2024/05/22ko prentsa-oharra

GENERO-BERDINTASUNAREN INDIZEA. 2024

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Euskal AEko genero-berdintasunaren indizea 1,4 puntu hobetu da eta 74,5 puntutan kokatu da 2021ean

Berdintasun-maila handienak osasunarekin, diruarekin eta denborarekin lotutako alderdietan daude, eta txikienak ezagutzan eta boterean

Euskal AEk 100etik 74,5 puntu lortu ditu 2021eko Genero-Berdintasunaren Indizean, Institutuaren (EIGE) metodologia aplikatuta, eta 2019arekiko 1,4 puntu hobetu ditu, Genero Berdintasunerako Europako Eustatek landutako datuen arabera.

Balio horrekin, Luxenburgoren eta Finlandiaren artean kokatzen da Europako sailkapenean, herrialde horiek, hurrenez hurren, zazpigarren eta zortzigarren postuan baitaude.

graf0022086_01_e.png

Genero-Berdintasunaren Indizea (GBI) adierazle sintetiko bat da, eta sei arlo edo dimentsiotan (Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea eta Osasuna) genero-berdintasunaren alorrean egindako aurrerapen sozialak laburbiltzen ditu. Emaitza erabateko berdintasuna 100 balioarekin bat datorren eskala batean azaltzen da.

Euskal AEk 27-EBko batez bestekoa gainditu du dimentsio guztietan

EB-27ko batez bestekoarekin alderatuta, Euskal AEk puntuazio altuagoa lortu du genero-berdintasuna neurtzen den dimentsio guztietan. Abantailarik handiena Denbora dimentsioan gertatzen da, Euskadi Europar Batasuneko herrialde guztien gainetik baitago nabarmen. Baita Osasuna dimentsioan ere, non laugarren postuaren parean jartzen den, bereziki Osasun Egoera azpidimentsioan; izan ere, lehen postuan kokatzen da. Espainiari dagokionez, aldiz, azpitik dago, eta Espainiako Indizea 76,4koa da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, genero-berdintasun osora gehien hurbiltzen den dimentsioa Osasuna da (100etik 92,4 punturekin). Beste muturrean, Boterea dimentsioa dago, non berdintasun-neurria 63,1 puntukoa den. Azken dimentsio horren barruan, berdintasuna handiagoa da Botere politikoari dagokionez, berdintasun-neurria 90,2 puntukoa baita, baina askoz txikiagoa Botere ekonomikoari (52,2 puntu) eta Botere sozialari (53,3 puntu) dagokienez.

graf0022086_02_e.png

2010 eta 2021 artean GETaren dimentsio guztiek aurrera egin zuten

2010 eta 2021 urteen artean, Euskadi 68,9 puntutik 74,5 puntura igaro da. Indizearen dimentsio guztietan ikusten da genero-berdintasunaren aurrerapena, baita azpidimentsioetan ere, Egoera ekonomikoari buruzkoan izan ezik. Dimentsio guztien artean, aldi honetan bilakaera onena izan duena, nahiz eta oraindik erabateko berdintasunetik urrunen egon, Botereari dagokiona izan da. Bertan, berdintasun-neurria 8,8 puntu igo da, Botere ekonomikoan — 13,6 puntuko igoera lortu da — eta Botere politikoan — 8,5 puntuko bilakaera positiboa izan du — izandako hobekuntzak bultzatuta.

Genero-berdintasunaren indizea, dimentsioen eta azpidimentsioen arabera. Euskal AE eta lurralde historikoak. 2010-2021

Excel csv
 EUSKAL AEAraba/ÁlavaBizkaiaGipuzkoa
 20102015201720192021201720192021201720192021201720192021
Genero berdintasunaren indizea68,969,371,173,174,571,072,274,169,571,973,972,573,574,5
Enplegua70,672,372,674,775,672,675,276,371,773,874,874,275,476,0
parte-hartze76,780,982,283,183,383,584,383,881,282,482,583,483,883,9
Banantzeari eta lanaren kalitatea65,064,764,267,168,763,167,169,463,266,067,865,967,868,7
Dirua83,184,583,785,485,683,584,986,782,384,586,386,986,486,5
Finantza-baliabideak73,676,176,580,779,874,780,579,676,380,379,277,881,580,9
Egoera ekonomikoa93,893,991,590,391,893,489,594,488,888,994,197,291,792,5
Ezagutza61,263,965,265,667,764,063,967,464,866,668,765,564,866,1
Lorpena eta parte-hartzea70,670,873,174,878,770,970,977,772,375,880,473,374,576,2
Banantzea53,057,758,257,658,257,857,658,558,158,458,758,656,457,3
Denbora73,470,772,474,178,371,971,575,571,472,676,273,375,177,9
Zaintzei lotutako jarduerak88,789,388,493,793,087,894,693,188,593,093,188,394,392,5
Gizarte jarduerak60,856,059,358,565,959,054,161,257,656,862,460,759,965,5
Boterea54,352,958,062,763,158,661,561,953,858,660,760,363,364,2
Botere politikoa81,780,487,796,790,287,793,590,372,983,685,291,792,191,4
Botere ekonomikoa38,636,341,345,152,239,240,849,441,444,451,541,946,350,0
Botere soziala50,750,753,956,553,358,461,153,051,554,150,957,059,657,8
Osasuna91,390,992,492,492,493,793,493,592,592,592,491,791,991,9
Osasun-egoera97,096,297,397,297,298,096,997,296,896,696,597,798,398,2
Jokabide osasungarriak80,680,681,381,381,384,384,384,382,182,182,179,079,079,0
Osasunaren eskuragarritasuna97,496,899,899,899,899,799,799,799,799,799,799,999,999,9

Puntuazioak 1etik (erabateko desberdintasuna) 100era (erabateko berdintasuna) doaz

Data 2024ko Maiatzaren 22a

Oinarria: Eustat. Genero berdintasunaren indizea

2017tik 2021era bitartean, Euskal AEko lurralde historikoek beren erregistroak hobetu dituzte Genero-berdintasunaren indizean. Gipuzkoako berdintasun-indizea Arabakoa baino 0,3 handiagoa da, eta Bizkaiakoa baino 0,6. Bestalde, Bizkaian hobetu da gehien indizea 2017-2021 aldian, eta Gipuzkoan gutxien; horrela, lurraldeen arteko alde urriak desagertzen ari dira.

Genero-berdintasunaren indizea. Egiturazko adierazleak

Informazio metodologikoa:

Oinarrizko metodologia

Adierazleen zerrenda

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa-zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko genero-berdintasunaren indizea 1,4 puntu hobetu da eta 74,5 puntutan kokatu da 2021ean

Eragiketa : 
Genero-berdintasunaren indizea
Eragiketa kodea : 
061007
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2021
Eguneratze data : 
2024/05/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali