Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestak honako hotel-establezimendu hauetako okupazioari buruzko estatistika-informazioa eskaintzen du: EAEko hotelak, ostatuak eta landetxeak (nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landetxeak) , apartamentu turistikoak eta aterpetxe turistikoak. Inkestaren bidez aldagai nagusi hauek lortzen dira: bidaiarien kopurua, igarotako gauen kopurua, batez besteko egonaldia eta okupazio-maila, plazak eta logelak kontuan hartuta.
Informazioa formatu eta desagregazio geografiko desberdinetan eskaintzen da, aztergai diren aldagaien arabera.
Hotel-establezimenduen datuak, gainera, tresna berri baten bidez eskaintzen dira, informazio zehatzagoa modu erraz eta intuitiboan ikusi eta eskuratu ahal izateko.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2025eko urria
Azken eguneratzea > 2025/11/21
Aterpetxe turistikoak. Plaza-kopuruaren arabera (%) (Urria 2025)
41,3
Aterpetxe turistikoak. Plaza-kopuruaren arabera (%) Urte arteko aldakuntza (Urria 2025)
19,0