Merkatuko beste zerbitzu batzuen indizea (MZI) eragiketak Euskal AEko merkatuko zerbitzuen sektoreko salmenten eta langile okupatuen bilakaeraren koiunturako adierazle-multzo bat eskaintzen du, prezio arruntetan zein prezio konstanteetan. Salmentak, gainera, Lurralde Historikoen arabera kalkulatzen dira. Merkatuko beste zerbitzu batzuen sektorean sartzen dira garraio- eta biltegiratze-jarduerak, ostalaritza-jarduerak, informazio- eta komunikazio-zerbitzuak, jarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoak, eta administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak. Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko (JESN-2009) G, H, I, J, M eta N atalak.
Egutegien eraginak zuzendutako indizeek urte arteko zenbatespen konparagarriak eskaintzen dituzte; hiruhilekoen arteko alderaketek, berriz, indize desestazionalizatuak.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2025/I
Azken eguneratzea > 2025/05/16
Urte arteko aldakuntza (%) (2025/I)
4,0
Hiruhilekoen arteko aldakuntza (%) (2025/I)
0,9