HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak 2024an 12.937 jaiotza...

2025/06/10eko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTATISTIKA. 2024

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2024an 12.937 jaiotza erregistratu ziren Euskal AEn, 2023an baino % 3,8 gutxiago eta 1975etik izandako zifra txikiena

Jaitsiera % 5,6koa izan zen ama espainiarren artean, atzerriko amen jaiotzak, berriz, % 1,4 igo ziren

Eustaten datuen arabera, Euskal AEn 12.937 jaiotza izan ziren 2024an, aurreko urtean baino % 3,8 gutxiago. Datu hori Euskal AEn 1975etik izandako jaiotza kopururik txikiena da. Gainera, espainiar nazionalitatea duten amen artean, jaitsiera % 5,6koa izan zen eta atzerriko amen artean, berriz, % 1,4ko igoera.

Lurraldeen araberako banaketari dagokionez, Araba izan da jaitsierarik handiena izan duen lurraldea (% -5,5), ondoren, Bizkaia (% -3,7) eta, azkenik, Gipuzkoa (% -3,2); horrela, jaiotzak lurralde horietan 2.094, 6.421 eta 4.422 izan ziren, hurrenez hurren.

Hilabeteen arabera, jaiotzak gutxitu egin dira hilabete gehienetan, bitan izan ezik; urtarrilean eta maiatzean jaiotzak % 6,4 eta % 1,2 igo dira, hurrenez hurren.

Jaiotza-tasa 5,8 jaiotzako izan zen mila biztanleko. Zifrarik altuena Arabak du (‰ 6,2), ondoren, Gipuzkoak (‰ 6,1) eta, azkenik, Bizkaiak (‰ 5,6). Euskal AEn tasa hori 0,3 puntu jaitsi da 2023. urtearen aldean, eta 3,1 puntu 2014aren aldean.

Euskal AEn bizirik jaioak, amaren bizilekuaren lurralde historikoaren, sexuaren, adinaren, egoera zibilaren, nazionalitatearen eta jaiotza-herrialdearen arabera. 2024

Excel csv
 20242023Gehikuntza (%)
 KOP%KOP% 
GUZTIRA12.937100,013.453100,0-3,8
      
Ama bizi den lurralde historikoa     
Araba / Álava2.09416,22.21616,5-5,5
Bizkaia6.42149,66.67149,6-3,7
Gipuzkoa4.42234,24.56633,9-3,2
      
Amaren adina beteta     
<30 urte2.73021,12.81320,9-3,0
>= 30 urte10.20778,910.64079,1-4,1
      
Amaren egoera zibila     
Ezkondua6.39649,46.65649,5-3,9
Ezkon gabea6.54150,66.79750,5-3,8
      
Amaren nazionalitatea     
Espainiarra9.49473,410.05774,8-5,6
Atzerrikoa3.44326,63.39625,21,4
      
Ama jaio zen herrialdea     
Espainia8.45465,39.11667,8-7,3
Bestelakoa4.48334,74.33732,23,4
      

Data 2025eko Ekainaren 10a

Iturria: Eustat. Jaiotzen Estatistika

Jaiotzen % 78,9an amek 30 urte edo gehiago zituzten

Jaiotzen talde handiena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeena da, jaiotza guztien % 34,3. Ondoren, 35 eta 39 urte bitarteko amen jaiotzak daude (% 33,4). 40 urte edo gehiagokoen jaiotzak % 11,2 izan dira, aurreko urtean baino 0,1 puntu gutxiago. 25-29 urteko amen jaiotzak % 13,8 izan dira eta 20-24 urte artekoenak % 6,2. Azkenik, ama nerabeak guztizkoaren % 1,1 izan ziren, 2023an baino hamarren bat gutxiago.

Ama guztien batezbesteko adina 33,4 urtekoa izan zen, aurreko urteko bera, nahiz eta balio hori 34,3 urtera igo zen espainiar nazionalitateko amen artean eta 30,8 urtekoa izan zen atzerriko nazionalitatea zutenen artean. 2024an lehenengoz ama izan zirenen batezbesteko adina 32,4 urtekoa izan zen; 33,4 urtekoa espainiar nazionalitatea duten amen kasuan eta 28,7 urtekoa atzerriko nazionalitatea duten amen kasuan.

Ama atzerritarrek espainiarrek baino gazteago dituzte seme-alabak

Amen nazionalitatea kontuan hartuz gero, % 26,6k atzerriko nazionalitatea zuen eta 3.443 haur izan zituzten. 2023an ama atzerritarren ehunekoa % 25,2 zen. Ama horien jatorrizko herrialde nagusiak honako hauek dira: Maroko (620 ama), Kolonbia (437), Nikaragua (208), Paraguai (201), Pakistan (196), Errumania (192), Aljeria (155), Honduras (137), Venezuela (117) eta Peru (108). Atzerriko nazionalitatea duten ama guztien artean, % 43,8k Amerikako herrialderen bateko nazionalitatea du, % 32,5ek Afrikakoa eta % 12,6k Europakoa.

Euskal AEn bizi diren atzerriko emakumeek espainiar nazionalitateko emakumeek baino gazteago izan dituzte sema-alabak: kasuen % 41,5ean 30 urte baino gutxiagorekin izan dituzte sema-alabak, eta ama espainiarren kasuan % 13,7an.

Jaiotzen erdia baino gehiago ezkontzatik kanpo izaten dira

2024an ezkontzaz kanpoko jaiotzak 6.541 izan ziren, hau da, jaiotza guztien % 50,6; 2023an, berriz, % 50,5 izan ziren. Duela 10 urte, 2014an, ezkontzatik kanpoko jaiotzen ehunekoa % 39,9 izan zen.

Jaiotza-ordena kontuan hartuta, 2024an izandako lehen 6.528 jaiotzak guztizkoaren % 50,5 izan ziren; bigarrenak, % 36,2; eta hirugarrenak eta ondorengoak, guztizkoaren % 13,3. 2024an bizirik jaiotakoen artean, 100 neskako 104 mutil jaio ziren. Mutilen batezbesteko pisua 3.349,3 gramokoa izan zen eta neskena 3.228,8 gramokoa.

Jaiotzeko lekuen arabera, jaiotzen % 93,5 ospitale publikoetan izan ziren, % 5,9 ospitale pribatuetan eta % 0,6 etxean. Erditzeak 12.802 izan ziren, horietatik 12.620 ume bakarra jaioz, 179 bikoitzak eta 3 hirukoitzak. Erditze guztietatik 740 goiztiarrak izan ziren (% 5,8).

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2024an 12.937 jaiotza erregistratu ziren Euskal AEn, 2023an baino % 3,8 gutxiago eta 1975etik izandako zifra txikiena

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
1975-2024
Eguneratze data : 
2025/06/10
Hurrengo eguneratzea : 
2025/09/08
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali