2025/09/30eko prentsa-oharra

BIZTANLERIAREN ETA ETXEBIZITZEN ERROLDA. HEZKUNTZA. 2024-01-01

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko 15 urtetik gorako biztanleen ia % 44k goi mailako hezkuntza amaituta zuen 2024an


Lehen hezkuntzako eta beheragoko mailek 15 urte eta gehiagoko biztanleriaren % 11,1 biltzen dute, aurreko urtean baino 7 hamarren gutxiago


Eustaten datuen arabera, 2024an, Euskal AEn bizi ziren 16 urte edo gehiagoko biztanleen % 43,9k goi-mailako ikasketak —unibertsitateko edo lanbide-heziketako ikasketak— amaituak zituzten. Kolektibo horrek 836.632 pertsona barne hartzen ditu, eta ehuneko 6 hamarren igo da 2023ren aldean. Bestalde, derrigorrezko hezkuntza edo maila apalagoren bat amaituta zuen biztanleria % 35,5 zen (677.007 pertsona), 2023an baino 7 hamarren gutxiago.


Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, lortutako prestakuntza-mailaren arabera. 2022-2024

Excel csv
  2024 2023 2022 2024 (%) 2023 (%) 2022 (%)
 
Lortutako prestakuntza-maila 1.906.571 1.895.243 1.879.375 100 100 100
 
A. Bigarren eta beheko Hezkuntzako lehen etapa (0-2 maila) 677.007 685.830 686.009 100 100 100
0. Lehen Hezkuntza baino gutxiago 28.713 30.724 31.983 4,2 1,6 1,7
1. Lehen Hezkuntza 183.951 192.741 200.395 27,2 10,2 10,7
2. Behe-mailako Bigarren Hezkuntza: DBHra arte eta baliokideak 464.343 462.365 453.631 68,6 24,4 24,1
 
B. Bigarren Hezkuntzako bigarren etapa eta Goi mailakoa ez den bigarren Hezkuntzaren ondokoa (3-4 maila) 392.932 387.896 382.308 58,0 56,6 55,7
3. Goi Mailako Bigarren Hezkuntza: Batxilergoa, Lanbide Heziketa, erdi-mailako zikloa eta baliokideak 381.116 376.000 370.307 56,3 19,8 19,7
4. Hirugarren mailakoa ez den bigarren Hezkuntzaren ondoko Hezkuntza: 3. mailako lanbide-ziurtagiriak eta baliokideak 11.816 11.896 12.001 1,7 0,6 0,6
 
Goi-mailako ikasketak (doktoregoa barne) (5-8 maila) 836.632 821.517 811.058 123,6 119,8 118,2
5. Lanbide-heziketako goi-mailako zikloaren eta baliokideen jarduerak 298.424 291.217 291.103 44,1 15,4 15,5
6. Unibertsitate-ikasketak, diplomaturak eta baliokideak 196.521 193.565 186.876 29,0 10,2 9,9
7. Lizentziaturak, gradu bikoitzak eta masterrak 319.821 314.962 311.523 47,2 16,6 16,6
8. Doktorego-txartela edo baliokidea 21.866 21.773 21.556 3,2 1,1 1,2

Data 2025eko Irailaren 30a

Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza


Hezkuntzaren Sailkapen Nazionalaren (CNED-A) arabera, lehen prestakuntza-taldea bigarren hezkuntzako lehen etapari edo horren azpitik dagoenari dagokio, hau da, oinarrizko eta derrigorrezko ikasketetatik hasi eta beheko mailetaraino. Talde horretan dago 16 urte edo gehiago dituen biztanleriaren % 35,5 —aurreko urtean baino 0,7 hamarren azpitik—.Bertan sartzen dira lehen mailako ikasketak osatu gabe dituzten pertsonen % 1,5, lehen hezkuntzako ikasketak dituztenen % 9,6 eta bigarren hezkuntzako lehen etapako ikasketak dituztenen % 24,4; bertan aurkitzen ditugu, besteak beste, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko edo Oinarrizko Batxilergoko titulu baliokideak dituztenak, lanbide-prestakuntza batzuez gain.


Bigarren taldea goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzari eta bigarren hezkuntzaren ondokoari dagokio; bertan, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 20,6 sartzen da, hau da, 2023ko datuekin alderatuta ehuneko 0,1 puntu gainetik. Hezkuntza-maila horren barne hartzen dira Batxilergoa eta bere aldaera guztiak, baita oinarrizko eta erdi-mailako lanbide-irakaskuntzak ere. Hirugarren taldeari dagokionez, goi-mailako hezkuntzak biztanleriaren % 43,9 hartzen du; datu horrek 0,6 puntuko igoera adierazten du aurreko urtearekiko. Talde horren barruan, % 15,7 goi-mailako lanbide-heziketari dagokio, eta 298.424 pertsona sartzen dira bertan.


Plentzia-Mungiak eta Gorbeia Inguruek dute goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen proportziorik altuena, Urola-Kostarekin batera


16 urte edo gehiagoko biztanleen prestakuntza-maila aztertzean, lurralde historikoen araberako bereizketa kontuan hartuta, diferentzia txikiak ikus daitezke ehunekoetan. Araban, A taldeko prestakuntza-maila —bigarren hezkuntzako lehen etapa edo beheragokoa— duten pertsonen proportzio handiagoa erregistratu da, eta 16 urteko edo gehiagoko biztanleen % 36,7 izatera iritsi da. Kopuru hori Bizkaikoa (% 35,6) eta Gipuzkoakoa (% 34,8) baino zertxobait handiagoa da.


Euskal AEko 16 urte eta gehiagoko biztanleria, prestakuntza-mailaren arabera, lurralde historikoari jarraiki (%). 2023-2024

Excel csv
  Euskal AE Araba / Álava Bizkaia Gipuzkoa
  2024 2023 2024 2023 2024 2023 2024 2023
 
Lortutako prestakuntza-maila 1.906.571 1.895.243 285.199 283.294 1.000.326 994.166 621.046 617.783
A. Bigarren eta beheko Hezkuntzako lehen etapa (0-2 maila) 35,5 36,2 36,7 37,3 35,6 36,4 34,8 35,3
B. Bigarren Hezkuntzako bigarren etapa eta Goi mailakoa ez den bigarren Hezkuntzaren ondokoa (3-4 maila) 20,6 20,5 21,9 21,6 20,2 20,0 20,7 20,8
Goi-mailako ikasketak (doktoregoa barne) (5-8 maila) 43,9 43,3 41,4 41,1 44,2 43,6 44,4 43,9

Data 2025eko Irailaren 30a

Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza


B taldeari dagokionez (bigarren hezkuntzako bigarren etapa eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondokoa barne hartzen ditu), Arabak du ehunekorik altuena, % 21,9; Gipuzkoak % 20,7 du, eta Bizkaiak % 20,2. Aitzitik, goi-mailako hezkuntzari dagokionez (C taldea), Gipuzkoak du proportziorik handiena (% 44,4), ondoren Bizkaia dator (% 44,2), eta Araba zertxobait beherago dago (% 41,4).





Goi-mailako prestakuntza-mailan dauden aldeak nabarmenagoak dira eskualde-mailan. Plentzia-Mungia eta Gorbeia Inguruak nabarmentzen dira goi-mailako ikasketak dituzten biztanleen erdia baino gehiago dutelako (% 56,1 eta % 52,9, hurrenez hurren).  Zifra horiek Euskal Autonomia Erkidegoko batez bestekoa baino ehuneko 12,2 eta 9 puntu handiagoak dira. Beste muturrean, Arabako Errioxak (% 34) eta Enkarterriek (% 37,1) dituzten ehunekorik txikienak, non biztanleriaren heren batek, gutxi gorabehera, goi-mailako prestakuntza duen.


Euskal AEko hiriburuen artean, Donostia da goi-mailako ikasketak dituztenen proportzioaren buru (% 51,3), ondoren Bilbo (% 48,1) eta Gasteiz (% 40,8) daude.  Ordena hori bat dator lurralde historikoetan ikusitako joerarekin; izan ere, Gipuzkoa da nagusi goi-mailako hezkuntza duten biztanleen proportzioari dagokionez ere.


Euskal AEn bizi diren 16 urteko eta gehiagoko gizonen % 44,4k eta emakumeen % 43,4k goi-mailako prestakuntza dute


16 urte eta gehiagoko gizonetan eta emakumeetan, talderik ugariena goi-mailako hezkuntza dutenena da, % 44,4 gizonetan eta % 43,4 emakumeetan; ondoren dator bigarren hezkuntzako lehen etapa eta beheragokoa, eta talde horrek garrantzi erlatibo handiagoa du emakumeetan (% 37,6) gizonetan baino (% 33,2); eta, azkenik, bigarren hezkuntzaren ondoko bigarren etapa, goi-mailakoa ez dena, dago; talde hori ohikoagoa da gizonetan (% 22,3) emakumeetan baino (% 19). Lurralde historikoen arabera, eta goi-mailako hezkuntzari dagokionez, Araban bizi diren emakumeen kolektiboa nabarmentzen da, gizonen kolektiboak baino balio erlatibo handiagoa duelako (% 41,8 eta % 41, hurrenez hurren).


Euskal AEko 16 urteko eta gehiagoko biztanleak, lortutako prestakuntza-mailaren, lurralde historikoaren eta sexuaren arabera (%). 2024

Excel csv
  Euskal AE Araba / Álava Bizkaia Gipuzkoa
  Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak
 
Lortutako prestakuntza-maila 1.906.571 916.288 990.283 285.199 138.653 146.546 1.000.326 476.995 523.331 621.046 300.640 320.406
A TALDEA 677.007 33,2 37,6 104.642 35,4 37,9 356.201 33,0 37,9 216.164 32,6 36,9
B TALDEA 392.932 22,3 19,0 62.375 23,6 20,2 201.700 21,9 18,6 128.857 22,5 19,1
C TALDEA 836.632 44,4 43,4 118.182 41,0 41,8 442.425 45,1 43,4 276.025 44,9 44,0

Data 2025eko Irailaren 30a

Iturria: Eustat. Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza




16 urte edo gehiagoko hamar pertsonatik batek ikasten jarraitzen du, eta horietatik ia erdia goi-mailako ikasketak egiten ari da


2024an, Euskal AEko 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 11,2 (213.854 pertsona) ikasketa-mailaren batean matrikulatuta dago.  Ikasle-talde horren ia erdiak, % 49,4k (105.559 pertsona guztira), goi-mailako hezkuntzan ikasten du. % 40,2 (86.063 pertsona) bigarren hezkuntzan eta bigarren hezkuntzaren ondoko mailan dago. % 7,5, hau da, 16.012 pertsona, bigarren hezkuntzako lehen etapako edo maila txikiagoko mailan daude.  Eta, azkenik, % 2,9 (6.220 pertsona) helduen hezkuntza ez-formalean matrikulatuta dago.


16 urte edo gehiagoko ikasleen artean, oro har eta sexuaren arabera banakatuta, gehiago dira emakumeak (% 52,7) gizonak baino (% 47,3).  Alde hori indarrean dauden hezkuntza-maila guztietan mantentzen da. Goi-mailan, emakumeak % 53 dira, hau da, gizonen aldean ehuneko 6 puntuko diferentzia dago.

Gizonen eta emakumeen kolektiboa bereizita aztertuz gero, banaketak antzekoak dira. Emakumeen artean ikasleen proportzio handiagoa dago goi-mailako irakaskuntzan (+0,7 puntu) eta, bereziki, hezkuntza ez-formalean (+1,2 puntu); gizonen artean, berriz, ikasleen proportzio handiagoa dago bigarren hezkuntzako bigarren etapan eta goi-mailakoa ez den bigarren hezkuntzaren ondokoan (+1,6 puntu) eta bigarren hezkuntzako eta beheragoko hezkuntzako lehen etapan (-0,3 puntu).


Goi-mailako ikasketak egiten ari diren euskal biztanleak ikastera lurralde historiko bereko beste udalerri batera joaten dira batez ere


2024an, bigarren hezkuntzako eta goi-mailakoak ez diren bigarren hezkuntzaren ondoko ikasleen erdiak baino gehiagok (% 55,3) beren udalerrian bertan ikasten dute, eta, ondoren, bigarren hezkuntzako edo beheragoko hezkuntzako lehen etapako ikasleen taldea dago (% 49,6). Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako ikasketak egiten ari diren 16 urteko edo gehiagoko biztanleen % 44,8 beren lurralde historikoko udalerri batera joaten da, hau da, 47.263 pertsona. Hezkuntza-maila horretan, nabarmentzekoa da ikasleen % 18,2 autonomia-erkidegotik kanpoko edo atzerriko zentroetara joaten dela; joera hori ez da ikusten gainerako hezkuntza-mailatan.




Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62
 

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko 15 urtetik gorako biztanleen ia % 44k goi mailako hezkuntza amaituta zuen 2024an

Eragiketa : 
Biztanleriaren eta etxebizitzen errolda. Hezkuntza
Eragiketa kodea : 
040606
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2024
Eguneratze data : 
2025/09/30
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali