Euskal Autonomia Erkidegoko ur kontsumoaren jarraipena Uraren Euskal Agentziak bultzatzen du, Uraren Kanona kudeatuta. Kanon hori honako honetarako erabiltzen da: ingurune urtarra babestu, leheneratu eta hobetzea; administrazio eskudunekin lankidetzan aritzea, horniduraren eta saneamenduaren zerbitzu eraginkorrak lortzeko; eta, lurralde arteko elkartasuna eskuratzea.
Ur kontsumoaren Estatistikaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan uraren baliabide naturalen kontsumoa neurtzea. Horretarako, kontsumitutako uraren bolumena kuantifikatu eta karakterizatzen da, erabilera ezberdinak bereizita, baita ur-horniduraren mota ezberdinak ere.
Informazio gehiago saileko estatistika-atarian.