2024/11/28ko prentsa-oharra

EUSKAL ENPRESEN EGITURA ETA DEMOGRAFIA. 2024/01/01

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Azken bost urteetan % 3,8 egin dute gora Euskal AEko enplegatuek

Lau enplegatutik ia hiru zerbitzuen sektoreko jardueretan aritzen dira

Eustaten datuen arabera, 2024ko urtarrilaren 1ean 147.524 enpresa zeuden Euskal AEko jarduera-sektoreetan, hau da, aurreko urtean baino 1.546 enpresa gutxiago (-%1.0). Enpresa horiek 165.214 establezimendutan jarduten zuten (fabrikak, dendak, bulegoak…) eta langile enplegatuen kopurua %1,9 igo zen. Azken bost urteetako datuak kontuan hartzen baditugu, % 3,8 igo da enplegua, ia urtero datu positiboa erregistratuz, 2021. urtean izan ezik, % 1,3 jaitsi baitzen enplegua.

Euskal AEko establezimenduen hiru laurden baino gehiago zerbitzuen sektoreari dagokio (% 79,0) eta horietan pertsonen % 73,6 ari dira lanean. Bizkaiak gainditzen du autonomia erkidegoko datua % 80,8 establezimendurekin eta pertsonen %77,4 sektore horretan lanean jardunez. Araban eta Gipuzkoan industria-sektorea da nabarmentzen dena. Araban establezimenduen % 7,9rekin eta pertsonen % 25,1ekin, eta Gipuzkoan, berriz, % 7,6rekin eta % 23rekin, hurrenez hurren.

graf0022715_01_e.png

Enpleguaren igoerari dagokionez, hiru sektore nabarmendu ziren, batez bestekoaren gainetik: Informazioa eta komunikazioak (% 4,9), Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk (% 3,3) eta Jarduera profesionalak eta lagungarriak (% 2,3). Sektore batean bakarrik jaitsi da langile-kopurua, Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantzaren sektorean, % 4,4ko jaitsierarekin.

Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan eta urte arteko aldakuntza jarduera-adarren arabera (A10) lurralde historikoari jarraiki. 2024/01/01

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 Pertsona enplegatuakAldak. %Pertsona enplegatuakAldak. %Pertsona enplegatuakAldak. %Pertsona enplegatuakAldak. %
Guztira100,01,9100,02,3100,02,1100,01,4
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza1,0-4,41,7-6,10,9-2,90,9-4,9
Industria, energia, saneamendua19,51,925,11,415,12,423,51,7
Eraikuntza5,91,74,41,96,71,95,51,1
Merkataritza, garraioa, ostalaritza25,11,522,91,625,71,925,41,0
Informazioa eta komunikazioak2,84,91,82,23,76,12,02,6
Finantza jarduerak eta aseguruak1,60,31,0-0,51,90,71,3-0,4
Higiezinen jarduerak0,51,90,35,30,61,60,51,2
Jarduera profesionalak eta lagungarriak14,62,312,85,916,51,812,71,6
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza24,31,825,73,024,21,523,61,6
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk4,63,34,11,44,85,24,61,2

Data 2024ko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Egiturari dagokionez, sektorerik ugariena, establezimendu kopuruaren arabera, Merkataritza, garraio eta ostalaritza izan zen (% 35,0). Honen atzetik, Jarduera profesional eta lagungarriak (% 16,3), Administrazio publikoa, hezkuntza eta osasuna (% 12,1) eta Eraikuntza (% 11,8).

Establezimenduen tamainaren araberako banaketa aurreko urtekoen oso antzekoa izan zen. Batez beste 50 langile edo gehiago dituzten establezimenduak 2.660 baino ez ziren, guztizkoaren % 1,6, nahiz eta, oro har, enplegatuen guztizkoaren % 42,5 okupatzen zuten. Bestalde, 118.223 establezimendu, ia hiru laurden, tamaina txikikoak ziren (3 langile edo gutxiago) eta langile guztien % 15,0 biltzen zuten. Tamaina txikiko establezimendu horietan metatu da enplegu-galera, 1.947 enplegu gutxiagorekin. Enplegua, aldiz, 50 langile eta gehiagoko eta 20 eta 49 bitarteko geruzetan hazi zen gehien, 11.879 eta 5.328 enplegu irabazi baitzituzten, hurrenez hurren.

graf0022715_02_e.png

Establezimenduen batez besteko tamainari dagokionez, jarduera-adar handien arabera, enplegatuen kontzentrazio handiena Industria, energia eta saneamenduaren sektorean izan zen, 17,5eko batez besteko tamainarekin Euskal AE osoan. Araba 21,3 pertsonarekin nabarmendu zen; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, 15,9 eta 17,5 pertsonakoa izan zen batez besteko tamaina, hurrenez hurren.

Euskal AEko enplegatuen banaketa ehunekotan, jarduera-adarren arabera (A10), lurralde historikoari eta sexuari jarraiki. 2024/01/01

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 GizonakEmakumeakGizonakEmakumeakGizonakEmakumeakGizonakEmakumeak
Guztira55,045,056,143,954,645,455,045,0
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza78,821,277,122,982,417,675,025,0
Industria, energia, saneamendua78,821,279,220,879,120,978,121,9
Eraikuntza89,011,088,211,888,911,189,710,3
Merkataritza, garraioa, ostalaritza53,646,453,646,454,145,952,747,3
Informazioa eta komunikazioak64,635,466,833,264,435,664,036,0
Finantza jarduerak eta aseguruak43,456,644,255,844,255,841,358,7
Higiezinen jarduerak45,754,336,663,446,653,447,252,8
Jarduera profesionalak eta lagungarriak50,149,950,549,550,649,448,951,1
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza32,767,333,366,733,466,631,368,7
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk45,454,644,955,146,653,443,956,1

Data 2024ko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda

Sexuari dagokionez, Euskal AEko enplegatuen % 45,0 emakumeak izan ziren 2023an, aurreko urteko datuaren antzera. Sektore feminizatuenak izan ziren Osasun jarduerak eta gizarte zerbitzuak (% 78,1 emakumeak), Hezkuntza (% 67,0) eta Zerbitzuak (% 62,6). Enplegua, aldiz, gehienbat maskulinoa da Eraikuntzan (% 89,0) eta Industrian eta Lehen sektorean (% 79 inguru bi kasuetan).

ENPRESAK

Establezimenduen jardueraren euskarri diren enpresa guztietatik (unitate juridikoak), % 96,6k Euskal AEn zuten egoitza, eta gainerako % 3,4k (4.974) Estatuko gainerako lekuetan. 100 langile edo gehiagokoen artean, % 77,0k zuen egoitza erkidegoan. Euskal AEn egoitza duten enpresen erdia baino gehiago Bizkaian dago: 74.178 enpresa (% 50,3), Gipuzkoan 48.331 daude (% 32,8) eta Araban 20.041 (% 13,6).

Enpresen batez besteko tamaina egonkor mantendu da: 6,4 langile enpresako eta 5,7 establezimendu bakoitzeko. Pertsona fisikoaren forma juridikoa duten titularrek 1,4 langile baino ez zituzten izan, bai enpresako, bai establezimenduko; gainerako forma juridikoen kasuan, batez besteko 13,5 eta 10,7 ziren, hurrenez hurren.

ENPRESA-DEMOGRAFIA

Enpresen adinari dagokionez, euskal enpresen gaztetasuna azpimarratu behar da. Euskal AEn jardun zuten enpresen % 30,7k bost urte edo gutxiagoko antzinatasuna zuen, eta % 14,0ra iristen zen bi urte edo gutxiagokoen ehunekoa.

Txandakatzeari dagokionez, eta establezimenduen altak eta bajak kontuan hartuta, 2023an 12.484 establezimenduk hasi zuten jarduera eta 13.857k utzi zuten, eta azken saldo negatiboa 1.373 establezimendukoa izan zen. Establezimenduen jaiotza-tasa (sortutakoen eta stocken arteko zatidura) % 7,6koa izan zen eta heriotza-tasa % 8,4koa. Ondorioz, hazkunde-tasa garbia negatiboa izan zen (-% 0,8).

Txandakatze handiena Merkataritza, garraio eta ostalaritzan izan da, alta guztien % 29,9 eta baja guztien % 34,0; Eraikuntzan, alten % 17,4 eta bajen % 17,3; eta Jarduera profesional eta lagungarrietan, alten % 16,5 eta bajen % 16,0.

Demografia nortasun juridikoaren arabera aztertzean, pertsona fisikoaren formularekin sortutako establezimenduak nabarmentzen dira: alten % 66,4 eta bajen % 71,4 eragin zituzten.

Enplegatuei dagokienez, pertsona fisikoaren forma juridikoa duten establezimenduek establezimendu berrietan enplegatutako pertsonen % 40,4 hartu zuten, eta desagertutako establezimenduek % 48,6. Sozietate mugatuak ere nabarmentzen dira, alta emandako establezimenduetan pertsonen % 37,4ekin eta baja emandako establezimenduetan % 30,9rekin.

Establezimenduen demografia Euskal AEn. 2024/01/01

Excel csv
 AltakIrteerak
Guztira12.48413.857
   
Jardueraren arabera  
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza190532
Industria, energia, saneamendua520691
Eraikuntza2.1662.392
Merkataritza, garraioa, ostalaritza3.7274.710
Informazioa eta komunikazioak483417
Finantza jarduerak eta aseguruak292305
Higiezinen jarduerak234222
Jarduera profesionalak eta lagungarriak2.0582.221
Adm. publik. hezkuntza, osasungintza1.5491.277
Arte jarduerak eta beste zerbitzu batzuk1.2651.090
   
Nortasun juridikoaren arabera  
Pertsona fisikoa8.2899.898
Akziokako elkartea210308
Elkarte mugatua3.0512.631
Bestelako elkarteak895986
Bestelako lege-formak3934

Data 2024ko Azaroaren 28a

Iturria: Eustat. Enpresak sortzeari eta ixteari buruzko estatistika

Establezimenduen tamainaren arabera, estratu dinamikoena 2 langile edo gutxiagokoa da, ohi bezala. Berez, alta guztien % 90,0 eta baja guztien % 91,5 erregistratzen ditu.

Aitzitik, beste muturrean, 50 langile edo gehiago dituzten establezimenduen estratuak alten % 0,1 eta bajen % 0,1 baino ez dira. Aldiz, establezimendu berrietan enplegatutako pertsona guztien % 8,3 hartzen du, eta establezimenduetako bajen % 4,6.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Azken bost urteetan % 3,8 egin dute gora Euskal AEko enplegatuek

Eragiketa : 
Jarduera ekonomikoen direktorioa
Eragiketa kodea : 
200163
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
01/01/2024
Eguneratze data : 
2024/11/28
Hurrengo eguneratzea : 
2025/12/00
Eragiketa mota : 
Gidazerrenda
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saila

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali