HomeGaiakFamiliakPrentsa Oharrak 1976. eta 1980. urteen...

2021/11/29ko prentsa-oharra

INKESTA DEMOGRAFIKOA. 2021

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

1976. eta 1980. urteen artean jaiotako emakumeen ugalkortasuna jaisten joan da Euskal AEn, eta 1,3 seme-alaba dituzte, belaunaldi-ordeztetik urrun

Belaunaldi gazteenen aurreikuspenek, 40 urtetik beherakoenek, ez dute berreskurapenik egongo denik iragartzen

50eko hamarkadatik aurrera jaiotako emakumeen belaunaldien azken ondorengotza jaisten joan da, eta, gaur egun, 1,3 seme-alabakoa da, 1976aren eta 1980aren artean jaio ziren emakumeen kasuan, kontuan hartuta haiek direla ugalkortasun-historia osatuta duten azkenak, Eustaten datuen arabera. 40ko hamarkadaren bigarren erdialdean jaio ziren emakumeak izan ziren belaunaldi-ordeztera iristea lortu zuten azkenak; alegia, 2,1 seme-alaba izan zituzten, batez beste.

2021eko Inkesta Demografikoan lehenengoz galdetu zaie gizonei bizitzan zehar izan dituzten seme-alaben inguruan, eta haien emaitzak emakumeenen antzekoak dira: 1975aren ondotik jaiotako gizonek, 2,1 seme-alaba baino gutxiago, baina haien ugalkortasuna emakumeena baino pixka bat handiagoa da, kontuan hartutako azken belaunaldiaren kasuan, 1,4 seme-alabakoa, gizon bakoitzeko.

graf0019243_01_e.png

Europako ia herrialde guztietan ikusi da jaitsiera orokorra 1940tik aurrera jaiotako emakumeen azken ondorengotzan, eta ez da belaunaldien ordeztea lortu 60ko hamarkadaren amaieran jaiotako belaunaldietan, asmo handiko familia-politika duten herrialdeetan izan ezik, besteak beste, Frantzian, Norvegian edo Suedian. Baina 1960an jaiotako emakumeen azken ondorengotzaren maila Alemanian edo Italian belaunaldi horren kasuan izan zena (1,66) baino baxuagoa izan zen (1,53 seme-alaba emakume bakoitzeko).

Emakumeen azken belaunaldien amatasunerako batez besteko adina antzinakoenetara hurbiltzen da, 75 urte eta gehiago dituztenek izan zutenera, 30 urte gainditzen baitituzte, baina, azken kasu horretan, motiboa zen hirugarren eta ondoko seme-alabak guztizkoaren % 35 zirela, eta, 2021ean, 40 eta 50 urte bitarteko emakumeen artean, hirugarren edo hurrengo seme-alabak % 8 baino ez ziren. Oraintsuagokoak diren belaunaldietan, lehen semea edo alaba jaiotzean emakumeak 31 urte baino gehiago ditu, batez beste, eta, belaunaldi antzinakoenetan, ez da 28 urtera iristen. Gizonetan, batez besteko adina emakumeena baino handiagoa da adin guztietan, eta, 1966an jaiotakoetatik aurrera, 33 urte baino gehiagokoa.

2021ean 40 urte baino gutxiago dituzten emakumeen belaunaldien azken ondorengotza ez dirudi berreskuratuko denik; izan ere, haien bizitzan zehar espero dute, esan dutenaren arabera, batez beste 1,3 ume izatea, eta 2001aren eta 2005aren artean jaiotakoak nabarmendu behar dira, 1,1 ume izatea baino ez baitute aurreikusten. Gizonen aurreikuspena batez beste 1,6 umekoa da, baina 16 eta 20 bitartean dituztenek 1,3 seme-alaba izatea aurreikusten dute.

Bikote ezkonduen sustapenetan ugalkortasunaren intentsitateak are nabarmenago egin du behera; izan ere, 1970. urtea baino lehen ezkondutako bikoteek 2,1 seme-alaba baino gehiago zituzten batez beste, eta 1991. eta 1995. urteen artekoek, berriz, 1,5 baino pixka bat gehiago baino ez. Horri gehitu behar zaio bikote ezkonduetatik kanpoko jaiotzek gorakada handia izan dutela: % 5, 2021ean 70 urte eta gehiago dituzten emakumeetan, eta 2021ean 36 eta 40 urte bitartean dituztenetan, % 36.

Belaunaldien ezkontza-tasak behera egin du

Gizonen artean, behin betiko ezkongabeen ehunekorik baxuena (% 7,5) 1926 eta 1930 artean jaiotakoen artean izan zen; emakumeen artean, 10 urte geroago jaiotakoen artean. Harrezkeroztik, ehuneko hori hazi egin da, gizonen % 30 eta emakumeen % 23ra arte, 1976tik 1980ra jaiotakoen artean; izan ere, haiei buruzko ezkontza-historia osatutzat ematen da.

Horrek ez du esan nahi bikote gutxiago sortu direnik neurri berean. 1976 eta 1980 artean jaiotako belaunaldien artean bikotean bizi direnen arteko % 26 izatezko bikote dira eta, 20 urte lehenago jaiotako belaunaldian, % 5 ziren. Nabarmentzekoa da, halaber, izatezko bikoteen ugalkortasuna baxu xamarra dela; izan ere, 2021ean % 52k baino ez dituzte seme-alabak; beraz, batez besteko ume-kopurua ez da batera iristen.

Gizonak ezkontzeko batez besteko adinak gora egin du, Gerra Zibilean jaiotako belaunaldietatik hona; Gerra Zibilean jaiotako belaunaldiak 28 urterekin ezkontzen ziren, eta, 1976-1980 artean jaioak, 32,3rekin. Baina 1936a baino lehenago jaiotako belaunaldietan ere batez besteko adina altua zen, ia 30 urtekoa. Emakumeen artean, ezkontzeko batez besteko adinik handiena izan dute 1976 eta 1980 artean jaioek, 29,3 urtekoa; alegia, bost urte lehenago jaiotakoek baino ia bi urte gehiago. Aurreko belaunaldietan, ezkontzeko batez besteko adina ez zegoen 27 urteren gainetik.

Azken hogei urteotan, seme-alabek familia-etxea uzteko batez besteko adina etengabe aritu da handitzen; 2020an ia 30 urterekin eta, 1990ean, 25 urterekin besterik ez. 2008tik, batez besteko adin hori 29 urtetik gorakoa izan da. Tradizioan, gazteen emantzipazio-motibo nagusia ezkontza izan da; hala, 1981aren eta 1990aren artean,% 69 motibo horregatik emantzipatzen zen, baina, 2011ren eta 2020aren artean, % 30ek familia-etxea izatezko bikotea eratzeko uzten zuen eta % 20k baino ez ezkontzeko.

Argibide gehiagorako:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa Zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

1976. eta 1980. urteen artean jaiotako emakumeen ugalkortasuna jaisten joan da Euskal AEn, eta 1,3 seme-alaba dituzte, belaunaldi-ordeztetik urrun

Eragiketa : 
Inkesta demografikoa
Eragiketa kodea : 
010313
Periodikotasuna : 
Bost urtekoa
Denbora arloa : 
2021
Eguneratze data : 
2021/11/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali