2011-12-27ko prentsa-oharra

Euskal AEko OSPITALEEZ KANPOKO ESTATISTIKA PUBLIKOA 2009. URTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Osasun zentroetan ospitaleez kanpoko kontsulten % 64ari eman zitzaien arreta

Medikuntza orokorreko kontsultek % 0,3 egin zuten gora eta

pediatriakoek % 2

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko ospitaleez kanpoko 472 zentro publikoetan 14,5 milioi mediku-kontsultari eman zitzaion arreta, 2008an baino % 0,5 gehiagori. Hau da, biztanle bakoitza batez beste 6,7 aldiz joan zen medikuarenera 2009. urtean.

Osasun laguntza ematen duten zentroetan, oinarrizko arretan erreferentzia diren osasun zentroetan, izan zen bisita gehiago 2009. urtean (% 63,6); gero anbulatorioetan edo espezialitateen zentroetan (% 18,8), landa inguruneetan ohikoagoak diren kontsultategietan eta zentro periferikoetan (% 7,4), larrialdietako arreta zerbitzuetan (% 5,4) eta lan-istripuetako mutuen laguntza zentroetan eta osasun mentaleko zentroetan (biak % 2 inguru).

Osasunaren oinarrizko arretari lotutako espezialitateetan hurrengo datuak eman ziren: medikuntza orokorra eta familiako medikuntzak 10,3 milioi kontsulta izan zituen eta pediatriak 1,8 milioi; guztira, ospitaleez kanpoko osasun laguntzaren eskariaren % 83 hartu zuten. Gainera, bi espezialitate horietan egin zuen gora, 2008. urtearekin alderatuta, emandako arreta kopuruak; medikuntza orokorrak/familia medikuntzak, hala ere, gorakada txikiagoa izan zuen (+% 0,3), pediatriarekin konparatuta (+% 2).

graf0007683_01_e.png

Mediku-kontsulten gainerako % 17 (2,4 milioi) arreta espezializatukoak izan ziren. Horien artean ondokoak nabarmendu behar dira: traumatologia (392.530 kontsulta), psikiatria (325.514), ginekologia (289.274) eta oftalmologia (228.776).

Eskari horri arreta eman ahal izateko, 8.061 pertsonak lan egin zuten 2009. urtean EAEko ospitaleez kanpoko sarean. Horien % 77,2 pertsonal sanitarioa izan zen (3.049 mediku eta 2.559 erizain). Ospitaleez kanpoko enpleguaren barruan, emakumezkoak izan ziren nagusi medikuen artean (% 53) – bereziki pediatren artean (% 70) - eta are emakume gehiago izan zen erizainen artean (% 92) eta pertsonal ez-sanitarioaren artean (% 68).

Mediku bakoitzak urtean batez beste 4.810 kontsulta izan zituen; alabaina, medikuntza orokorreko/familiako medikuntzako medikuek (5.832) eta pediatrek (5.377) izan zuten kontsulta gehien. Ondoren, eta tarte zabalarekin, zeuden dermatologoak (4.584 kontsulta), traumatologoak (3.774), oftalmologoak (3.575) eta, 3.400 kontsulta inguruko kopuruarekin, urologoak eta endokrinologoak.

2009. urtean, EAEko osasun publikoan guztira 577 milioi euro inbertitu ziren ospitaleez kanpoko osasun laguntza emateko, 2008an baino % 7,4 gehiago. Jarduera hori, bada, Euskal AEko BPGren % 0,9 izan zen.

Gastu osoaren % 97,2 (560 milioi euro) gastu arruntei zegozkien, eta % 2,8 kapital gastuei (16,4 milioi). Gastu arrunten barruan, gainera, % 85,3 langileen gastua izan zen.

graf0007683_02_e.png

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika Erakundea Donostia-San Sebastian kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa:+34-945-01 75 01 Helbide elektronikoa: eustat@eustat.es Harremanetarako pertsona: Matxalen Plágaro Alonso Tel.: +34-945-01 75 48 Faxa: +34-945-01 75 01 Ospitaleez Kanpoko Estatistika Publikoari buruzko prentsa-ohar gehiago Ospitaleez Kanpoko Estatistika Publikoari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Osasun zentroetan ospitaleez kanpoko kontsulten % 64ari eman zitzaien arreta

Eragiketa : 
Lehen mailako arreta publikoaren estatistika
Eragiketa kodea : 
030503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
1990-2010
Eguneratze data : 
2011/12/27
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali