2022/04/29ko prentsa-oharra

NEKAZARITZA ZENTSUA. 2020

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2020an murriztu egin da Euskal AEko nekazaritza-ustiategien kopurua, baina handitu egin da 2009aren aldean

Emakumeen presentzia bost puntu jaitsi da ustiategietako buru gisa, % 25,6ra, eta batez besteko adina ia 60 urtekoa da

Euskal AEn 12.919 nekazaritza-ustiategi zeuden 2020an, 2009an baino % 21,8 gutxiago, Eustatek egindako Nekazaritza Zentsuaren arabera. Landutako nekazaritzako azalera (LNA) neurri txikiagoan jaitsi zen, % 5,4, eta 180.196 hektareakoa izan zen. LNAren jaitsiera hori larre iraunkorretarako lurren jaitsieragatik gertatu zen nagusiki (-% 35,9); izan ere, landutako soroak % 3,1 hazi ziren, eta 81.392 hektareatara iritsi ziren.

Aprobetxamendu-motaren arabera, zurezko beste laboreen edo labore iraunkorren hazkundea nabarmendu da, nahiz eta lur landuen guztizkoaren % 1era iristen ez diren. Gora egin dute, baita ere, olibadiak (% 45,9) eta fruta-arbolek (% 35,7). Belarki-laboreak, lugorriak eta autokontsumorako baratzeak barne, % 1,7 hazi dira; beherakada bakarrak mahastien azalerari eragiten dio, aurreko zentsuko datuak baino % 0,5 gutxiago baitira.

Euskal AEko ustiategien eta nekazaritza-azaleraren kopurua, aprobetxamendu-motaren arabera. 2009-2020

Excel csv
 20202009gehikuntza (%)
Zentsatutako ustiategi-kopurua12.91916.519-21,8
    
Lur guztiak (AG)225.948261.822-13,7
    
Nekazaritzako azalera erabilia (ENA)180.196190.395-5,4
-Lur landuak81.39278.9333,1
Belarkiak63.10062.0561,7
-Frutarbolak2.8632.11035,7
-Olibondoak21614845,9
-Mahastiak14.47014.544-0,5
Beste egurtsu/iraunkor batzuk74376877,6
LARRE IRAUNKORRAK98.804111.462-11,4
-Bestelako lurrak45.75271.427-35,9
    
Egiturako adierazleak   
Ustiategiko batez besteko (AG)17,515,810,3
Erabilitako nekazaritza azalera (ENA), ustiategiko 13,911,521,0

(1)autokontsumorako baratzeak barne

Data 2022ko Apirilaren 29a

Iturria: Eustat. Nekazaritza zentsua

Abeltzaintza

Ahuntz-azienda hazten edo gizentzen diharduten abeltzaintzako ustiategiak dira hazi diren bakarrak, % 16,7; 1.873 ustiategi dira. Gainerako espezieen ustiategien kopuruak behera egin du, eta jaitsierarik handienak hegaztienak (-% 67,1) eta txerrienak (-% 65,3) izan dira. Behi-azienda duten ustiategiak % 20,8 jaitsi dira, eta ardi-azienda dutenak % 6,1.

Hala ere, ustiategi bakoitzeko abelburu-kopuruak gora egin du, ardien kasuan izan ezik, kasu horretan % 10,1 egin baitu behera. Zentsu arteko aldian, txerri-aziendaren ustiategiko abelburuen kopurua % 437,3 hazi da, hegaztien kopurua % 186,2, behiena % 32,1 eta ahuntzena % 2,1.

Guztira, 2020an 142.442 behi, 229.892 ardi, 25.661 ahuntz, 30.040 txerri eta 1,5 milioi hegazti baino gehiago zeuden.

Euskal AEko abeltzaintzako ustiategien kopurua eta abelburuen kopurua, espeziearen arabera. 2009-2020

Excel csv
 20202009gehikuntza (%)
-Behi-aziendak   
ustiategiak4.6945.930-20,8
Abelburuak142.442136.2464,5
Abelburuak/Ustiategia30,3522,9832,1
Ardi-aziendak   
ustiategiak4.2644.539-6,1
Abelburuak229.892272.167-15,5
Abelburuak/Ustiategia53,9159,96-10,1
Ahuntz-aziendak   
ustiategiak1.8731.60516,7
Abelburuak25.66121.54719,1
Abelburuak/Ustiategia13,7013,422,1
-Txerri-aziendak   
ustiategiak312898-65,3
Abelburuak30.04016.09286,7
Abelburuak/Ustiategia96,2817,92437,3
Hegaztiak   
ustiategiak2.0736.299-67,1
Abelburuak1.503.9841.596.612-5,8
Abelburuak/Ustiategia725,51253,47186,2

Data 2022ko Apirilaren 29a

Iturria: Eustat. Nekazaritza zentsua

Ustiategiaren kudeaketa

Ustiategiko buruaren batez besteko adina 57 urte eta erdikoa da. Laurden bat emakumeak dira, ia 60 urteko batez besteko adinarekin; gizonak, berriz, 3 urte gazteagoak dira batez beste.

Aurreko zentsuan jasotako datuen aldean, ehuneko 5 puntu jaitsi da emakumeen presentzia ustiategiko buru gisa, eta gaur egun 34,5 emakumezko ustiategi-buru dira 100 gizonezko buruko. Jaitsiera antzekoa da adin-talde guztietan, eta jaitsierarik handiena (% 5,7) talde gazteenean izan da, 40 urtetik beherakoenean. Bizkaian dago emakume gehien buruzagitzan, ustiategi guztien % 28,2an. Gipuzkoan % 25,9 dira, eta Araban, berriz, % 21,7.

Ustiategien ia % 60 40 eta 65 urte bitarteko pertsona batek zuzentzen ditu, % 30 baino gehiago 65 urtetik gorako pertsona batek kudeatzen ditu, eta % 10,4 40 urtetik beherako pertsona batek. Proportzioak aurreko zentsuaren oso antzekoak dira, eta adin-talde gazteena da aldaketa handiena duena, ia ehuneko puntu bat hazi baita.

Euskal AEko nekazaritza-ustiategietako buruak, sexuaren eta adinaren arabera. 2009-2020

Excel csv
 Guztira%GizonakEmakumeakFeminizazio-indizea
   Kopurua%Kopurua% 
2020       
Guztira12.919100,09.606100,03.313100,034,5
40 urtetik beherakoak1.34910,41.12211,72276,920,2
40 urtetik 65era7.62359,05.71859,51.90557,533,3
>= 65 urte3.94730,62.76628,81.18135,642,7
2009       
Guztira16.554100,011.460100,05.094100,044,5
40 urtetik beherakoak1.5869,61.22910,73577,029,0
40 urtetik 65era9.97360,26.98160,92.99258,742,9
>= 65 urte4.99530,23.25028,41.74534,353,7

Data 2022ko Apirilaren 29a

Iturria: Eustat. Nekazaritza zentsua

Ekoizpen ekologikoa

Euskal AEn 424 nekazaritza-ustiategi zeuden landutako nekazaritzako azalera ziurtatua zutenak edo ekologikoki bihurtzeko prozesuan zeudenak 2020an. Azalera ekologikoa 5.242 hektareakoa zen, landutako nekazaritzako azaleraren % 2,9, baina aurreko zentsuan jasotako 611 hektareak baino askozaz handiagoa. Azalera ekologikoaren % 59,4 Araban zegoen, % 21,1 Gipuzkoan eta % 19,5 Bizkaian.

Abeltzaintza ekologikoko ustiategiak ere ugaritu egin dira: 2020an 2.700 behi inguru, 3.800 ardi, 450 ahuntz, 80 txerri eta 36.600 hegazti zeuden ekoizpen ekologikoan.

Ohar metodologikoa:

Datuak 2020ko nekazaritza-kanpainari buruzkoak dira, 2019ko urriaren 1etik 2020ko irailaren 30era bitartekoak, lurrarekin lotutako aldagaietarako, eta, azienda-kopuruari dagokionez, informazioa 2020ko irailaren 30ean jasotzen da.

2020ko irailaren 30ean zeuden nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategi guztiak sartzen dira populazio-esparruan; ez da kontuan hartu ustiategien titular gisa diharduen pertsona fisikoa edo juridikoa, ezta nekazaritzako ekoizpenaren xedea ere. Horretarako, alabaina, honako irizpide hauetako bat bete beharko da: Landutako nekazaritzako azalerako (LNA) 1 ha, lur langarriko 1 ha, LNA 0,5 ha patatatarako, LNA 0,2 ha barazki fresko eta marrubietarako, LNA 0,2 ha landare usaintsu, sendabelar eta sukaldaritzako, lore eta landare apaingarri, hazi, plantula eta mintegietarako (aire zabalean), LNA 0,3 ha fruta-arbola, baia, intxaurrondo, zitriko eta beste labore iraunkor batzuetarako (mintegiak, mahastiak eta olibondoak izan ezik), LNA 0,1 ha mahastitarako, LNA 0,3 ha olibondotarako, 100 m2 negutegitan, 100 m2 landutako perretxikotarako, abeltzaintzako unitate (AU) 1 (zaldi-azienda izan ezik), 1,7 AU zaldi-aziendatan edo 10 erlauntz.

Euskal AEn atalase zabalagoak definitu dira 2018/1091 (EB) Erregelamenduaren eskakizunek eskatutakoak baino, informazio gehiago, esanguratsuagoa eta aurreko zentsuekin alderagarriagoa eman ahal izateko.

Informazioa biltzeko metodologia sistema misto bat izan da. Zuzenean bildu da informazioa galdetegi baten bidez eta administrazio-erregistroak masiboki erabili dira, batez ere NPBrako laguntza-eskaeren fitxategia eta abeltzaintzako ustiategien erregistroak.

Eragiketa hau Estatistikako Institutu Nazionalarekin (INE) egindako hitzarmenaren bidez egin da Euskal AEn.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Telf.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2020an murriztu egin da Euskal AEko nekazaritza-ustiategien kopurua, baina handitu egin da 2009aren aldean

Eragiketa : 
Nekazaritza-zentsua
Eragiketa kodea : 
102141
Periodikotasuna : 
Hamar urtekoa
Denbora arloa : 
 2020
Eguneratze data : 
2022/04/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali