HomeGaiakGoi teknologiako sektoreaPrentsa Oharrak Goi eta erdi-goi teknologiako...

2024/08/30eko prentsa-oharra

GOI TEKNOLOGIAKO SEKTOREAREN ESTATISTIKA. 2022

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Goi eta erdi-goi teknologiako sektoreak balio erantsiaren % 9,4 eragin eta ia 99.000 lanpostu eskaini zituen Euskal AEn 2022an

Estatuko guztizkoari dagokionez, BEGd-aren % 7,8 izan zen, eta % 10,5 manufaktura-industriaren kasuan

Eustaten datuen arabera, 2022an, Euskal AEko ekonomiaren balio erantsi gordin osoaren % 9,4 goi eta erdi-goi teknologia sektorean (GTS) eman zen. Sektore horrek oinarri teknologiko sendoa duten eta ezagutzak azkar berritzen dituzten jarduerak barne hartzen ditu, eta 98.653 lanpostu sortu zituen, guztizkoaren % 8,8, % 3,4 hazi ondoren. Jarduera horiek 5.032 enpresatan garatu ziren, eta 24.979 milioi euro fakturatu zituzten guztira.

Espainiako goi eta erdi-goi teknologiako sektorea kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa guztien % 5,3 biltzen da eta BEGd-aren % 7,8 sortzen du. Manufaktura-industria bakarrik hartzen bada kontuan, sektore honetan pisua handiagoa da, enpresen %7,1 eta balio erantsiaren %10,5 izatera iritsiz.

Euskal AEko Goi-teknologia sektoreko magnitude nagusiak eskualdeka eta jarduera ekonomikoa (milaka euro). 2022

Excel csv
 Enpresak (1)Negozio kopuruaBalio erantsi gordina cfLanpostuak
Teknologia handiko eta ertain-altuko sektorea5.03224.979.3147.258.86298.653
Lurralde historikoa    
Araba / Álava7227.459.0861.234.46416.561
Bizkaia2.6507.981.5713.001.00539.418
Gipuzkoa1.8059.538.6573.023.39342.674
     
Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria1.47321.127.4035.060.99066.278
Goi-teknologia1802.559.717865.92310.658
Goi-ertain teknologia1.29318.567.6864.195.06755.620
Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak3.5593.851.9112.197.87232.375

(1)Baliteke enpresa-kopuruaren lurralde-batura ez etortzea guztizko kopuruarekin

Jarduera duten lurralde historiko bakoitzean behin zenbatu dira, eta EAE osoan behin bakarrik.

Data 2024ko Abuztuaren 30a

Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika

Aurreko ekitaldiarekin alderatuta, gainerako magnitude nagusiek hobera egin dute, enpresa kopuruak izan ezik, unitate batean behera egin baitu. Horrela, lanpostuen kopurua % 3,4 hazi da, negozio zifra % 14,5 eta balio erantsia % 7,9. 2022an, jarduera horretan diharduten enpresen batez besteko tamaina 19,6 landunekoa izan da.

Goi eta erdi-goi teknologiako sektorean, enpresen % 13,1ek I+Gko jarduerak egiten dituzte, sektore guztietan oro har hartuta ematen den ehunekoa (% 1,1) baino askoz handiagoa. Gainera, sektore horrek enpresa guztien % 3,4 ordezkatzen du, enpresa-sektorean I+G egiten dutenen % 44,1 biltzen du, eta enpresa-sektoreak gauzatutako I+Gko barne-gastu osoaren % 74,2 egikaritzen du, 1.027,8 milioi euro.

Sektore honetan I+Gn diharduten langileei dagokienez, aipatzekoa da 2022an 11.076 pertsona enplegatu zirela “arduraldi osoko baliokidetzan (AOB)”, enpresa-sektoreak I+Gra bideratzen dituen langileen % 71,8, edo % 50,9, sektore guztiek jarduera horietara bideratzen dutenarekin alderatuz gero. Emakumeak, 3.599 ziren, guztien % 32,5. AOBko langile guztietatik 7.414 ikertzaileen kategoriakoak ziren, eta horietatik 2.432 emakumeak ziren, % 32,8.

Euskal AEko Goi-teknologia sektorean (IKT) I+Gn ari diren establezimenduak eta Dedikazio Osoko Baliokidetzako langileak, lurralde eta jarduera ekonomikoaren arabera, okupazioari eta sexuari jarraiki. 2022

Excel csv
 Establezimendu kopuruaLangileak (DOB)Ikertzaileak (DOB)
  GuztiraEmakumeakEmakumeak %GuztiraEmakumeakEmakumeak %
I+G GUZTIRA1.56721.746,28.032,536,915.230,35.524,036,3
Enpresa sektorea I+G1.49715.421,74.765,330,910.337,83.229,831,2
Teknologia handiko eta ertain-altuko sektorea I+D66011.076,23.598,832,57.414,22.431,732,8
Lurralde historikoa       
Araba / Álava871.071,4355,733,2708,8229,532,4
Bizkaia2694.023,01.373,034,12.869,6957,933,4
Gipuzkoa3045.981,81.870,131,33.835,81.244,332,4
        
Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria I+D3064.070,7942,923,22.203,7519,523,6
Goi-teknologia601.242,2328,126,4761,3186,624,5
Goi-ertain teknologia2462.828,5614,821,71.442,4332,923,1
Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak I+D3547.005,52.655,937,95.210,51.912,236,7

DOB: Dedikazio Osoko Baliokidetza

Data 2024ko Abuztuaren 30a

Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika

Berrikuntzari dagokionez, I+Gn gertatzen den bezala, alde nabarmenak daude sektoreen guztizkoaren eta goi eta erdi-goi teknologiakoen guztizkoaren artean. Horrela, 2022an, sektore honetako establezimenduen % 41,0 berritzaileak izan ziren, sektore guztiak kontuan hartuta % 23,8 izan ziren bitartean. 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan, ehuneko horiek % 57,0ra iritsi ziren lehenengo kasuan, eta % 35,4ra bigarrenean.

graf0022226_01_e.png

Goi eta erdi-goi teknologiako establezimenduek 1.750 milioi euro bideratu zituzten jarduera berritzaileetara 2022an, sektore guztien gastu osoaren erdia baino gehiago, % 53,2 hain zuzen ere. Gastu horretatik 1.573 milioi euro 10 langile edo gehiagoko establezimenduei zegozkien, hau da, tamaina horretako enpresek jarduera horretan gastatutako guztizkoaren % 54,8.

Sektore honetako I+G+Bko baliabideen eta merkataritza elektronikoaren proportzioa sektore guztien batez bestekoa baino handiagoa izan zen

Agerian geratzen da, halaber, goi eta erdi-goi teknologiako sektoreak gainerako sektoreek baino baliabide gehiago bideratu zituela I+G+Bra, “Berrikuntza” eta “Barneko I+G”ko intentsitate-ratioak kontuan hartuta; hau da, sektore horrek gastura bideratzen dituen zifrak, bai berrikuntzan, bai I+Gn, negozio zifrari dagokionez.. Zehazki, berrikuntzaren intentsitatea % 6,29koa da sektore horretan, sektore ekonomiko guztiak kontuan hartuta % 1,58koa den bitartean. Barneko I+Gren kasuan, ratioa % 3,77koa da sektorean, eta % 0,86koa guztizkoan.

Euskal AEko Goi-teknologia sektoreko berrikuntzako eta I+G intentsitatea lurralde eta jarduera ekonomikoaren arabera (%). 2022

Excel csv
 Guztira10 langile edo gehiago
 Berrikuntza maila (1)Barruko I+G maila (2)Berrikuntza maila (1)Barruko I+G maila (2)
SEKTOREAK, GUZTIRA1,580,862,141,25
Teknologiako goi-sektorea eta erdi-goi sektorea6,293,776,203,96
Lurralde historikoa    
Araba / Álava4,571,844,181,66
Bizkaia7,294,097,624,33
Gipuzkoa6,074,315,754,68
     
Teknologia altuko eta ertain-altuko manufaktura-industria3,221,523,331,62
Goi-teknologia6,032,286,062,39
Goi-ertain teknologia2,621,362,741,45
Goi-mailako teknologiako edo puntako teknologiako zerbitzuak19,0013,0919,5814,88

(1)Berrikuntzaren garrantzia: (berrikuntzako gastuak/negozioen kopurua)*100

(2)Barruko I+Garen garrantzia: (barruko I+G gastuak/negozioen kopurua)*100

Data 2024ko Abuztuaren 30a

Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika

Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) eta merkataritza elektronikoaren erabilerak hedatuago daude sektore honetako enpresetan sektore guztietako enpresetan baino. 2022an, sektore horretako establezimenduen % 54,4k egin zuten “merkataritza elektronikoa”; sektore guztiak batera hartuta, berriz, % 28,7k.

Ehuneko horiek erakusten dute erosketa elektronikoak egin zituzten sektore horretako establezimenduak % 51,5 izan zirela, sektore guztiak hartuta erosketa elektronikoak egin zituztenen % 25,7ren eta salmenta elektronikoak egin zituzten sektore teknologikoko establezimenduen % 16,4ren aldean; zifra hori, sektore guztiak kontuan hartuta, % 8,5ekoa izan zen.

graf0022226_02_e.png

Sektore horrek ondasunen kanpo-merkataritzan duen eragina ez da bereziki esanguratsua. Esportazioak 1.009,4 milioi eurokoak izan ziren (guztira 32.721,4 milioi izan ziren), eta inportazioak, berriz, 697,4 milioikoak (guztira 29.661,6 milioi inportatu ziren). Zifra horiek esportazio eta inportazio guztien % 3,1 eta % 2,4 dira, hurrenez hurren.

Truke horietarako eta esportazioetarako gehien erabiltzen diren produktuen artean honako hauek nabarmentzen dira: “Makineria eta ekipo mekanikoa” (% 35,0), “Eraikuntza aeronautikoa eta espaziala” (% 18,6), “Armak eta munizioak” (% 18,5) eta “Material elektronikoa, eta irrati, telebista eta komunikazioko ekipoak eta aparatuak” (% 13,8). Inportazioetan, nabarmentzekoak dira "Material elektronikoa, eta irrati, telebista eta komunikazioko ekipoak eta aparatuak" (% 29,9), "Tresna zientifikoak" (% 22,6) eta "Makineria eta ekipo mekanikoa" (% 10,6), baina gainerako kategorietako bakar batean ere ez da % 10era iristen.

Goi eta erdi-goi teknologiako sektoreko negozio zifra % 42,6 igo da 2010etik

Denbora-ikuspegi zabalago batetik begiratuta, 2010etik, ikusten da sektore horrek etengabe egin duela gora bere ekarpena 2015etik 2020ra —COVID-19ak eragindako pandemiaren hasiera-urtea—.2021ean suspertzen hasi zen, eta jada 2022an serieko maximoak lortu zituen, negozio zifrari, balio erantsi gordinari eta lanpostuei dagokienez. Enpresa kopurua unitate batean murriztu da 2021arekin alderatuta, urte horretan iritsi baitzen kopururik altuenera.

GTS sektorearen negozio zifra 16.800 milioi eurotik gora dago 2010az geroztik; 2017an 20.000 milioitik gora izan zen eta 2022an errekorrera iritsi zen 24.979 milioirekin. Hala ere, zifra horrek behera egin zuen 2020an, 19.836 milioitan kokatu arte, eta 2021ean errekuperatzen hasi zen 2022an maximoa lortuz, urtebete lehenago baino % 14,5 gehiago eta 2010arekin alderatuta % 42,6 gehiago.

2010-2020 aldi horretan, 7.139 pertsona gehiago enplegatu dira GTS enpresetan, 2011tik 2017ra 90.000 langile baino gutxiago egon ziren bitartean. Azterketa honen azken urtean, 98.653 pertsona enplegatuta daude guztira, serieko maximoa, 2010ean baino % 7,8 gehiago.

Era berean, denbora tarte horretan, goi eta erdi-goi teknologiako enpresen kopurua 4.600en atalasearen gainetik egon da beti, eta Euskadiko enpresa guztien gaineko ehunekoak % 3 ingurukoak izan dira, 2010ean % 2,9 izatetik 2022an % 3,4 izatera igaro baitira. Zenbaki absolutuetan, 2010ean baino 202 GTS enpresa gehiago daude.

Azkenik, balio erantsi gordina 7.259 milioikoa da 2022an, 2010ean baino 1.152 milioi gehiago, eta urte horretatik aurrera 5.700 milioitik gora mantendu da beti.

Goi-teknologiako sektorearen magnitude nagusiak. 2010-2022

Excel csv
 Enpresa kopuruaLanpostuakNegozio-zifra (1)Balio erantsi gordina faktoreen kostuan (1)
20225.03298.65324.979.3147.258.862
20215.03395.41221.812.1676.727.658
20204.94693.73219.836.0246.391.263
20194.92794.77722.430.2287.010.523
20184.88193.45821.336.7646.777.987
20174.78989.71020.306.6926.516.869
20164.85287.72719.198.4526.251.960
20154.78785.10017.696.4225.989.997
20144.74584.41916.872.6445.746.375
20134.71886.57117.085.5355.806.417
20124.64687.74617.847.8726.134.652
20114.74289.72618.748.8256.373.258
20104.83091.51417.511.9346.106.721

(1)Mila euro

Data 2024ko Abuztuaren 30a

Iturria: Eustat. Goi teknologiako sektorearen estatistika

Metodologiari buruzko oharra:

Goi teknologiako sektoreak (GTS), konplexutasun-maila dela-eta, ikerkuntzan etengabeko ahalegina eta oinarri teknologiko sendoa behar dutenak dira. 2009ko EJSNren arabera, sektore horrek biltzen dituen jarduerak hemen jasota daude: Eustat web. Fitxa metodologikoa: Goi teknologiako sektorearen estatistika

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián kalea, 1 01010 Vitoria-Gasteiz  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Goi eta erdi-goi teknologiako sektoreak balio erantsiaren % 9,4 eragin eta ia 99.000 lanpostu eskaini zituen Euskal AEn 2022an

Eragiketa : 
Goi teknologiako sektorearen estatistika
Eragiketa kodea : 
223204
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2022
Eguneratze data : 
2024/08/30
Hurrengo eguneratzea : 
2025/07/09
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali