2025/03/21eko prentsa-oharra
INGURUMEN KONTUAK. INGURUMEN ZERGEN KONTUAK. AURRERAPENA. 2023
Euskal AEko ingurumen zergak 1.398 milioi eurokoak izan ziren 2023an, aurreko urtean baino % 11,4 gehiago
2023an ingurumen zergak Euskal AEko zerga guztien % 7 izan ziren
Eustatek landutako Ingurumen Zergen Kontuaren arabera, Euskal AEko ingurumen zergen zenbatekoa 1.398 milioi eurokoa izan zen 2023an, aurreko urtean baino 143 milioi gehiago (+%11,4), hau da, BPGren % 1,5.
Kontu hori Ingurumen Kontuen Sistemaren parte da, eta Eurostaten metodologiari jarraituz lantzen da. Bere esparrua honako zerga hauek osatzen dute: zerga-oinarritzat dutenak ingurumenean eragin negatiboa, egiaztatua eta espezifikoa duen materialen baten unitate fisikoa (edo antzekoa), SEC2010-Kontuen Europako Sisteman zerga gisa identifikatua.
2023an ingurumen zergak Euskal AEko zerga guztien % 7 izan ziren, 2022an baino lau hamarren gehiago.
Ingurumen zergak, ingurumenaren arloko irizpidearen arabera, hiru kategoriatan sailkatzen dira: Energiaren gaineko zergak, Garraioaren gaineko zergak eta Kutsaduraren eta Baliabideen gaineko zergak.
Euskal AEKo ingurumen zergak, motaren eta ingurumen izaeraren arabera (milaka euro). 2019-2023
| | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023(a) | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| | | | | | | 2020 /2019 | 2021 /2020 | 2022(p) /2021 | 2023(a) /2022(p) |
| INGURUMEN ZERGAK GUZTIRA | 1.387.462 | 1.170.753 | 1.388.771 | 1.255.353 | 1.398.090 | -15,6 | 18,6 | -9,6 | 11,4 |
| ENERGIAREN GAINEKO ZERGAK | 1.211.335 | 1.005.469 | 1.220.078 | 1.078.976 | 1.185.763 | -17,0 | 21,3 | -11,6 | 9,9 |
| GARRAIO-ZERGAK | 165.048 | 154.150 | 157.681 | 162.574 | 163.957 | -6,6 | 2,3 | 3,1 | 0,9 |
| KUTSADURA- ETA BALIABIDE-ZERGAK | 11.079 | 11.134 | 11.012 | 13.803 | 48.370 | 0,5 | -1,1 | 25,3 | 250,4 |
(a)Aurrerapena
(p)Behinbehineko datuak
Data 2025eko Martxoaren 21a
Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
Nabarmentzekoa da Kutsaduraren eta Baliabideen gaineko zergek sortutako diru-sarreren gorakada handia, batez ere, bi zerga berri sartu direlako
Ingurumen zergen izaerari dagokionez, energiaren gaineko zergek izan zuten zenbatekorik handiena 2023an 1.186 milioirekin; ingurumen zerga guztien % 84,8 izan ziren, 2022arekin alderatuta % 9,9 igo ondoren. Hori Hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren bilakaeraren ondorio zuzena da: 964 milioi euro, energiaren gaineko zergen % 81,3 eta % 7,2ko igoera, hau da, 2022an baino 65 milioi gehiago.
Multzo horretan, Hidrokarburoen gaineko zerga bereziaren atzetik, Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideak datoz. Horiek hazkunde nabarmena izan dute azken bi urteetan: % 57koa 2022an eta % 22koa 2023an, 171 milioira iritsita, 2022an baino 31 milioi gehiago.
Aurrezpenaren eta Efizientzia Energetikorako Planaren errekarguak eta CORES baliabideak portaera positibo xumeagoak izan zituzten. Lehenengoak 24 milioi euroko tasa izan zuen, 2022. urtearekin alderatuta (% 105,4), eta bigarrenak % 14,3 egin zuen gora (16 milioi).
Multzo berean, Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren eta Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren arteko batura 9 milioira iritsi zen, aurreko urtean baino 5 milioi gutxiago; hau da, 2022arekin alderatuta % 37,2ko jaitsiera izan zuen. Jaitsiera horren jatorria elektrizitatearen txikizkako merkatuetan prezio-igoeraren eragina arintzeko aplikatu ziren premiazko neurrien multzoa izan zen.
Bigarrenik, garraioaren gaineko zergek 164 milioi euroko ekarpena egin zuten 2023an, aurreko urtean baino % 0,9 gehiago, ingurumen zerga guztien % 11,7 izanik. Kategoria horretan, Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga nabarmentzen da: 2023an 137 milioi euro, zerga-multzo horretako % 83,4.
Azkenik, kutsaduraren eta baliabideen gaineko zergek ingurumen zerga guztien % 3,5eko ekarpena egin zuten: 48 milioi euro, 2022an baino 35 milioi gehiago. Multzo horretako igoera handia, kutsaduraren gaineko zergen atalean, batez ere, hondakinen prebentzioa, berrerabiltzeko prestaketa eta birziklatzea sustatzeko helburua duten itundutako bi zerga berri sartzearen ondorio izan zen. Batetik, Berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko zerga da eta, bestetik, Hondakinak zabortegian uztearen gaineko zerga; lehenengoak 26 milioi izan zituen, eta bigarrenak, 11 milioi.
Zerga motaren araberako sailkapenari dagokionez, BEZik gabeko produktuen gaineko zergak eta Inportazioen gaineko zergak dira ingurumen-zergen ehuneko handiena biltzen dutenak, 2023an % 48,3; 2022an baino 3,1 puntu gehiago (1.075 milioi izan zen) eta ingurumen zerga guztien % 76,9 izanik.
Bestalde, ingurumena xede duten Bestelako zerga arrunt batzuk % 41,9 izan ziren, 2022an baino 1,1 puntu gutxiago, eta 137 milioi eurora iritsi ziren.
Azkenik, Ekoizpenaren gaineko beste zerga batzuetan, % 20,1 ingurumen zergei zegozkien, 2022an baino 2,2 puntu gehiago, guztira 186 milioi euro eta 2022arekin alderatuta igoera % 28,7koa izan zen.
Ingurumenaren arloko presio fiskalaren Europako analisi konparatiboa
2023an fiskalitate berdea, BPGaren gaineko ingurumen zergen bidez bildutako diruaren ehuneko gisa neurtuta, % 1,5ekoa izan zen Euskal AEn, Danimarkaren (% 2,1), Frantziaren (% 1,8) eta Alemaniaren (% 1,7) azpitik; baina Irlandaren (% 1,0) eta Luxenburgoren (% 1,3) gainetik. 27-EBko batez bestekoa % 2,0koa izan zen eta Espainiakoa % 1,6koa. Taularen goiko muturrean, % 3tik gorako tasekin, Grezia, Bulgaria eta Kroazia daude.
Ingurumen zergen lurralde-azterketa
2023rako ingurumen zergen lurraldeen araberako banaketak erakusten du Bizkaiak guztizkoaren % 57 metatu zuela, Gipuzkoak % 29,2 eta Arabak gainerako % 13,8.
Gainera, 2023an Euskal AEn ingurumen zergen igoera % 11,4koa izan bazen ere, 2022aren aldean Bizkaia nabarmentzen da batezbestekoaren gainetik % 13,5eko igoerarekin eta, ondoren, Gipuzkoa % 9,3 gehiagorekin eta Araba % 7,3ko igoerarekin.
Euskal AEKo ingurumen zergak, lurralde historikoaren arabera (milaka euro). 2019-2023
| | 2019 | 2020 | 2021 | 2022(p) | 2023(a) | Urteko aldakuntza-tasa (%) |
| | | | | | | 2020 /2019 | 2021 /2020 | 2022 (p) /2021 | 2023(a) /2022(p) |
| EUSKAL AE | 1.387.462 | 1.170.753 | 1.388.771 | 1.255.353 | 1.398.090 | -15,6 | 18,6 | -9,6 | 11,4 |
| ARABA/ALAVA | 218.228 | 175.729 | 216.575 | 180.295 | 193.459 | -19,5 | 23,2 | -16,8 | 7,3 |
| BIZKAIA | 718.442 | 614.017 | 720.087 | 701.699 | 796.555 | -14,5 | 17,3 | -2,6 | 13,5 |
| GIPUZKOA | 450.792 | 381.007 | 452.109 | 373.359 | 408.076 | -15,5 | 18,7 | -17,4 | 9,3 |
(a)Aurrerapena
(p)behinbehineko datuak
Data 2025eko Martxoaren 21a
Iturria: Eustat. Ingurumenaren kontuak. Ingurumen-zergen kontuak
BPGaren araberako ingurumen zergei dagokienez, Bizkaian % 1,7 izan ziren 2023an; Gipuzkoan eta Araban, berriz, pisu txikiagoa eta antzekoa izan zuten, % 1,3 ingurukoa.
Oharra:
Gaur argitaratutako datuek datu horien eguneratzea jasotzen dute, Eurostatek ezarritako ezohiko berrikuspenen Europako politikari jarraituz. Politika horrek kontu nazionalak egiteko erabilitako estatistika-iturriak eta zenbatespen-metodoak aldizka berrikustea eta eguneratzea dakar, bost urtean behin hobekuntza sistematikoak eta koordinatuak sartuz. Hori horrela, Europako herrialde guztiek beren kontabilitateak berrikusi zituzten 2024an.
Administrazio Publikoen 2022ko Kontuak berrikusteko aldaketak aplikatu ziren, besteak beste, zergak eta dirulaguntzak kontabilizatzean, informazio-iturri berrien erabilgarritasunaren arabera. Berrikuspen horrek eragina izan du orain arte argitaratutako datuetan, aurreko urteetako datu-seriea berraztertu baita.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística
Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62