2025/12/18ko prentsa-oharra
UDAL BPG. 2023
Zierbena Euskal AEko biztanleko Barne Produktu Gordin handiena duen udalerria izan da 2023an
Oro har, Barakaldo da lurralde ekonomiko osoan BPG gehien sortu zuen udalerria, hiriburuak kontuan hartu gabe
2023an, Zierbena —Bizkaia— da Euskal AEko biztanleko BPG handiena duen udalerria, 539.311 eurora iritsiz, Eustatek landutako datuen arabera. Ondoren datoz Zamudio —hau ere Bizkaian— eta Olaberria —Gipuzkoan—.Aurreko urtearekin alderatuta, bi aldaketa nagusi gertatu dira: Zierbena lehen postura iritsi da, batez ere energia elektrikoaren produkzioari eta banaketari lotutako jardueren ondorioz, eta, hortaz, Zamudio bigarren postuan geratzen da. Gainera, Añanako eskualdeko Berantevilla top 10ean sartu da manufaktura-industriari esker, batez ere aeronautika-industriarako garraio-materialaren fabrikazioari esker.
Euskal AEko udalerriak, biztanleko BPG handiena dutenak. 2022-2023
| |
Hurrinkera 2023 |
Biztanleko BPGa (euroak) |
Hurrinkera 2022 |
Biztanleko BPGa (euroak) |
| Euskal AE |
|
42.313 |
|
39.587 |
| |
| Lurralde historikoa |
|
|
|
|
| Araba/Álava |
|
44.889 |
|
41.695 |
| Bizkaia |
|
41.090 |
|
38.616 |
| Gipuzkoa |
|
43.065 |
|
40.157 |
| Udalerriak |
|
|
|
|
| Zierbena |
1 |
539.311 |
3 |
350.210 |
| Zamudio |
2 |
503.249 |
1 |
476.590 |
| Olaberria |
3 |
384.286 |
2 |
441.156 |
| Aduna |
4 |
280.034 |
4 |
262.438 |
| Ajangiz |
5 |
259.319 |
6 |
228.892 |
| Loiu |
6 |
240.972 |
7 |
221.528 |
| Mallabia |
7 |
237.976 |
5 |
250.486 |
| Arama |
8 |
197.777 |
8 |
207.741 |
| Berantevilla |
9 |
177.192 |
15 |
127.217 |
| Etxebarria |
10 |
173.321 |
10 |
162.071 |
Data 2025eko Abenduaren 18a
Iturria: Eustat. Udal BPG
BPGri dagokionez, oro har —hau da, udalerriko biztanleria kontuan hartu gabe, Bizkaiko Bilbo Handiko eskualdean, hiriburuen atzetik— Barakaldo da Euskal AEren barruan Barne Produktu Gordin handiena sortzen duen udalerria, 2.884.490 mila eurorekin, hots, Euskal AEko BPGren % 3,1. Barakaldoren atzetik, Irun (Bidasoa Beherea, Gipuzkoa) 2.143.434 mila eurorekin eta BPG osoaren % 2,3rekin, eta Getxo (Bilbo Handia, Bizkaia) 1.987.353 mila eurorekin, eta BPG osoaren % 2,1ekin agertzen dira. Lehen hiru udalerri horien eta hiru lurralde historikoetako hiriburuen artean, Euskal AEko BPGren % 44 biltzen da. Bilbo (14.252.770 mila euro) da 2023an BPG handiena duen hiriburua, hau da, Euskal AEko jarduera ekonomikoaren % 15,3; ondoren Gasteiz dago, 10.717.525 mila eurorekin, eta Donostia, 9.019.605 mila eurorekin —Euskal AEko jarduera ekonomikoaren % 11,5 eta % 9,7, hurrenez hurren—.
Euskal AEko udalerriak, BPG handiena dutenak. 2023
| |
BPG guztira (mila euro) |
BPG osoaren gaineko % |
| Euskal AE |
93.242.571 |
100 |
| |
| Hiriburuak |
|
|
| Bilbao |
14.252.770 |
15,3 |
| Vitoria-Gasteiz |
10.717.525 |
11,5 |
| Donostia / San Sebastian |
9.019.605 |
9,7 |
| Udalerriak |
|
|
| Barakaldo |
2.884.490 |
3,1 |
| Irun |
2.143.434 |
2,3 |
| Getxo |
1.987.353 |
2,1 |
| Leioa |
1.944.225 |
2,1 |
| Zamudio |
1.630.526 |
1,7 |
| Amorebieta-Etxano |
1.584.464 |
1,7 |
| Basauri |
1.452.288 |
1,6 |
| Erandio |
1.308.965 |
1,4 |
| Arrasate / Mondragon |
1.159.706 |
1,2 |
| Santurtzi |
1.092.908 |
1,2 |
Data 2025eko Abenduaren 18a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Industria da sektore nagusia Araban biztanleko BPG handiena duten eskualdeetan
Arabako Errioxako eskualdeak Arabako lurralde historikoko BPG osoaren % 5,2 ordezkatzen du; hala ere, biztanleko BPG handiena duen eskualdea da, bai lurraldean, bai Euskal AEn. Eskualde horretako udalerrien sektorekako banaketak berezitasunak ditu gainerako eskualdeekin alderatuta, mahastizaintza- eta ardogintza-jarduerak presentzia handia baitu eskualde horietan; izan ere, proportzioan gainerako eskualdeetan baino nekazaritza-produkzio handiagoa du, eta bertako industriak ardoa egiteko prozesuekin lotura handia du. Hori argi eta garbi ikus daiteke Guardiako udalerrian, non nekazaritza % 5,7ra iristen den, eta banaketa berdinzaleagoa ikusten den industria-sektorearen (% 46,3) eta zerbitzuen sektorearen (% 46,6) artean, biak ala biak mahastizaintza- eta ardogintza-sektorearekin oso lotuta baitaude: alde industrialean, edarien fabrikazioagatik eta horien enbalajeengatik, eta zerbitzuen sektorean, ostalaritza-adarraren eskaintza handiagatik.
Bestalde, Añanan daude Arabako lurraldean biztanleko BPG handiena duten udalerrietako bi: Berantevilla eta Erribera Beitia. Lehenengoan, industria-sektoreak bere pisua handitu du azken urteetan, bere jarduera ekonomiko osoaren % 80,2ra iritsiz, eta gainerakoen gainetik nabarmentzen dira industria aeronautikorako garraio-materiala fabrikatzeko manufaktura-jarduerak. Erribera Beitiako produkzio-egituran ere garraio-materiala fabrikatzeko jarduerak dira nagusi, % 60 inguru, baina kasu honetan trenbide-materiala da.
Biztanleko BPG handiena duten Arabako eskualdeak eta udalerriak eta horien banaketa 4 sektoretan. 2023
| |
Biztanleko BPG (euro) |
Banaketa jarduera-sektorearen arabera (%) |
| |
|
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA |
INDUSTRIA ETA ENERGIA |
ERAIKUNTZA |
ZERBITZUAK |
| Araba/Álava |
44.889 |
1,2 |
29,5 |
4,4 |
64,9 |
| |
| Eskualdeak |
|
|
|
|
|
| Arabako Errioxa / Rioja Alavesa |
66.153 |
7,8 |
50,3 |
2,8 |
39,1 |
| Añana |
64.746 |
5,3 |
56,9 |
3,1 |
34,7 |
| Gorbeialdea / Estribaciones del Gorbea |
59.372 |
2,6 |
58,6 |
2,1 |
36,7 |
| Udalerriak |
|
|
|
|
|
| Berantevilla |
177.192 |
3,6 |
80,2 |
4,0 |
12,2 |
| Legutio |
143.945 |
0,6 |
73,2 |
1,0 |
25,2 |
| Laguardia |
126.988 |
5,7 |
46,3 |
1,4 |
46,6 |
| Bernedo |
103.235 |
6,8 |
14,8 |
0,4 |
77,9 |
| Ribera Baja/Erriberabeitia |
98.152 |
0,9 |
58,7 |
2,0 |
38,4 |
Data 2025eko Abenduaren 18a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Halaber, Gorbeia Inguruak eskualdean Legutio nabarmentzen da Araban biztanleko BPG handiena duten lehen 5 udalerrien artean. Biztanleko BPG handiena duten udalerri gehienetan bezala, Legutiok industrian oinarritzen du bere produkzio-egitura, eta kasu honetan metalaren adarrak nagusitzen dira, hala nola Ingeniaritza mekanikoa eta Siderurgia.
Azkenik, Arabako Lurralde Historikoan biztanleko BPG handiena duten bost udalerrien artean, laugarren postuan Bernedo dago, Arabako Mendialdean, zerbitzuetan oinarritutako produkzio-egitura oso altuarekin (% 77,9); bertan, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza adarra nabarmentzen da % 6,8rekin.
Bizkaian biztanleko BPG handiena duten hiru udalerri Bilbo Handiko eskualdekoak dira
Bilbo Handia eskualdean, Zamudio eta Loiu ere nabarmentzen dira, Zierbenarekin batera, biztanleko BPG handia dutelako. Lehenengoak, teknologia-parkearen jarduerari lotuta, manufaktura-industriaren barruan banatzen du bere produkzio-egitura, eta garrantzi berezia du garraio-materialaren produkzioaren sektorean eta zerbitzuen sektorean, bereziki industriari lotutako jarduera profesional eta teknikoetan. Loiuk, berriz, zerbitzuetan oinarritutako sektore-egitura du. Zerbitzu horiek udalerriko BPGren % 64,7 sortzen dute, eta aireportuko jarduera dute euskarri (aireko garraioa eta hari atxikitako zerbitzuak); jarduera horiek % 29,4 ordezkatzen dute.
Biztanleko BPG handiena duten Bizkaiko eskualdeak eta udalerriak eta horien banaketa 4 sektoretan. 2023
| |
Biztanleko BPG (euro) |
Banaketa jarduera-sektorearen arabera (%) |
| |
|
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA |
INDUSTRIA ETA ENERGIA |
ERAIKUNTZA |
ZERBITZUAK |
| Bizkaia |
41.090 |
1,1 |
19,1 |
5,8 |
74,0 |
| |
| Eskualdeak |
|
|
|
|
|
| Durangaldea / Duranguesado |
56.169 |
0,5 |
34,6 |
3,9 |
61,0 |
| Bilbo Handia / Gran Bilbao |
41.598 |
0,1 |
15,8 |
6,1 |
77,9 |
| Arratia-Nerbioi / Arratia-Nervión |
35.941 |
3,9 |
36,8 |
5,0 |
54,3 |
| Udalerriak |
|
|
|
|
|
| Zierbena |
539.311 |
0,2 |
83,2 |
1,3 |
15,3 |
| Zamudio |
503.249 |
0,1 |
47,8 |
5,7 |
46,4 |
| Ajangiz |
259.319 |
1,1 |
75,6 |
0,4 |
22,9 |
| Loiu |
240.972 |
0,2 |
29,4 |
5,8 |
64,7 |
| Mallabia |
237.976 |
0,9 |
75,0 |
0,8 |
23,3 |
Data 2025eko Abenduaren 18a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Bestalde, Ajangizek, Gernika-Bermeo eskualdean, eta Mallabiak, Durangaldean, egitura produktibo oso antzekoa dute. Bi kasuetan industria jarduera % 75 ingurukoa da eta zerbitzuak Barne Produktu Gordinaren % 23 dira. Hala ere, horiek sostengatzen dituzten jarduera ekonomikoen adarrak oso desberdinak dira. Ajangizek plastikozko produktuen fabrikazioan oinarritzen du bere industria, eta zerbitzuak, berriz, ingeniaritza eta arkitektura bezalako jarduera profesionaletan eta finantza-zerbitzuetan; aitzitik, Mallabiak automobilgintzarako garraio-materialaren fabrikazioarekin eta ingeniaritza mekanikoarekin lotzen du bere manufaktura-jarduera.
Goierri eta Tolosaldea eskualdeetan biltzen dira Gipuzkoan biztanleko BPG handiena duten udalerriak
Gipuzkoako lurralde historikoan biztanleko BPG handiena duten 5 udalerriak Goierri eta Tolosaldea eskualdeetan daude. Bestalde, biztanleko BPG handiena duten hiru eskualdeak Donostialdea, Goierri eta Debagoiena dira; hiruren artean Gipuzkoako BPG osoaren % 68 osatzen dute. Donostialdearen kasuan, bere jarduera zerbitzuen inguruan zentratuta dago argi eta garbi; hala, % 78,6ko pisua du bere egitura ekonomikoan. Goierri eta Debagoiena eskualdeek, berriz, industriaren eta zerbitzuen arteko parekotasun handiagoa duten egiturak dituzte.
Olaberria —Goierri— lehen postuan dago Gipuzkoan, biztanleko 384.286 euroko BPGrekin. Udalerri horrek jarduera industriarantz bideratzen du (% 77,4), siderurgiarekin, energia elektrikoarekin eta, oro har, makineriarekin lotutako jardueretara, hain zuzen ere.
Eskualde horretan bertan Arama eta Ormaiztegi daude, biztanleko 197.777 eta 139.727 euroko BPGrekin, hurrenez hurren. Aramak % 71,4ko pisu industriala du, batez ere makineriaren eta ekipo-ondasunen produkzioan oinarritua. Ormaiztegi, ordea, Euskal AEko industria-kontzentraziorik handiena duen udalerria da, % 87,7rekin, ibilgailu motordunak fabrikatzeko jardueraren presentzia handia dela eta.
Biztanleko BPG handiena duten Gipuzkoako eskualdeak eta udalerriak eta horien banaketa 4 sektoretan. 2023
| |
Biztanleko BPG (euro) |
Banaketa jarduera-sektorearen arabera (%) |
| |
|
NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA, ARRANTZA |
INDUSTRIA ETA ENERGIA |
ERAIKUNTZA |
ZERBITZUAK |
| Gipuzkoa |
43.065 |
0,7 |
27,7 |
5,5 |
66,1 |
| |
| Eskualdeak |
|
|
|
|
|
| Donostialdea |
44.551 |
0,2 |
15,8 |
5,5 |
78,6 |
| Goierri |
46.900 |
0,7 |
52,7 |
4,9 |
41,6 |
| Debagoiena / Alto Deba |
49.984 |
0,7 |
47,2 |
2,8 |
49,3 |
| Udalerriak |
|
|
|
|
|
| Olaberria |
384.286 |
0,2 |
77,4 |
1,5 |
20,9 |
| Aduna |
280.034 |
0,4 |
55,7 |
4,2 |
39,8 |
| Arama |
197.777 |
0,5 |
71,4 |
1,7 |
26,4 |
| Altzo |
157.887 |
0,9 |
74,9 |
1,3 |
22,9 |
| Ormaiztegi |
139.727 |
0,4 |
87,7 |
0,5 |
11,5 |
Data 2025eko Abenduaren 18a
Iturria: Eustat. Udal BPG
Gipuzkoan biztanleko BPG handiena duten udalerrien artean, Aduna (Tolosaldea) da industriaren eta zerbitzuen artean pisua ondoen banatzen duen udalerria, ibilgailu motordunen fabrikazioarekin eta industria ez-metalikoarekin lotutako industria-jarduerak handizkako merkataritzako jarduerekin konbinatuta.
Azkenik, Altzo —hau ere Tolosaldean kokatua— laugarren postuan dago Gipuzkoako rankingean; beste behin ere, industrian duen pisu handiari esker (% 74,9), zementua, karea eta igeltsua produzitzen baititu.
Oharra:
Biztanleko BPGk —udalerri bakoitzeko BPG osoaren eta biztanleriaren arteko zatidura gisa lortua— homogeneotasun handiagoa ahalbidetzen du biztanle kopuru oso desberdineko udalerrien arteko BPGren konparazioan.
Datuak hobeto interpretatzeko, udalen BPGren eta udal-errentaren kontzeptuen arteko bereizketa azpimarratu behar da. BPGa produkzioari eta lurraldean aberastasuna sortzeari lotuta doa, eta produkzio-establezimendu garrantzitsuak dituzten udalerrietan kontzentratzen da. Errenta, aldiz, pertsonei eta hauen bizilekuari lotuta dago.
2023an izandako hedapenarekin, Bizkaiko Lurralde Historikoko Bilbo Handiko eskualdean kokatutako Usansolo udalerria gehitu da. Horrenbestez, Lurralde Historikoen arabera, udalerriak honela banatzen dira: Bizkaian 113 (% 45), Gipuzkoan 88 (% 35) eta Araban 51 (% 20).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62