2022/07/14ko prentsa-oharra

DEMOGRAFIA-PROIEKZIOAK. 2036

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEk, 2021aren eta 2036aren artean, ia 85.000 biztanle gehiago eduki litzake

Migrazio-saldoek heriotzen igoera eta jaiotzen jaitsiera konpentsatuko lituzkete

Euskal AEk 2036ko urtarrilaren 1ean 2.278.100 biztanle izango lituzkeela zenbatesten da; 1.101.000 (% 48,3) gizonak izango lirateke eta 1.177.100 (% 51,7), emakumeak, Eustaten Demografia Proiekzioen arabera. Horrek esan nahi du 2021ean baino 84.900 pertsona gehiago egongo liratekeela, eta urteko batez besteko hazkunde-tasa % 0,24koa izango litzatekeela, baina erritmoa desberdina izango litzateke proiekzioaren aldi osoan. Lehen bost urteetan, biztanle kopurua % 0,14 baino ez litzateke haziko, batez beste, eta 2021aren eta 2022aren artean, gainera, negatiboa izango litzateke, baina, 2026tik aurrera, urteko hazkunde-tasa % 0,30 ingurukoa izango litzateke.

graf0020005_01_e.png

2021aren eta 2036aren bitarteko biztanleriaren hazkundetik, Gipuzkoari % 44,5 legokio (zehazki, 37.800 biztanle); Bizkaiari % 28,4 (24.200 biztanle), eta, azkenik, Arabari % 27 (23.000 pertsona gehiago proiekzioaren aldian), Bizkaiari baino pixka bat gutxiago. Lurralde-mailako alde horiek azken hamarkadetako joera luzatuko lukete; alegia, Arabako biztanleria-pisua pixkanaka areagotzea, Bizkaikoaren kaltetan, Euskal AE osoan. 2036an, aurreikuspenen arabera, biztanleen % 15,5 Araban biziko da (2001ean baino ehuneko 1,7 puntu gehiago), % 51,3 Bizkaian (2,7 puntu gutxiago) eta gainerako % 33,2a Gipuzkoan (ehuneko 0,9 puntu gehiago).

2021etik 2036ra bitarteko Euskal AEko biztanleriaren hazkundea migrazio-saldoaren ondoriozkoa baino ez litzateke izango (immigrazioak ken emigrazioak); izan ere, 194.700 pertsona emango lituzke. Aitzitik, saldo naturala edo begetatiboa (jaiotzak ken heriotzak) negatiboa izango litzateke aldi osoan; horren ondorioz, 109.900 biztanle gutxiago izango lirateke, heriotzak ugaritu eta jaiotzak gutxitu liratekeelako. Neurri handiagoan edo txikiagoan, prozesu hori hiru lurraldeetan emango litzateke.

Jarraituko luke biztanleen zahartze-prozesuak

2021ean, 20 urtetik beherako biztanleria Euskal AE osoaren % 18,2 izan da; 2036an % 15,3ra jaitsiko litzateke eta 51.000 pertsona gutxiago izango lirateke.

Kalkuluen arabera, “helduen” biztanle-taldeak, hau da, 20 eta 64 urte bitartekoenak, 26.900 pertsona inguru galduko lituzke 15 urte horietan, % 2,1 gutxiago izango lirateke. Helduen bilakaeran, adin zentraletako galerak kontrajarriko lirateke: 35 urtetik 54 urtera bitartekoetan 131.700 pertsona gutxiago, 20tik 34ra bitartekoetan 74.700 gehiago eta 55etik 64ra bitartekoetan 30.000 gehiago.

65 urtekoak edo gehiagokoak 163.200 gehiago izan litezke, eta, beraz, 2036an % 29,3ra iritsiko lirateke –2021ean baino 6 puntu gehiago–. Hazkunde erlatibo handienak 85 urteko eta gehiagoko biztanleen artean izango lirateke; izan ere, 2036an, 126.700 pertsona izango lirateke, 2021ean baino 37.200 gehiago, hau da, biztanleria osoaren % 5,6.

Ugalkortasuna berreskuratuko litzateke eta jaiotza kopurua areagotuko litzateke

Euskal AEn jaiotakoen kopurua areagotu egingo litzateke, 2.900 jaiotza ingururi esker, 2020tik 2035era bitartean, bai ugalkortasunaren gorakadagatik (1,39 seme-alaba emakumeko), bai ugaltzeko adinean dauden emakumeen kopuruaren gorakadagatik: 25 eta 39 urte bitartean, ugaltzeko adin zentraletan, emakumeen kopuruaren hazkundea hasierako balioaren % 13,1 izan liteke. Horrek ez du esan nahi amatasunaren batez besteko adina jaitsiko litzatekeenik, 33 urtekoa izango bailitzateke. Bizkaiko ugalkortasun-tasa baxuak (1,34 seme-alaba emakume bakoitzeko 2035ean) Euskal AEkoa baldintzatzen jarraituko luke; izan ere, Arabak eta Gipuzkoak 1,5 seme-alaba inguru izango lituzkete emakume bakoitzeko.

Bizi-itxaropenak jarraituko luke goranzko joerarekin

2035ean, jaiotzean, bizi-itxaropena 84,2 urtekoa izango litzateke gizonentzat, eta 89,1ekoa emakumeentzat. 2020an, 80,7 eta 86,3 urtekoa izan dira, hurrenez hurren, eta Europar Batasuneko handienetakoak izaten jarraituko lukete. Jaiotzean bizi-itxaropenaren aldea emakumeen eta gizonen artean 2020an 5,6 urtekoa izatetik 2036an 4,9koa izatera igaroko litzateke.

Migrazio-saldoa positiboa izango litzateke aldi osoan

Proiektatutako aldi osoan, 44.000 etorkin inguru izango lirateke urtean; 2021ean 41.000 etorkin izatetik 2035ean 45.500 izatera iritsiko lirateke, atzerritik etorritakoen kopuruaren igoeragatik, 2021ean % 47,6 izatetik 2035ean % 55 izatera igaroko bailitzateke. Emigrazioek, berriz, 2021ean izango lukete maximoa, 35.800 irteerarekin, eta beheranzko bilakaera izango lukete, harik eta azken urtean 32.000ra iritsi arte, 15 eta 34 urte bitarteko pertsona kopuruaren murrizketaren eraginez, haiek baitira emigraziorako joera handiena dutenak.

Migrazio-saldoa, bi osagai horien bilakaeraren ondorioz, 5.200 pertsonakoa izango litzateke 2021ean, eta 13.500era igoko litzateke 2035ean; aldi osoan 194.700 pertsonako migrazio-saldoa izango litzateke.

Euskal AEko migrazio-saldoak, urtearen arabera, lurralde historikoari jarraiki (milaka). 2010-2035

Excel csv
 Euskal AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
20105,21,12,21,9
20153,40,60,91,8
20204,50,81,62,1
202514,52,56,85,2
203013,81,97,24,7
203513,51,87,24,5

Data 2022ko Uztailaren 14a

Iturria: Eustat. Demografia-proiekzioak

Lurraldeen arabera, Bizkaiaren kasua nabarmenduko litzateke; izan ere, 2021ean 2.200 pertsonako saldo positiboa izatetik, 2035ean 7.200 pertsonakoa izatera igaroko litzateke. Gipuzkoak ere saldoaren hazkunde handia izango luke; izan ere, aldi horretan 1.700 pertsonatik 4.500era igaroko litzateke. Bestalde, nahiz eta Arabak ere goranzko bilakaera izango lukeen, intentsitate askoz txikiagoa izango luke, 2021ean 1.300 pertsona izatetik 2035ean 1.800 izatera igaroko bailitzateke.

Mende honetako lehen hamarkadan, lurralde historikoen arteko migrazio-trukeen hazkunde etengabea izan da, 2000-02 hirurtekoan batez beste 4.200 izatetik 2019an eta 2020an 6.100 izatera igaro baita. Hazkunde horren zati bat egoitza-mugikortasun handiagoa bereizgarri duten atzerritarren presentziarekin lotuta dago.

Hala ere, igoera hori gorabehera, barne-mugimenduen bolumen osoa txikia da, eta haiek lurralde historikoen bilakaera demografikoan duten eragina ez da oso esanguratsua; izan ere, barneko migrazio-saldoak ez dira oso handiak. Egoera horri proiektatutako urteetan eutsiko zaiola kalkulatzen da, eta, beraz, proiektatutako aldi osorako Euskal AEko barne-migrazio saldoak 727 pertsona ekarriko lizkiokeela Arabari eta 2.412 Bizkaiari, Gipuzkoaren kontura, zeinak 3.139 pertsona gal bailitzake, beste bi lurraldeetara joango liratekeenak; beraz, migrazio-saldo positiboa Euskal AEtik kanpoko trukeen ondorio izango litzateke.

Informazio gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEk, 2021aren eta 2036aren artean, ia 85.000 biztanle gehiago eduki litzake

Eragiketa : 
Demografia-proiekzioak
Eragiketa kodea : 
010301
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2022-2036
Eguneratze data : 
2022/07/14
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/00
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali