Kanpo-Merkataritzako Estatistika (KAMEE) eragiketaren informazio-iturri nagusiak Administrazio Agiri Bakarreko (AAB) datuak eta Europako Batasuneko estatu kideen arteko ondasun-trukeei buruzko estatistika-datuak biltzeko sistema (INTRASTAT) dira. Eragiketa honekin Euskal AEn jatorria edo destinoa duten eta kanpo-merkataritzan aritzen diren enpresen merkatal fluxuak ezagutzen dira, eta erkidegoa Europako testuinguruan kokatzen da. Informazioa merkatal fluxuen eta hilabetearen arabera ere eskaintzen da, herrialde historiko bakoitzerako.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2025eko abuztua
Azken eguneratzea > 2025/10/23
Hurrengo eguneratzea: > 2025/11/20
Esportazioak. Urte arteko aldakuntza (Abuztua 2025)
-29,0
Inportazioak. Urte arteko aldakuntza (Abuztua 2025)
-14,6