2025/04/23ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2025/I

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko langabezia-tasa % 7koa izan da 2025eko lehen hiruhilekoan, 5.400 landun eta 1.300 langabe gutxiagorekin

Azken urtean, landunen kopuruak gora egin du (8.500 pertsona gehiago), eta langabezia-tasak portzentajezko bederatzi hamarrenetan egin du behera (% 7,9tik % 7ra)

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2025eko lehen hiruhilekoko datuek islatzen dute aurreko hiruhilekoan baino 5.400 landun gutxiago eta 1.300 langabe gutxiago daudela. 2025eko lehen hiruhilekoan, langabeen kopurua 74.300ekoa izan da, eta landunen zifra 991.500era iritsi da.

Euskal AEko langabezia-tasa % 7koa izan da, hau da, 2024ko laugarren hiruhilekoan lortutakoaren berdina. Landunen eta langabeen kopuruaren bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa (16 urteko eta gehiagoko biztanleria kontuan hartuta) % 56ra iritsi da 2025eko lehen hiruhilekoan, eta, beraz, aurreko hiruhilekokoa baino hiru hamarren txikiagoa izan da.

Lurralde historikoei dagokienez, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Gipuzkoan okupazioak behera egin du eta 2.900 langile gutxiago daude. Araban eta Bizkaian, berriz, 1.900 eta 600 landun gutxiago daude, hurrenez hurren. Hiriburuen kasuan, Donostian 2.000 landun gutxiago daude, eta Gasteizen 1.400 gutxiago. Bilbon berriz, 1.900 gehiago daude.

Landunen kopuruaren beherakada gizonen zein emakumeen kasuan gertatu da. Gizonen kasuan, 3.400 landun gutxiago daude, eta emakumeen kasuan, berriz, 2.000 gutxiago. Nazionalitatea kontuan hartuta, atzerriko nazionalitatea duten landunak 6.600 gutxiago dira (-% 6,5), eta Espainiako nazionalitatea dutenak, berriz, 1.200 gehiago (+% 0,1).

Okupazioak behera egin du zerbitzuen sektorean eta lehen sektorean, eta gora eraikuntzan eta industrian

Euskal AEko landunen kopuruak behera egin du zerbitzuen sektorean (8.600 pertsona gutxiago, hots, -% 1,2) eta lehen sektorean (600 pertsona gutxiago, hots, -% 5,9). Aitzitik, gora egin du eraikuntzan (1,600 pertsona gehiago, hots, % 2,8) eta industrian (2.300 pertsona gehiago, hots, % 1,2).

Okupazio-tasa (16-64 urteko landunek adin horietako pertsonen guztizkoan duten ehunekoa) portzentajezko sei hamarren jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 70,7ra iritsi da. Tasa hori % 73,2ra jaitsi da gizonen kasuan, eta % 68,3ra emakumeen kasuan. Beraz, aurreko hiruhilekokoa baino portzentajezko zazpi eta hiru hamarren txikiagoa izan da, hurrenez hurren. 16-24 urteko gazteen kasuan, okupazio-tasa % 27,8tik % 29,4ra igo da, eta, beraz, aurreko hiruhilekokoa baino puntu bat eta sei hamarren handiagoa izan da.

Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasarik handiena Espainiako nazionalitatea duten pertsonena izan da (% 73), eta portzentajezko bi hamarren jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen kasuan, berriz, tasa hiru puntu jaitsi da, eta % 55era iritsi da.

Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa izan da (% 72,8), baina portzentajezko sei hamarreneko jaitsiera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Haren atzetik, Arabako tasa % 71,1era iritsi da, eta portzentajezko hiru hamarreneko jaitsiera izan du. Azkenik, Bizkaiko okupazio-tasak portzentajezko sei hamarreneko jaitsiera izan du, eta % 69,3ra iritsi da.

Soldatako langileen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 3.000 gehiago dira. Aurreko urteko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, 23.100 pertsona gehiago dira.

Hamar etxetik ia seik pertsona aktibo guztiak dituzte okupatuta

Zenbatetsitakoaren arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan 926.200 etxe inguru daude Euskal AEn, eta, haietatik, herenak ez du pertsona aktiborik (aurreko hiruhilekoan baino 1.100 etxe gutxiagok). Hamar etxetik ia seitan, pertsona aktibo guztiak daude okupatuta (8.400 familia gehiagotan). Bestalde, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 24.500 etxe daude, hots, aurreko hiruhilekoan baino 2.500 gutxiago.

2025eko lehen hiruhilekoko langabezia-tasa % 7koa izan da

Euskal AEko langabeen kopurua (hau da, enplegua bilatzen ari diren, bilaketa-kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lan egiteko prest dauden pertsonen kopurua) 74.300ekoa izan da urteko lehen hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan baino 1.300 gutxiago). Emakume langabeak 36.800 dira, hau da, 3.400 gutxiago, eta gizon langabeak, berriz, 37.600 dira, hots, 2.200 gehiago.

2025eko lehen hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 7koa da, hots, aurreko hiruhilekoko tasaren berdina. Emakumeen langabezia-tasak portzentajezko sei hamarreneko jaitsiera izan du eta % 7,1era iritsi da, eta gizonena, berriz, % 6,8koa izan da, hots, lau hamarren handiagoa. 16-24 urteko gazteen kasuan, langabezia-tasa % 13koa izan da, hots, aurreko hiruhilekoko tasaren berdina.

Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak behera egin du Espainiako nazionalitatea duten pertsonen kasuan, eta 5.000 pertsona gutxiago dira (52.600 guztira). Atzerriko nazionalitatea dutenen kasuan, berriz, langabeen kopurua 21.700ekoa izan da, eta, beraz, 3.700 pertsona gehiago izan dira.

Lurralde historikoei dagokienez, langabeen kopuruak 1.400 pertsonako jaitsiera izan du Araban, eta 9.900 izan dira. Hortaz, langabezia-tasak portzentajezko zortzi hamarreneko jaitsiera izan du, eta % 6,1era iritsi da. Bizkaian, 44.200 langabe daude, eta, beraz, langabeen kopuruak bere horretan jarraitu du, baita langabezia-tasak ere (% 8). Gipuzkoan, Bizkaian bezala, langabeen kopuruak (20.200) eta langabezia-tasak (% 5,7) berdin jarraitu dute.

Hiriburuei dagokienez, Gasteizen 800 langabe gutxiago daude, Bilbon 300 gehiago eta Donostian, berriz, 900 gehiago, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

EUROSTAT - Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2025eko otsailean urtaroen araberakoa ez den Europar Batasuneko langabezia-tasa % 5,7koa izan da, eta Espainiakoa, berriz, % 10,4koa.

2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, landunen kopuruak 8.500 pertsonako igoera izan du, eta langabezia-tasa bederatzi hamarrenetan jaitsi da

Azken urtean, 2024ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, landunen kopuruak % 0,9ko igoera izan du, eta 8.500 pertsona gehiago izan dira. Zehazki, zerbitzuen sektorean 4.300 landun gehiago daude, eraikuntzan 4.000 gehiago eta nekazaritzan 1.000 gehiago. Industrian, berriz, 600 pertsona gutxiago daude. Langabeei dagokienez, 10.600 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskal AEn, eta langabezia-tasak portzentajezko bederatzi hamarreneko jaitsiera izan du (% 7,9tik %7ra).

Hiruhilekoko batez besteko afiliatuen % 97,2 lanean ari dira, LANEren irizpidearen arabera

Zenbatetsitakoaren arabera, Euskal AEn 940.700 pertsona daude afiliatuta hiruhilekoan, batez beste, hau da, Euskal AEn bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuak. Haietatik, % 97,2 landunak dira (914.600 pertsona), BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera.

BJAren LANE landunetatik, 44.300 (% 4,5) ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.

Langabeen % 39,2 ez daude erregistratutako langabe gisa jasota

Zenbatetsitakoaren arabera, Euskal AEn 90.100 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste (hau da, Euskal AEn bizi diren eta inkesta egin den unean Lanbiden —erregistratutako langabeziako kategoriaren batean— erregistratuta zeuden pertsonak). Haietatik, % 47,9 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (43.200 pertsona). BJAren LANE langabeen % 39,2 ez daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden (29.100 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.

Ohar metodologikoa:

Urte bakoitzeko lehen hiruhileko guztietan bezala, Eustatek biztanleriari buruzko datu berriak sartu ditu, eta, horren ondorioz, 2023ko datuak (behin betikoak izatera igaro dira) eta 2024ko datuak (behin-behinekoak izatera igaro dira) berrikusi egin dira urte horretako urtarrilaren 1eko biztanleriaren eguneratzearekin. Horrek hiruhileko guztietako datuak eguneratzea ekarri du, eta, adibide gisa, 2024ko laugarren hiruhilekoko langabezia-tasa, behin-behineko datuaren arabera % 7,1ekoa zena, % 7koa da orain, berrikuspenaren ondoren.

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2025/I

Excel csv
 2025/I2024/IVt/t-1
 MilaMilaMila%
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA1.904,41.905,4-1,0-0,1
     
BIZTANLERIA AKTIBOA1.065,81.072,5-6,7-0,6
Gizonak550,9552,1-1,2-0,2
Emakumeak514,9520,5-5,6-1,1
     
Araba/Álava160,6163,8-3,2-2,0
Bizkaia552,8553,3-0,5-0,1
Gipuzkoa352,5355,4-2,9-0,8
     
Vitoria-Gasteiz119,8121,9-2,1-1,7
Bilbao167,5165,3+2,2+1,3
Donostia / San Sebastian89,490,6-1,2-1,3
Beste udalerriak689,2694,8-5,6-0,8
     
Espainiarrak948,4952,2-3,8-0,4
Atzerriko nazionalitatea117,4120,3-2,9-2,4
     
BIZTANLERIA LANDUNA991,5996,9-5,4-0,5
Gizonak513,3516,7-3,4-0,7
Emakumeak478,2480,2-2,0-0,4
     
Araba/Álava150,7152,6-1,9-1,2
Bizkaia508,5509,1-0,6-0,1
Gipuzkoa332,3335,2-2,9-0,9
     
Vitoria-Gasteiz111,9113,3-1,4-1,2
Bilbao152,5150,6+1,9+1,3
Donostia / San Sebastian83,085,0-2,0-2,4
Beste udalerriak644,1648,0-3,9-0,6
     
Espainiarrak895,8894,6+1,2+0,1
Atzerriko nazionalitatea95,7102,3-6,6-6,5
     
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza9,510,1-0,6-5,9
Industria199,6197,3+2,3+1,2
Eraikuntza58,456,8+1,6+2,8
Zerbitzuak724,1732,7-8,6-1,2
     
Soldatakoa823,5826,2-2,7-0,3
- Lan-kontratu mugagabearekin663,6660,6+3,0+0,5
- - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe159,9165,6-5,7-3,4
Soldatarik gabeak168,0170,7-2,7-1,6
     
BIZTANLERIA LANGABEA74,375,6-1,3-1,7
Gizonak37,635,4+2,2+6,2
Emakumeak36,840,2-3,4-8,5
     
16 - 24 urte9,18,4+0,7+8,3
25 - 44 urte31,731,1+0,6+1,9
45 urte eta gehiago33,536,1-2,6-7,2
     
Araba/Álava9,911,3-1,4-12,4
Bizkaia44,244,2+0,0+0,0
Gipuzkoa20,220,2+0,0+0,0
     
Vitoria-Gasteiz7,88,6-0,8-9,3
Bilbao15,014,7+0,3+2,0
Donostia / San Sebastian6,45,5+0,9+16,4
Beste udalerriak45,146,7-1,6-3,4
     
Espainiarrak52,657,6-5,0-8,7
Atzerriko nazionalitatea21,718,0+3,7+20,6
     
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA838,5832,9+5,6+0,7
     
ETXEGUNEAK926,2925,1+1,1+0,1
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak611,7609,5+2,2+0,4
- Denak okupatuak551,8543,4+8,4+1,5
- Denak langabeak24,527,0-2,5-9,3
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak314,5315,6-1,1-0,3

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2025eko Apirilaren 23a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2025/I

Excel csv
 2025/I2024/IVt/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA56,056,3-0,3
Gizonak60,260,3-0,1
Emakumeak52,052,6-0,6
    
Araba/Álava56,657,7-1,1
Bizkaia55,255,3-0,1
Gipuzkoa56,957,2-0,3
    
Vitoria-Gasteiz56,257,1-0,9
Bilbao55,955,3+0,6
Donostia / San Sebastian56,957,3-0,4
Beste udalerriak55,856,3-0,5
    
Espainiarrak55,055,3-0,3
Atzerriko nazionalitatea65,065,6-0,6
    
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra)70,771,3-0,6
Gizonak73,273,9-0,7
Emakumeak68,368,6-0,3
    
Araba/Álava71,171,4-0,3
Bizkaia69,369,9-0,6
Gipuzkoa72,873,4-0,6
    
Vitoria-Gasteiz70,370,6-0,3
Bilbao68,369,2-0,9
Donostia / San Sebastian72,674,7-2,1
Beste udalerriak71,271,4-0,2
    
Espainiarrak73,073,2-0,2
Atzerriko nazionalitatea55,058,0-3,0
    
LANGABEZIA TASA7,07,0+0,0
Gizonak6,86,4+0,4
Emakumeak7,17,7-0,6
    
16 - 24 urte13,013,0+0,0
25 - 44 urte7,67,3+0,3
45 urte eta gehiago5,86,2-0,4
    
Araba/Álava6,16,9-0,8
Bizkaia8,08,0+0,0
Gipuzkoa5,75,7+0,0
    
Vitoria-Gasteiz6,57,0-0,5
Bilbao9,08,9+0,1
Donostia / San Sebastian7,16,1+1,0
Beste udalerriak6,56,7-0,2
    
Espainiarrak5,56,0-0,5
Atzerriko nazionalitatea18,515,0+3,5
    
INAKTIBOTASUN TASA44,043,7+0,3

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2025eko Apirilaren 23a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko langabezia-tasa % 7koa izan da 2025eko lehen hiruhilekoan, 5.400 landun eta 1.300 langabe gutxiagorekin

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
i/2025
Eguneratze data : 
2025/04/23
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/17
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali