Euskadiko AEko familiak zenbatu eta deskribatzeko mota ezberdineko estatistika-iturriak erabiltzen dira. Batetik, familia kopurua kalkulatzeko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua erabiltzen da. Bestetik, Demografiako Inkesta (DI) delako eragiketa zentsuen arteko aldian gauzatzen da, eta familien osaketari eta tamainari buruzko informazioa eskaintzen du. Horrekin batera, familiek dituzten gustuen inguruko informazioa ematen du, seme-alaben kopuruaren eta seme-alaben artean utzitako denbora tartearen ingurukoak, baita hamaika ezaugarri gehiago ere. Hori guztia jakiteko, fenomeno demografikoenganako atzeranzko hurbilketa metodoa aplikatzen da.
Azken prentsa-oharra
Erreferentziako aldia > 2025
Azken eguneratzea > 2025/03/07