Euskal AEko familien kontaketa eta deskribapena zenbait estatistika-iturri erabiliz egiten dira. Alde batetik, familien kontaketak egiten dira Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren bidez; bestalde, Inkesta Demografikoak (ID), zeina zentsuen artekoa baita, informazioa ematen du familien osaketaz, tamainaz eta seme-alaben kopuru eta haien arteko urte-aldeaz, baita ere beste zenbait ezaugarriren gainean, gertakizun demografikoetara hurbiltzeko atzera begirako metodoa erabiliz.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2021
Azken eguneratzea > 2021/11/29