Sektore Publikoaren Aurrekontu Estatistika eragiketak aldiroko informazioa ematen du euskal administrazioen ( Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak) finantza-zorraz. Ekitaldi-bukaerako zorpetzea erreferentzi urtean abenduaren 31n amortizatu gabe dauden finantza-pasiboen guztizkoa da. Zor biziaren bilakaeraren analisia eta bere banakapena politika publikoen egoeraren gaineko informazio-iturria da; interesekoa da, baita ere, zor horren proportzioa Barne Produktu Gordinaz.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2023
Azken eguneratzea > 2025/06/25