ra bitartean daude, Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoaren fabrikazioa, Eraikuntza, Altzarien fabrikazioa; manufakturako beste industria batzuk; Kautxu produktuen, plastikoen eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa; Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa; Handizkako eta txikizkako merkataritza, eta ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa.




Era berean, pasiboaren eta ondare garbiaren ondare-masaren barruan, baliabide propioei edo ondare garbiari dagokiona, 120.788 milioi eurora eta % 53,3ra iritsi da 2023an, 2022ean erregistratutakoa baino % 1,1 gutxiago. Pasiboak enpresa baten finantza-obligazioak adierazten ditu; ondare garbia, berriz, eskura dauden finantza-baliabideen zenbaketa osoa da.


Kontu-sailen multzoan, epe laburrerako galdagarria edo pasibo korrontea, berriz, 64.993 milioi euroko balioarekin, guztizkoaren % 28,7 da eta % 5 jaitsi da azken urtean.



Epe luzeko galdagarriaren edo pasibo ez- korrontearen partidek, 41.006 milioi, % 6ko jaitsiera izan dute azken urtean, eta multzoaren % 18,1 biltzen dute. Pasibo ez-korrontea epe luzeko zor eta obligazioek osatzen dute, hau da, urtebetetik gorako epemuga dutenek.


Emaitza horiekin, maniobra-funtsa, enpresa batek bere epe laburreko ordainketei erantzuteko duen gaitasuna, aktibo korrontearen eta pasibo korrontearen arteko diferentzia gisa kalkulatzen dena, positiboa da, 34.666 milioi eurokoa (aktibo osoaren % 15,3), 2022koa baino % 9,6 handiagoa.


Finantzaz besteko enpresen errentagarritasun ekonomikoa 2010etik izan den altuena izan da


Enpresa ez-finantzarioen errentagarritasun ekonomikoa % 6,5ekoa izan zen 2023an, eta finantza-errentagarritasuna % 10,4koa, 2010etik izandako emaitzarik onenak. Erregistro horiek 2022an baino ia ehuneko puntu bat gehiago dira bi kasuetan.



Errentagarritasun ekonomikoaren ratioak enpresaren kudeaketaren eraginkortasunari buruzko informazioa ematen du. Zenbat eta handiagoa izan, inbertitutako kapitalaren produktibitate handiagoa adierazten du, hau da, orduan eta aktibo gutxiago behar direla onura berbera lortzeko.


Aztertutako ekitaldian, errentagarritasun ekonomiko handienak enpresa handiek izan zituzten (249 enplegu baino gehiagokoek); izan ere, 2022arekin alderatuta 1,1 puntu handitu ondoren, % 8,6ko ratioa lortu zuten, eskuragarri dagoen serie historikoko handiena.

Era berean, nabarmentzekoa da enpresa txikien portaera (10-49 langile), 2023an % 6,2ko errentagarritasunarekin. Bestalde, mikroenpresek (1-9 langile) eta tamaina ertaineko enpresek (50 eta 249 langile) antzeko emaitza positiboak lortu zituzten, biek % 5,7rekin.


Jardueraren sektore ekonomikoari dagokionez, 2023an guztiek errentagarritasun ekonomiko positiboak izan zituzten; nabarmentzekoak dira Energia elektrikoaren, gasaren, lurrinaren eta aire girotuaren hornidura (% 13,6), Kautxu produktuen eta plastikoen eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 11,3) eta Industria kimikoa (% 10,6). Beste muturrean, errentagarritasun txikiena, ohi bezala, Ikerketa eta garapenari (% 0,7) eta Arte, aisialdi eta entretenitzeko jarduerei (% 2) dagokie.


Urte arteko bilakaerari dagokionez, honako sektore hauen portaera positiboa azpimarratu behar da: Energia elektrikoaren hornidura, gasa, lurruna eta aire girotua, Erauzteko industriak eta Beste zerbitzu batzuk. Sektore horiek, azken urtean, ehuneko 6,5, 4,6 eta 4,4 portzentaje-puntu (p.p.) gehitu dituzte, hurrenez hurren, eta % 13,6an, % 8,4an eta % 6,9an kokatu dira.


2023an, finantza-errentagarritasuna ehuneko 0,9 puntu igo da, eta % 10,4an geratu da. Errentagarritasun finantzarioaren ratioak enpresak jabeei edo akziodunei ordaintzeko duen gaitasuna adierazten du.


Enpresen tamaina kontuan hartuta, errentagarritasun ekonomikoan ikusitako eskemaren antzekoa sumatzen da; enpresa handiek % 14,7ko errentagarritasuna izan zuten, eta ondoren enpresa txikiek % 10,1ekoa, ertainek % 9,4koa eta mikroenpresek % 8,4koa. Mikro-enpresak dira gehien igo direnak (+ 1,7 p.p.), gero enpresa handiak (+ 0,8 p.p.) eta enpresa ertainak (+ 0,6 p.p.). Enpresa txikiek, aldiz, beherakada txiki bat izan zuten (– 0,3 p.p.).


Finantza-errentagarritasunaren, sektore-azterketak oso egoera heterogeneoak uzten ditu agerian. Horrela, lau sektorek % 15etik gorako errentagarritasun finantzarioak izan zituzten: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura (% 21,8), Kautxu produktuen eta plastikoen eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa (% 19,9), Industria kimikoa (% 16,8) eta Garraiorako materialen fabrikazioa (% 15,1).


Era askotako jardueretako zortzi sektorek osatutako beste talde batek % 10eko batez besteko errentagarritasun finantzarioa berdindu edo gainditzen du. Honako hauek dira sektore horiek: Handizkako eta txikizkako merkataritza; ibilgailu motordunen eta motozikleten konponketa; Ostalaritza eta Beste zerbitzu batzuk (% 14,6); Merkatuko osasun jarduerak; Botiken fabrikazioa; Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa; Erauzteko industriak; Zurgintza, papera eta arte grafikoak; Beste inon sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa; Altzarien fabrikazioa; bestelako manufaktura industriak; makineria eta ekipoen konponketa eta instalazioa; Oinarrizko metalen eta produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu, eta Informatikako, elektronikako eta optikako produktuen fabrikazioa (horien errentagarritasuna % 13,3 eta % 10,1 artekoa da).


Gainerako jarduerak batez besteko errentagarritasunaren azpitik daude, baina positiboan, Telekomunikazioak sektorea izan ezik, haren finantza-errentagarritasuna negatiboa baita, -%2,8ko balioarekin.






Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Finantzaz besteko enpresen errentagarritasun ekonomikoa % 6,5ekoa izan zen, eta finantza-errentagarritasuna, berriz % 10,4koa izan zen

Eragiketa : 
Finantzaz besteko enpresen ondare-kontuak
Eragiketa kodea : 
170114
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2023
Eguneratze data : 
2025/10/15
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali