2025/07/17ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2025/II

Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko langabezia-tasa % 5,7ra jaitsi da 2025eko bigarren hiruhilekoan, 18.900 landun gehiagorekin eta 13.200 langabe gutxiagorekin


Azken urtean, landunen kopuruak gora egin du (17.600 pertsona gehiago), eta langabezia-tasak portzentajezko 1,8 puntutan egin du behera (% 7,5etik % 5,7ra)


Eustaten datuen arabera, Euskal AEko lan-merkatuari buruzko 2025eko bigarren hiruhilekoko datuek islatzen dute aurreko hiruhilekoan baino 18.900 landun gehiago eta 13.200 langabe gutxiago daudela. 2025eko bigarren hiruhilekoan, langabeen kopurua 61.100ekoa izan da, eta landunen zifra 1.010.400era iritsi da.


Euskal AEko langabezia-tasa % 5,7koa izan da, hau da, 2025eko lehen hiruhilekoan lortutakoa baino puntu bat eta hiru hamarren txikiagoa. Landunen eta langabeen kopuruaren bilakaeraren ondorioz, jarduera-tasa (16 urteko eta gehiagoko biztanleria kontuan hartuta) % 56ra iritsi da 2025eko bigarren hiruhilekoan, eta, beraz, aurreko hiruhilekokoaren berdina izan da.



Lurralde historikoei dagokienez, eta aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, okupazioak gora egin du, eta Bizkaian 9.200 langile gehiago daude, Gipuzkoan 5.100 langile gehiago, eta Araban 4.700 gehiago. Hiriburuen kasuan, Gasteizen 3.900 landun gehiago daude, eta Donostian 2.700 gehiago. Bilbon, berriz, 800 gutxiago daude.


Landunen kopuruaren igoera gizonen zein emakumeen kasuan gertatu da. Gizonen kasuan, 9.900 landun gehiago daude, eta emakumeen kasuan, berriz, 9.000 gehiago. Nazionalitatea kontuan hartuta, Espainiako nazionalitatea duten landunak 13.800 gehiago dira (% 1,5), eta atzerriko nazionalitatea dutenak, berriz, 5.100 gehiago (% 5,3).


Okupazioak gora egin du zerbitzuen sektorean, industrian eta eraikuntzan, eta behera lehen sektorean


Euskal AEko landunen kopuruak gora egin du zerbitzuen sektorean (13.800 landun gehiago, hots, % 1,9ko igoera), industrian (3.400 gehiago, hots, % 1,7ko igoera) eta eraikuntzan (1.900 gehiago, hots, % 3,3ko igoera). Lehen sektorean, berriz, 300 landun gutxiago daude (-% 3,2).


Okupazio-tasa (16-64 urteko landunek adin horietako pertsonen guztizkoan duten ehunekoa) portzentajezko 1,2 puntu igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta % 71,9ra iritsi da. Tasa hori % 74,2ra iritsi da gizonen kasuan, eta % 69,6ra emakumeen kasuan. Beraz, aurreko hiruhilekokoa baino portzentajezko 1,0 eta 1,3 puntu handiagoa izan da, hurrenez hurren. 16-24 urteko gazteen kasuan, okupazio-tasa % 29,4tik % 27,7ra jaitsi da, eta, beraz, aurreko hiruhilekokoa baino 1,7 puntu txikiagoa izan da.


Nazionalitateari dagokionez, okupazio-tasarik handiena Espainiako nazionalitatea duten pertsonena izan da (% 73,9), eta portzentajezko bederatzi hamarren igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Atzerriko nazionalitatea duten pertsonen kasuan, berriz, tasa 2,8 puntu igo da, eta % 57,8ra iritsi da.


Lurralde historikoei dagokienez, okupazio-tasarik handiena Gipuzkoakoa izan da (% 73,6), eta portzentajezko zortzi hamarreneko igoera izan du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. Haren atzetik, Arabako tasa % 72,7ra iritsi da, eta portzentajezko 1,6 puntuko igoera izan du. Azkenik, Bizkaiko okupazio-tasak 1,3 puntuko igoera izan du, eta % 70,6ra iritsi da.


Soldatako langileen kontratazio-modalitateari dagokionez, kontratu mugagabeak dituzten pertsonen kopuruak gora egin du aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta 12.300 gehiago dira. Aurreko urteko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, berriz, 24.500 pertsona gehiago dira.


Hamar etxetik seik pertsona aktibo guztiak dituzte okupatuta


Zenbatetsitakoaren arabera, 2025eko bigarren hiruhilekoan 927.600 etxe inguru daude Euskal AEn, eta, haietatik, herenak ez du pertsona aktiborik (aurreko hiruhilekoan baino 2.900 etxe gehiagok). Hamar etxetik seitan, pertsona aktibo guztiak daude okupatuta (9.800 familia gehiagotan). Bestalde, etxeko pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten 18.600 etxe daude, hots, aurreko hiruhilekoan baino 5.900 gutxiago (% 24ko jaitsiera).


2025eko bigarren hiruhilekoko langabezia-tasa % 5,7koa izan da


Euskal AEko langabeen kopurua (hau da, enplegua bilatzen ari diren, bilaketa-kudeaketa aktiboak egiten dituzten eta, gainera, lan egiteko prest dauden pertsonen kopurua) 61.100ekoa izan da urteko bigarren hiruhilekoan (aurreko hiruhilekoan baino 13.200 gutxiago). Emakume langabeak 31.700 dira, hau da, 5.100 gutxiago, eta gizon langabeak, berriz, 29.400 dira, hots, 8.200 gutxiago.


2025eko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 5,7koa da, hots, aurreko hiruhilekoko tasa baino portzentajezko 1,3 puntu txikiagoa. Gizonen langabezia tasa portzentajezko puntu eta erdi jaitsi da, eta % 5,3ra iritsi da. Emakumeena, berriz, puntu bat jaitsi da eta % 6,1era iritsi da. 16-24 urteko gazteen kasuan, langabezia-tasa % 12,4koa izan da, hots, aurreko hiruhilekokoa baino portzentajezko sei hamarren txikiagoa.


Nazionalitateari dagokionez, langabeen kopuruak behera egin du Espainiako nazionalitatea duten pertsonen kasuan, eta 8.100 pertsona gutxiago dira (44.500 guztira). Atzerriko nazionalitatea dutenen kasuan, berriz, langabeen kopurua 16.600ekoa izan da, eta, beraz, 5.100 pertsona gutxiago izan dira.


Lurralde historikoei dagokienez, langabeen kopuruak 6.800 pertsonako jaitsiera izan du Bizkaian, eta 37.400 izan dira. Hortaz, langabezia-tasak portzentajezko 1,3 puntuko jaitsiera izan du, eta % 6,7ra iritsi da. Gipuzkoan, langabeen kopuruak 5.600 pertsonako jaitsiera izan du, eta 14.600 dira guztira. Hortaz, langabezia-tasak portzentajezko 1,6 puntuko jaitsiera izan du, eta % 4,1era iritsi da. Araban, langabeen kopurua 9.100era iritsi da (800 gutxiago), eta langabezia-tasa % 5,6koa izan da, hots, lehen hiruhilekoan baino portzentajezko puntu-erdi txikiagoa.


Hiriburuei dagokienez, Donostian 2.900 langabe gutxiago daude, Gasteizen 1.000 gutxiago eta Bilbon, berriz, 400 gutxiago, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.


EUROSTAT - Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, 2025eko maiatzean urtaroen araberakoa ez den Europar Batasuneko langabezia-tasa % 5,9koa izan da, eta Espainiakoa, berriz, % 10,8koa.


2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, landunen kopuruak 17.600 pertsonako igoera izan du, eta langabezia-tasa puntu bat eta zortzi hamarren jaitsi da


Azken urtean, 2024ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, landunen kopuruak % 1,8ko igoera izan du, eta 17.600 pertsona gehiago izan dira. Zehazki, zerbitzuen sektorean 9.400 landun gehiago daude, eraikuntzan 4.900 gehiago eta industrian 3.600 gehiago. Nekazaritzan, berriz, 300 pertsona gutxiago daude. Langabeei dagokienez, 19.700 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskal AEn, eta langabezia-tasak portzentajezko puntu bat eta zortzi hamarreneko jaitsiera izan du (% 7,5etik %5,7ra jaitsi da).


Hiruhilekoko afiliatuen % 97,5 lanean ari dira, LANEren irizpidearen arabera


Zenbatetsitakoaren arabera, Euskal AEn 949.800 pertsona daude afiliatuta hiruhilekoan, batez beste, hau da, Euskal AEn bizi diren eta Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonak, hiruhilekoan lan egindako egun kopuruaren arabera haztatuak. Haietatik, % 97,5 landunak dira (926.200 pertsona), BJAk erabiltzen dituen Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) irizpideen arabera.


BJAren LANE landunetatik, 47.200 (% 4,7) ez daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, funtzionarioen mutualitate publikoetakoak direlako edo beste egoera batzuetan daudelako.


Langabeen % 38,6 ez daude erregistratutako langabe gisa jasota


Zenbatetsitakoaren arabera, Euskal AEn 84.900 langabe daude Lanbiden erregistratuta hiruhilekoan, batez beste (hau da, Euskal AEn bizi diren eta inkesta egin den unean Lanbiden —erregistratutako langabeziako kategoriaren batean— erregistratuta zeuden pertsonak). Haietatik, % 42,6 langabeak dira, LANEren definizioaren arabera (36.200 pertsona). BJAren LANE langabeen % 38,6 ez daude langabe gisa erregistratuta Lanbiden (23.600 pertsona), baina enplegu-eskatzaileen beste kategoria batzuetan egon daitezke.


Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. 2025/II

Excel csv
  2025/II 2025/I t/t-1
  Mila Mila Mila %
16 URTE ETA GEHIAGOKO BIZTANLERIA 1.911,8 1.904,4 +7,4 +0,4
 
BIZTANLERIA AKTIBOA 1.071,5 1.065,8 +5,7 +0,5
Gizonak 552,6 550,9 +1,7 +0,3
Emakumeak 518,9 514,9 +4,0 +0,8
 
Araba/Álava 164,5 160,6 +3,9 +2,4
Bizkaia 555,0 552,8 +2,2 +0,4
Gipuzkoa 352,0 352,5 -0,5 -0,1
 
Vitoria-Gasteiz 122,6 119,8 +2,8 +2,3
Bilbao 166,2 167,5 -1,3 -0,8
Donostia / San Sebastian 89,2 89,4 -0,2 -0,2
Beste udalerriak 693,5 689,2 +4,3 +0,6
 
Espainiarrak 954,0 948,4 +5,6 +0,6
Atzerriko nazionalitatea 117,5 117,4 +0,1 +0,1
 
BIZTANLERIA LANDUNA 1010,4 991,5 +18,9 +1,9
Gizonak 523,2 513,3 +9,9 +1,9
Emakumeak 487,2 478,2 +9,0 +1,9
 
Araba/Álava 155,4 150,7 +4,7 +3,1
Bizkaia 517,7 508,5 +9,2 +1,8
Gipuzkoa 337,4 332,3 +5,1 +1,5
 
Vitoria-Gasteiz 115,8 111,9 +3,9 +3,5
Bilbao 151,7 152,5 -0,8 -0,5
Donostia / San Sebastian 85,7 83,0 +2,7 +3,3
Beste udalerriak 657,3 644,1 +13,2 +2,0
 
Espainiarrak 909,6 895,8 +13,8 +1,5
Atzerriko nazionalitatea 100,8 95,7 +5,1 +5,3
 
Nekazaritza, abeltzaintza, arrantza 9,2 9,5 -0,3 -3,2
Industria 203,0 199,6 +3,4 +1,7
Eraikuntza 60,3 58,4 +1,9 +3,3
Zerbitzuak 737,9 724,1 +13,8 +1,9
 
Soldatakoa 841,3 823,5 +17,8 +2,2
- Lan-kontratu mugagabearekin 675,9 663,6 +12,3 +1,9
- - Aldi baterako kontratuarekin eta kontraturik gabe 165,3 159,9 +5,4 +3,4
Soldatarik gabeak 169,2 168,0 +1,2 +0,7
 
BIZTANLERIA LANGABEA 61,1 74,3 -13,2 -17,8
Gizonak 29,4 37,6 -8,2 -21,8
Emakumeak 31,7 36,8 -5,1 -13,9
 
16 - 24 urte 8,2 9,1 -0,9 -9,9
25 - 44 urte 25,9 31,7 -5,8 -18,3
45 urte eta gehiago 27,0 33,5 -6,5 -19,4
 
Araba/Álava 9,1 9,9 -0,8 -8,1
Bizkaia 37,4 44,2 -6,8 -15,4
Gipuzkoa 14,6 20,2 -5,6 -27,7
 
Vitoria-Gasteiz 6,8 7,8 -1,0 -12,8
Bilbao 14,6 15,0 -0,4 -2,7
Donostia / San Sebastian 3,5 6,4 -2,9 -45,3
Beste udalerriak 36,2 45,1 -8,9 -19,7
 
Espainiarrak 44,5 52,6 -8,1 -15,4
Atzerriko nazionalitatea 16,6 21,7 -5,1 -23,5
 
BIZTANLERIA EZ-AKTIBOA 840,3 838,5 +1,8 +0,2
 
ETXEGUNEAK 927,6 926,2 +1,4 +0,2
Pertsona aktiboekiko familia-etxeak 610,2 611,7 -1,5 -0,2
- Denak okupatuak 561,6 551,8 +9,8 +1,8
- Denak langabeak 18,6 24,5 -5,9 -24,1
Pertsona aktiborik gabeko familia-etxeak 317,4 314,5 +2,9 +0,9

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

Data 2025eko Uztailaren 17a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta



Euskal AEko jardueraren araberako biztanleria. Tasa nagusiak. 2025/II

Excel csv
  2025/II 2025/I t/t-1 (p.p.)
JARDUERA-TASA 56,0 56,0 +0,0
Gizonak 60,2 60,2 +0,0
Emakumeak 52,2 52,0 +0,2
 
Araba/Álava 57,7 56,6 +1,1
Bizkaia 55,3 55,2 +0,1
Gipuzkoa 56,5 56,9 -0,4
 
Vitoria-Gasteiz 57,3 56,2 +1,1
Bilbao 55,4 55,9 -0,5
Donostia / San Sebastian 56,3 56,9 -0,6
Beste udalerriak 56,0 55,8 +0,2
 
Espainiarrak 55,1 55,0 +0,1
Atzerriko nazionalitatea 64,7 65,0 -0,3
 
OKUPAZIO-TASA (16 urtetik 64ra) 71,9 70,7 +1,2
Gizonak 74,2 73,2 +1,0
Emakumeak 69,6 68,3 +1,3
 
Araba/Álava 72,7 71,1 +1,6
Bizkaia 70,6 69,3 +1,3
Gipuzkoa 73,6 72,8 +0,8
 
Vitoria-Gasteiz 72,2 70,3 +1,9
Bilbao 68,4 68,3 +0,1
Donostia / San Sebastian 74,7 72,6 +2,1
Beste udalerriak 72,3 71,2 +1,1
 
Espainiarrak 73,9 73,0 +0,9
Atzerriko nazionalitatea 57,8 55,0 +2,8
 
LANGABEZIA TASA 5,7 7,0 -1,3
Gizonak 5,3 6,8 -1,5
Emakumeak 6,1 7,1 -1,0
 
16 - 24 urte 12,4 13,0 -0,6
25 - 44 urte 6,1 7,6 -1,5
45 urte eta gehiago 4,6 5,8 -1,2
 
Araba/Álava 5,6 6,1 -0,5
Bizkaia 6,7 8,0 -1,3
Gipuzkoa 4,1 5,7 -1,6
 
Vitoria-Gasteiz 5,5 6,5 -1,0
Bilbao 8,8 9,0 -0,2
Donostia / San Sebastian 3,9 7,1 -3,2
Beste udalerriak 5,2 6,5 -1,3
 
Espainiarrak 4,7 5,5 -0,8
Atzerriko nazionalitatea 14,1 18,5 -4,4
 
INAKTIBOTASUN TASA 44,0 44,0 +0,0

Aurtengo urtearen datuak behin-behinekoak dira eta aurreko urtekoak ikuskatu dira urte horretako urtarrilaren oinarri 1ekiko populazioaren gaurkotzearekin.

t/t1 Behatutako azken hiruhilekoaren aldakuntza aurreko hiruhilekoaren aldean

p.p = Aldea portzentajezko puntutan

Data 2025eko Uztailaren 17a

Iturria: Eustat. Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkesta


Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62
 


Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko langabezia-tasa % 5,7ra jaitsi da 2025eko bigarren hiruhilekoan, 18.900 landun gehiagorekin eta 13.200 langabe gutxiagorekin

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
iii/2025
Eguneratze data : 
2025/07/17
Hurrengo eguneratzea : 
2026/01/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali