HomeGaiakOsasun egoeraPrentsa Oharrak Euskal AEn, emakumeak...

2021/04/06ko prentsa-oharra

2021EKO OSASUNAREN PANORAMA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn, emakumeak dira nagusi osasun arloko lanbideetan

Emakumeak maizago joaten dira lehen mailako arretako kontsultetara, eta gizonak, berriz, sarriago ospitaleratzen dira

Bihar, apirilaren 7an, beteko den Osasunaren Mundu Egunaren barruan, Eustatek laguntza-baliabideei, osasun-arazoen arretari eta osasun-gastuari buruzko datu garrantzitsuak zabaldu ditu.

Osasun-jardueren adarrak 62.078 pertsonari ematen die enplegua, hau da, Euskal AEko enpleguen % 6,7 hartzen du, “2021eko Osasunaren panoramak” erakusten duenez. Pertsona horietako gehienek (% 55) ospitale-jardueretan egiten dute lan, eta % 75 emakumeak dira.

graf0018414_01_e.png

Osasun-laguntzarako eskuragarri dauden giza baliabideen berri ematen duen elkargokide profesionalen kopuruak, erizaintzako langileak aipatzen ditu kolektibo nagusi gisa (16.826), eta ondoren medikuntza (12.045), farmazia (3.196), fisioterapia (2.887), odontologia (1.856) eta psikologia (1.849) arlokoak etorriko lirateke. Giza baliabide guztietan, emakumeak dira nagusi, erizainen kasuan batez ere (% 90). Konparazioz, Euskal AE aktibo dauden eta elkargoko kide diren medikuntzako profesionalen (5,5 1.000 biztanleko) eta erizainen (7,7 1.000 biztanleko) tasa handienak dituzten autonomia erkidegoen artean dago.

Feminizazio hori Osasun-zientzietako unibertsitate-ikasketetara hedatzen da. 2018/2019 ikasturtean, emakumeak psikologian graduatutakoen % 86 izan ziren, % 85 erizaintzan, % 78 farmazian eta % 71 medikuntzan.

Hornidurari dagokionez, Euskal AEn 39 ospitale zeuden 2018an. Ospitale handienak publikoak dira: bik 800 ohe baino gehiago dituzte, hiruk 400 baino gehiago eta beste bik 200 baino gehiago.

graf0018414_02_e.png

Euskal AEko ospitale-sareak 7.010 ohe zituen 2018an. 1.000 biztanleko martxan dauden oheen tasa (3,21) Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik dago (5 ohe), baina Espainiakoaren gainetik (2,98). Gainera, eguneko ospitaleko lanpostuak, 1.375 2018an, ospitale publikoetan gero eta pisu handiagoa duen beste baliabide bat dira, ohiko ospitalizazioaren alternatiba gisa.

Generoak aldeak markatzen ditu osasun-zerbitzuen erabileran eta erikortasunean

Emakumeak maizago joaten dira lehen mailako arretako kontsultetara (batez beste 5,7 aldiz urtean) gizonak baino (4,5), eta gauza bera gertatzen da erizaintzako kontsulten kasuan. Eskaera handiena adin goiztiarretan eta zaharrenetan gertatzen da; izan ere, 80 urteko eta gehiagoko taldeak urtean 10 kontsulta baino gehiago egin ditzake.

Lehen mailako arretako osasun-arazo ohikoenak aldatu egiten dira adinaren arabera: 15 urtetik beherako pertsonen artean arnas aparatuari dagozkionak dira (goiko traktuko infekzio akutua eta asma), 15-34 urtekoen artean larruazaleko gaixotasunak, 35-64 urtekoetan lokomozio-aparatukoak eta 65 urte eta gehiagokoetan, zirkulazio-aparatukoak (hipertentsioa) gizonengan eta lokomozio-aparatukoak emakumeengan.

Ospitaleen arloan, 2019an, ospitaleetako erikortasun-tasa 11.282koa izan zen 100.000 biztanleko Euskal AEn, handiagoa gizonen artean (11.765) emakumeen artean baino (10.826), besteak beste, azken urteetan haurdunaldi, erditze eta puerperio kopuruak etengabe behera egin duelako; alde hori are handiagoa izango litzateke arreta mota hori kontuan hartuko ez bagenu (9.330).

Emakumeak, erditze, haurdunaldi eta puerperioaz gain, bat datoz gizonekin ospitaleratze arrazoi nagusietan: zirkulazio-aparatuko, digestio-aparatuko eta arnasketa-aparatuko gaixotasunak ospitaleratzeen % 38,2 izan ziren 2019an; hiru gaixotasun-talde handi horien prebalentzia handiagoa da gizonen artean.

Adinari dagokionez, 15 urtetik beherakoen artean ospitaleratzeko kausarik ohikoenak arnas aparatuko gaixotasunak dira; 15 eta 34 urte bitartekoetan, haurdunaldia, erditzea eta puerperioa, emakumeen artean, eta traumatismoak eta lesioak gizonen artean; 35-64 urte bitartekoetan, digestio-aparatuko gaixotasunak; eta ospitaleratzeen % 50 baino gehiago hartzen duten 65 urte eta gehiagokoetan zirkulazio-gaixotasunak.

Osasun gastuak % 4,7ko hazkundea izan zuen 2019an, urte horretako BPGren hazkundearen gainetik (% 3,3).

Euskal AEk 7.042 milioi euro bideratu zituen osasunera 2019an, aurreko urtean baino % 4,7 gehiago, hau da, BPGren % 8,9 eta biztanle bakoitzeko 3.216 euroko gastua eragin zuen. Gastu horren % 68,9 sektore publikoak finantzatu zuen, eta % 31,1 sektore pribatuak.

Euskal AEko pertsona bakoitzeko osasun-gastua OCDEko eta Espainiako batez bestekoaren gainetik hazi da azken urteotan, erosteko ahalmenaren parekotasunean PPC ($). 2019an 4.871 PPC ($)-koa zen, OCDEren (4.224) eta Espainiaren (3.616) batez bestekoen gainetik.

graf0018414_03_e.png

Funtzioen araberako gastuaren banaketa desberdina da finantzaketa-iturriaren arabera. Familiek egin zuten gastuaren zatirik handiena sendatzeko laguntza anbulatorioan (% 38,4), produktu medikoak eskuratzean (% 28,5) eta iraupen luzeko ospitale-zerbitzuetan (% 15,1) egon zen. Bestalde, administrazio publikoek gastu gehiena sendatzeko arretara (% 50 baino gehiago), ospitale arretara (% 29,5) eta anbulatorioko arretara (% 26,8), bideratu zuten, eta ondoren, produktu medikoak (% 11,1) eta iraupen luzeko ospitale-zerbitzuak (% 10,3) etorri ziren.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn, emakumeak dira nagusi osasun arloko lanbideetan

Eragiketa : 
Osasunaren panorama
Eragiketa kodea : 
030506
Periodikotasuna : 
Lau urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2021/04/06
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Bilduma
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali